Labe Garai

Labe garaia tamaina handiko metalurgia-labea da, zutikakoa, burdin mea urtzeko erabiltzen dena; labe mota honetan mea eta erregaitzat erabiltzen den ikatza nahasirik sartzen dira.

Labe Garai
Bizkaiko Labe Garaiak gaur egun

Egitura

Normalean labe garai bat 30 metroko altzairuzko kapsula zilindriko bat da. Hau, beroa jasaten duen material ez-metaliko batez estalita dago, adibidez asbestoz edo adreilu erregogorrez. Kapsularen diametroa txikitu egiten da gorantz eta beherantz eta diametrorik handiena gutxi gorabehera garaiera osoaren laurdenean dago kokatuta. Labearen beheko aldea tobera izeneko haizebide tubularrez osatua dago. Bertatik haizea pasarazten da kokea pizteko. Hondotik hurbil zulo bat dago, bertatik arrabioa irteteko labe garaia husten denean. Zulo horren gainean, baina toberen azpian, zepa kanporatzeko beste zulo bat dago. Labe garaiaren goiko aldeak, 30 bat metroko altueran, arnasbideak ditu ihes-gasentzako eta kalapatxa biribil pare bat, balbulen bidez itxita, kanpai formaz. Hemendik burdin-minerala, kokea eta kareharria sartzen dira. Materialak bagoneta edo koilare txikietan eramaten dira kalapatxaraino, labearen kanpo aldean dagoen igogailu baten bidez.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, labe garaien teknologian aurrerapen garrantzitsua izan zen: presioztapena. Labearen arnasbideen gasaren pausua estutuz, labearen barneko presioa 1,7 atmosferara edo gehiagora igo daiteke. Presioztapeneko teknikak kokearen erreketa hobea eta burdinaren ekoizpen handiagoa ahalbidetzen du. Labe garai askotan ekoizpena % 25 igo daiteke. Gainera, instalazio esperimentaletan frogatu denez, airea oxigenoarekin aberastuz ere ekoizpena handitzen da.

Prozesua

Labe garaian sartzen den airea aldez aurretik 550-900 °C artean berotzen da, adreiluzko egitura erregogorrak dituzten zilindroetan. Adreilu egitura horiek hainbat orduz berotzen dira labe garaiko gasa errez (labeen goiko aldetik ihes egiten duten gasak); sugarrak itzali ostean, aire hori presio bidez sartzen da.

Labe garaiak etengabe egiten dute lana. Labean sartuko den lehengaia karga txikiko zenbait zatitan banatzen da, 10 eta 15 minutu arteko tartean sartzen direlarik. Metal urtuaren gainean den zepa ordu bitik behin kentzen da; burdina, berriz, egunean bost aldiz ateratzen da.

Husteko, hondotik hurreko zuloaren buztinezko tapoia kolpeka hausten da; horrela metal salda, buztinez estalitako erreten batetik, adreiluz forratutako depositu batera igarotzen da. Depositu hau koilara bat izan daiteke, edo 100 tona inguru eduki ditzakeen bagoneta bat. Depositura bidean, gainean etor daitekeen zepa kentzen da. Ondoren, arrabioz betetako edukiontzia altzairutegira eramaten da.

Behin altzairua likidoa izanda, mota desberdinetako galdaketetan sar daiteke material jakin batzuk lortzeko: galdaketa arruntarekin produktu bukatuak lortzen dira, galdaketa jarraiarekin laminazio trenak lortzen dira, eta azkenik, lingote-ontzien gaineko galdaketarekin lingoteak lortzen dira.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Labe Garai EgituraLabe Garai ProzesuaLabe Garai Ikus, gaineraLabe Garai ErreferentziakLabe Garai Kanpo estekakLabe GaraiBurdinHarrikatzLabeMetalurgia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Filosofia politikoAmaiurko gazteluaNafarroaUreterArteriosklerosiZilarZaharkitze programatuCarles PuigdemontJaiegunLeire BilbaoHerri kirolGonzalo BoyeTaiwanBulgariaAnanaIrabazi arte! (telesaila)Zinedine ZidaneEuskal antzerkigintzaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaAlex SarduiAutismoWalter BenjaminErreakzio kimikoBaionaSilverstoneko zirkuituaBizkaiaLoreak (filma)Maiatzaren 12Ibon MartínAngiolo GabrielliAireportuXVideosMunduko biztanleriaHaurdunaldiAbuztuaren 27LurraEuskal Herriko naturagune babestuakOlatz ArrizabalagaEuskal Herriko futbol selekzioa24 ordu euskarazPenafielBegoña PedrosaBirkenwaldFrankfurteko EskolaIsraelLisboaZuberoako maskaradakIñigo LezertuaTurismoEuskal Herriko historiaPennsylvaniaIndoeuropar hizkuntzakBihotzTrikuharriJose Abad AzpilikuetaEuskaldunon EgunkariaMonica HelmsFEuskal mitologiaTxistu (musika tresna)GozategiOxigenoArtizarraEguzki-sistemaAtomoIndustriaDagbaniEuskaldunDigestio-aparatu🡆 More