Iñaki Esnaola Etxeberri (Deba, 1948ko uztailaren 28a) abokatua eta Herri Batasunako politiko ohia da.
Euskal presoen defentsan hasi zen frankismoko azken urteetan (1973) eta Herri Batasuna koalizioko buruzagi izan da 1978-1991 urteetan. Gipuzkoako ordezkaria izan da hainbat alditan Diputazioan, Batzar Nagusietan, Gasteizko Legebiltzarrean eta Madrilgo Parlamentuan. Espainiako legebiltzarrean HBren ordezkaria izan zen. 1989an Madrilen zelarik, tiroka eraso zuten, baita larri zauritu ere. Oldar berean Josu Muguruza kazetari eta politikaria erail zuten indar ultraeskuindarraren erasotzaileek.
1991n Herri Batasuna utzi zuen, desadostasun politikoak izan zirela medio. Oso kritikoa izan zen ezker abertzalearen proposamenekin eta ETAren jarrerarekin.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Iñaki Esnaola, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.