Huron (ingelesez: Lake Huron, frantsesez: Lac Huron) Amerikako Aintzira Handietako bat da.
Mendebaldean, Ameriketako Estatu Batuetako Michigan estatua du, eta ekialdean Kanadako Ontario probintzia.
Huron Lake Huron (ingelesez) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 176 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 332 km |
Zabalera | 245 km |
Azalera | 59.600 km² |
Sakonera | 230 m |
Bolumena | 3.538.000 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°35′33″N 82°45′23″W / 44.592584°N 82.756293°W |
Honen parte da | Lake Michigan–Huron (en) Aintzira Handiak Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko muga |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Ontario |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | St. Clair ibaia |
Erresidentzia denbora | 22 a |
Arroaren azalera | 193.473 km² |
Arro hidrografikoa | Lake Erie drainage basin (en) |
Frantziako lehendabiziko esploratzaileek, ondoko beste Aintzira Handiei buruz ezer ez zekitenez, La Mer Douce («Ur gezako itsasoa») izena jarri zioten. 1656ko mapa batean Karegnondi izena zuen. Baina inguruko eskualdean huroi etniakoak bizi zirenez, geroztiko mapa guztietan Lac des Hurons («Huronen aintzira») zeritzoten.
Huron aintzirak 59.600 km²-ko eremua, 332 km-ko luzera, 245 kilometroko zabalera eta, batez beste, 59 metroko sakonera ditu.
Mackinaceko kanalak Huron eta Michigan aintzirak lotzen ditu, biak maila berean izaki. Geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzuetan Michigan-Huron aintzira deritze. Superior 7 metro gorago dago, eta St. Marys ibaiaren bidez isurtzen da Huronera. Hustubidea aldiz St. Clair ibaia da, St. Clair aintzirara doana.
Huron aintziran dagoen Manitoulin uhartea (2.766 km²) ur gezako laku bateko uharterik handiena da. Uharte horretan dago Manitou aintzira, ur gezako aintzira baten barruko uharte batean dagoen aintzirarik handiena.
Aintzirako amuarraina da Hurongo arrainetan nagusi. 1930. hamarkadan iritsitako espezie inbaditzaileak ere ugari dira, hala nola, itsas lanproia, Alosa pseudoharengus eta Osmerus mordax. 1960. hamarkadan Ozeano Bareko izokina sartu zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Huron, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.