Aintzira Handiak

Aintzira Handiak (ingelesez: Great Lakes, frantsesez: Grands Lacs) Ipar Amerikako ipar-ekialdean, AEB eta Kanadaren artean, elkarri loturik dauden bost aintzira zabal dira: Superior, Michigan, Huron, Erie eta Ontario.

Azken honetatik behera abiatzen den San Laurendi ibaiak Ozeano Atlantikoarekin lotzen ditu. Munduko ur gezako aintzira multzorik handiena da: 244.160 km²-ko eremua eta 22.684 km³-ko bolumena. Izan ere, planetako ur gezaren % 20 inguru han dago.

Aintzira Handiak
Great Lakes (en), Grands Lacs (fr)
Aintzira Handiak
Datu orokorrak
Motagroup of interconnected lakes (en) Itzuli
Azalera208.610 km²
Bolumena22.725 km³
Geografia
Koordenatuak45°48′N 84°00′W / 45.8°N 84°W / 45.8; -84
Leku geografikoaIpar Amerika
Hidrografia
HustubideaSan Laurendi ibaia

Superior aintzira munduko ur gezako hirugarren lakurik handiena da, Baikal (Siberia) eta Tanganykaren (Afrika) atzetik, eta Kaspiar itsasoa (ur gazikoa) kontuan hartuta, bigarrena hedaduraz. Míchigan aintzira da taldeko bakarra osorik Estatu Batuetan dagoena.

Aintzira Handiak azken glaziazioaren amaieran hasi ziren eratzen, duela 14.000 urte inguru; izan ere, izotz-geruzak urtzean, arroak ebaki zituzten lurrean, eta horiek urez bete ziren. Aintzirak bide garrantzitsua izan dira garraiorako, migraziorako eta merkataritzarako, eta espezie ugariren bizileku izan dira.

Inguruko eskualdeari Aintzira Handien eskualdea deitzen zaio, zeinak Aintzira Handien Megalopolia barne hartzen duen.

Aintzirak

Mendebaldetik ekialdera Aintzira Handiak hauek dira:

  • Superior da handiena eta sakonena. 563 km luze eta 257 km zabal da, eta 82.000 km² inguruko azalera. Batez besteko sakonera, 149 m da, eta 406 m-raino iristen da. 12.232 km³ bolumen du, eta 4.393 km-ko itsasertza, uharteak barne hartuta.
  • Míchigan da osorik herrialde bakarrean (Estatu Batuak) dagoena, eta bigarrena, bolumenean. Bere azalera 57.750 km² da, beraz, herrialde bakarrean dagoen handiena eta munduko bosgarrena. Gehieneko sakonera 281 m da, eta bere bolumena 4.918 km³ da.
  • Huron bigarrena da azaleran. Georgiako eta Saginawko badiak barne hartuta, 59.570 km² ditu, eta, horietatik, 36.001 km² Kanadakoak dira. Aintziraren arroak 134.000 km² inguru hartzen ditu. 332 km luze eta 295 km zabal da. Gehieneko sakonera 229 m-koa da. Azala itsas mailatik 176 m-ko altitudera dago.
  • Erie da bolumen txikien duena. 173 m-ko altitudera dago itsas mailatik. 388 km luze eta 92 km zabal da, 25.700 km² azalera, 19 m batez besteko sakonera eta 488 km³ bolumena. Gehienez, 64 m-ko sakonera du, baina, mendebaldeko eremu osoan, 20 m baino gutxiago ditu, eta batez beste 13 m eskas.
  • Ontario da azaleran txikiena (18.960 km²). Aintzira Handien sistemaren ekialdeko muturrean sartzen da. Hala ere, bolumena Eriena baino handiagoa da, 1.639 km³ baititu. Tamainagatik, 13. aintzira da mundu osoan, eta 1.146 km-ko kostaldea du. Itsas mailatik 74 m-ra dago. 311 km luze da, eta 86 km zabal. Batez besteko sakonera 86 m-koa da, eta batez besteko sakonera 86 m-koa, eta gehienezkoa 244 m-koa, Aintzira Handietako hirugarren handiena.

Batimetria

Ontario Erie Huron Michigan Superior
Eremua 18.960 km² 25.700 km² 59.600 km² 57.800 km² 82.100 km²
Ur bolumena 1.640 km³ 484 km³ 3.540 km³ 4.920 km³ 12.100 km³
Garaiera 74 m 173 m 176 m 176 m 183 m
Batez besteko sakonera 86 m 19 m 59 m 85 m 147 m
Gehienezko sakonera 244 m 64 m 229 m 282 m 406 m


Inguruko lurraldeak

Aintzira Handiak 
Aintzirak eta inguruko lurraldeak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Aintzira Handiak AintzirakAintzira Handiak Inguruko lurraldeakAintzira Handiak Ikus, gaineraAintzira Handiak ErreferentziakAintzira Handiak Kanpo estekakAintzira Handiak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Krabelinen IraultzaEkosistemaGasteizTrikuAiako harriaCeleste CaeiroEuskarazko Wikipedia (webgunea)WikidataPornhubMiguel BernadAutonomia erkidegoUrkiolako natura parkeaCobweb (2023ko estatubatuar filma)TenperaturaFutbolEuskal Herriko kastroakVietnamgo GerraXake mate (eleberria)Antzinako GreziaArnaitz FernandezMariPaulo AzpiazuPink FloydGaztelaniaHannah ArendtZireneHerri palestinarraAsiaEuskal Autonomia ErkidegoaSistema eragileGrândolaSua EnparantzaKaotikoErromeriaUrThe BeatlesUztarriaMP3Elhuyar HiztegiaSkabideanSevillako katedralaZetaren BideaXerxes I.aBernart EtxepareAlaitz eta MaiderPrudentzio (santua)Industria IraultzaIKEAParisZatiki (matematika)ZangolanErrepublikaBilboElbira ZipitriaIpar Euskal HerriaEnergia nuklearMeatzaritzaBenito LertxundiGizarteXabier García RamsdenKike AmonarrizSinbolismoEgiptoko piramideakAtenasko agoraSumendiEspainiaFrantziaTrapezio🡆 More