Greziar mitologian Hera (antzinako grezieraz: Ἧρη edo Ἧρα) Zeusen arreba eta emaztea zen.
Ezkontzaren jainkosa ere bazen.
Hera | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Ἥρα |
Sexua | emakumezkoa |
Bizitokia | Olympus (en) eta Olinpo |
Baliokideak | Junon |
Domeinua | Ezkontza, Ama eta erditzea |
Familia | |
Aita | Kronos |
Ama | Rea |
Ezkontidea(k) | Zeus |
Seme-alabak | Ares, Eileithyia (en) , Hebe, Hefesto, Angelos (en) , Enio, Pasitea, Eris eta Hekate |
Anai-arrebak | Zeus, Hestia, Hades, Poseidon eta Demeter |
Erromatar mitologian Junon zuen baliokidea. Hasieran behia eta gero pauma ikurrak zituen. Rea eta Kronos bere gurasoak ziren. Jeloskor eta mendekaria, Zeus bere senarraren aurka ez ezik, Pelias bezalako hilkorren aurka ere aritu zuen. Parisek bere gorrotoa lortu zuen, Afrodita jainkosarik ederren hautatzeagatik.
K.a. 801. urtean, lehen tenplu estalia jainkosa honi egin zitzaion, Samos uhartean. Hereo santutegia geroago egin zen eta greziar tenpluen artean handienetakoa da. Geroago, Rekok, K.a. 570 eta 560 bitartean tenplu berri bat eraiki zuen. Hau, Polikrates-ek egindako beste tenplu bategatik ordekatua izan zen, K.a. 540 eta 530. urte bitartean. Tenplu batean 155 kolumnetako baso bat zegoen.
VIII eta VII. mendeetako ezkaintzak aurkitu dira. Gehienak, Armenia, Babilonia, Persia, Asiria eta Egiptokoak ziren. Olinpiako lehen tenplua Heras jainkosari egindakoa zen. VI eta V. mendeetan egindako bi tenplu handienetakoak berari egin zizkioten Paestum-ean.
Samos-en aparte, jainkosa garrantzitsua zen beste leku batzuetan.
Beozian, Herarentzat Dedala festak egiten ziren urte batzuen buruan.
Heras, Rea eta Kronos jainkoen alaba zen eta jaio zenean bere aita jan zuen honen erreinua ez hartzeko (profezia baten esanetan). Metis kronosi edabe bat eman zion jandako seme-alabak (5 guztira) berrahoratzeko.
Zeusekin ezkondu zen eta Ares (gudaren jainkoa), Hebe (gaztetasunaren jainkosa), Ilitia (jaiotzaren jainkosa), Hefesto (errementari jainkoa) eta zihurrenik, Enio (guden jainkosa, hirien suntziketaren erantzulea) ere bai.
Hera, Heraklesen amaordea eta etsaia izan zen.
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hera, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.