Henrike Ii.a Ziprekoa

Henrike II.a (Nikosia, 1270eko ekaina – Strovolos, 1324ko abuztuaren 31) Zipreko eta Jerusalemgo erregea izan zen.

Henrike II.a Ziprekoa
Henrike Ii.a Ziprekoa
Bizitza
JaiotzaNikosia, 1271
HerrialdeaZipreko Erresuma
HeriotzaStrovolos (en) Itzuli1324ko abuztuaren 31 (52/53 urte)
Hobiratze lekuaNikosia
Familia
AitaHugo III.a Ziprekoa
AmaIsabella of Ibelin, Queen of Cyprus and Jerusalem
Ezkontidea(k)Constance of Sicily, Queen of Cyprus (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Lusignan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Hugo III.a Ziprekoa eta Elisabet Ibelingoaren semea izan zen. Lusignan familia noble frantsesekoa eta Joan II.aren anaia eta ondorengoa izan zen.

1285eko ekainaren 24an koroatu zuten Nikosiako Santa Sofia Katedralean, eta urte horretan Akre berreskuratu zuen anjoutarren eskutik. Bere erregealdian mamelukoek Tiro, Beirut eta azkenik Akre harrapatu zituzten 1291ko maiatzaren 28an setio baten ondoren. Porrot honekin Jerusalemgo Erresuma Latindarra desagertu zen. Henrike Ziprera itzuli zen eta han jarraitu zuen gobernatzen hil arte. 1299an Jerusalemgo Erresuma berreskuratzeko saiakera egin zuen.

Zipren hainbat matxinada jasan zituen eta 1306an Amalrico anaiak kargutik kendu zuen Tenplarioen laguntzarekin, eta Armeniara erbesteratu zuten. 1310ean erreinua berreskuratu zuen Ospitaleen laguntzarekin, Amalriko hil ondoren. Konspiratzaileak espetxeratu zituen eta Zipreko Tenplarioen jabetzak Ospitalekoei transferitu zizkien.

Konstanzia Siziliakoarekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan.

Tags:

12701324Abuztuaren 31EkainaJerusalemgo Erresuma LatindarraNikosiaZipreko Erresuma

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ostegun SantuaEuskal PizkundeaHuntza taldeaItzulpen automatiko neuronalEnergia hidraulikoOctave FeuilletKolitis ultzeradunAro GaraikideaEuskaldunIzaskun BilbaoIker CasanovaPagoMaria ArrillagaJoan Antonio MogelTokusatsuEl MasroigGatz (kimika)Kike AmonarrizLehen Mundu GerraMunicheko KonferentziaBasurdeXenpelarZaldia euskal mitologianSugaarElbira ZipitriaAna NafarroakoaIraitz-sistemaMaisu/maistraApirilaren 5Max HorkheimerTxantxangorriUgalketaGarizumaErrepublikaNumantziaBizkaiaLuzeraLe CorbusierHedy LamarrAsun MatillaMustelidaeDanio erythromicronIrunEuskal Pentatloi SariaIrizar ieZuberoaMunduko biztanleriaM-15 mugimenduaProzesioAizkora probaEguzkiaMaiatzaren 7Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna24 orduak euskarazChazey-sur-AinAmarotzHezkuntzaIgaraba arruntPaduraUntxiIxtebe PellotTximeleta.tvSan Genesio ed UnitiEuskalkiSua EnparantzaMateriaLeturiaren egunkari ezkutuaBola joko (herri kirola)Erramun MartikorenaVietnamgo GerraGo!azen (telesaila)🡆 More