Hazkunde-Hormona

Hazkunde-hormona (GH, ingelesetik: growth hormone), somatotropina (STH) ere deitua, bizitza osoan zehar hipofisi guruinak (zehazki, hipofisiaren aurreko aldeak edo adenohipofisiak) jariatzen duen hormona peptidikoa da.

Bi eragin fisioligiko nagusi ditu:

  • Haurtzaroan eta nerabezaroan gorputzaren hazkunde estimulatu
  • Karbohidrato, lipido eta proteinen metabolismoan eragin
Hazkunde-hormona
Hazkunde-Hormona
MotaSomatotropin/prolactin (en) Itzuli eta hormona
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9002-72-6
Gmelin37845
EC zenbakia232-666-5
ECHA100.029.684
MeSHD013006
RxNorm61148

Egitura kimikoari dagokionez somatotropina pisu molekular gutxiko proteina da (191 aminoazido dituena).

Jariaketaren erregulazioa

Hipotalamoak hazkunde hormonaren hormona askatzailea (GHRH) askatzen du odolera eta hau porta bena hipofisarioaren bitartez hipofisiko somatotropoetara heltzen da. Somatotropoen mintz plasmatikoko hartzaile espezifikoetara lotu eta somatotropinaren jariaketa bultzatzen da.

Hipotalamoak jariatzen duen beste hormona inhibitzaile bat somatostatina da. Hau ere porta bena hipofisiarioaren bidez hipofisira heltzen da eta bertako hartzaileetara lotuz somatotropinaren jariaketa inhibitzen du.

Bestalde, GH-k somatomedina (IGF-1) izeneko beste hormona baten sintesia areagotzen du. Hormona honek atzeraelikadura negatibo efektua burutzen du, hau da, hipotalamoan eta somatotropoetan efektu inhibitzailea eragiten du eta somatostatinaren jariaketa aktibatzen du hipotalamoan. GH-k ere atzeraelikadura negatibo efektua burutzen du hipotalamoan GHRH-ren sintesia eta jariaketa inhibituz eta somatostatinarena aktibatuz.

Gainera, GH-ren jariaketa taupakaria da (taupadaka gertatzen da) eta estresak eta kirolak areagotu egiten dute.

Somatotropinaren eraginak

  • Haz daitezkeen ehunak haztea eragiten du.
  • Zelulen tamaina handitzen du.
  • Zelulen mitosiak bultzatzen ditu, desberdintze prozesuak bizkortuta.
  • Metabolismoan: proteinen sintesia areagotu, gantz ehunetik gantz azidoen askapena eragin eta gorputzaren glukosa erabilera murriztu erreserba lipidikoen erabilera bultzatuta.

Lotutako gaixotasunak

Hazkunde hormonaren gehiegizko edo gutxiegizko jariaketarekin erlazionatuta daude:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Hazkunde-Hormona Jariaketaren erregulazioaHazkunde-Hormona Somatotropinaren eraginakHazkunde-Hormona Lotutako gaixotasunakHazkunde-Hormona ErreferentziakHazkunde-Hormona Kanpo estekakHazkunde-HormonaAdenohipofisiHipofisiHormonaIngeles

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Energia ez berriztagarriTxikipediaPink FloydSexu harremanIñaki PerurenaBegoña GómezAne IbarzabalNire aitaren etxea defendituko dutAzalpen testuy7cauGiza eboluzioaAnimaliaAristotelesBuckingham jauregiaGotzone SagarduiUrbasa-Andia natura parkeaSaguzarP2PEroankortasun elektrikoCeleste CaeiroGernika-LumoLapurdiMaría Jesús MonteroEnergia hidraulikoOriaHuntza taldeaTxakurNapoleon BonaparteEguzkiaJan VermeerXVIII. mendeaErromaIván Martín NúñezKolonialismoCortinarius brunneus var. glandicolorJules VerneTxistu (musika tresna)Herri kirolEdurne LarrazaObabakoakHizkuntzaBiolinMalda (geometria)MariZornotzaMontesquieuGoroldioGernika (margolana)EritasunLikenSistema hirurogeitarEusko Abertzale EkintzaBertsolari Txapelketa NagusiaElvis PresleyNerbio-sistemaEspainiako Bigarren ErrepublikaPavel TonkovHistoriaurreaLouis-Sébastien MercierMaria AntonietaCandela PeñaMunduko biztanleriaQuousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?Joselu AnayakTriangeluLurrikaraKortatuEuskal Herriko mendiakDCCPSumendiPlayStation🡆 More