Georges Poulet (Chenée, Lieja, 1902ko azaroaren 29a - Brusela, 1991ko abenduaren 31) idazle belgikarra izan zen.
Frantsesez idazten zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren frantziar literaturan sortu zen kritizismo berriko edo Nouvelle critique mugimenduko kide ezagunena izan zen. Edinburgo, Baltimore eta Zuricheko unibertsitateetan irakatsi zuen. Gaston Bachelarden eragina izan zuen, eta hark bezala, existentzialismoa, psikologia eta literatura lotu zituen. Denboraren eta zirkuluaren irudia aztertu zituen literatura-lanetan, eta Marcel Prousten idazlanez, mitologiaz eta oro har literatura-kritikaz idatzi zuen. Lan aipagarriak: Études sur le temps humain (1949, Giza denboraren ikerketak); Les Mètamorphoses du cercle (1961, Zirkuluaren metamorfosiak); L`Espace proustien (1963, Prousten espazioa); Les Chemins actuels de la critique (1968, Kritikaren gaurko bideak).
Georges Poulet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lieja, 1902ko azaroaren 29a |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Brusela, 1991ko abenduaren 31 (89 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Liejako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, erromanista eta hizkuntzalaria |
Enplegatzailea(k) | Zuricheko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Geneva School (en) |
Artikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Georges Poulet, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.