Aritz Mendiola: Musikari eta aktorea

Aritz Mendiola Ardanza (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia, 1998ko maiatzaren 12a) euskal abeslaria eta aktorea da.

Ezagun egin da Goǃazen telesaileko hiru denboralditan Gari-ren papera egiteagatik. Honetaz gain beste telebista-saio batzuetan ere agertu da, LauKatu musika talde gernikarrean abesten du, eta Gaztea irratiko B Aldea saioko kolaboratzailea da.

Aritz Mendiola
Aritz Mendiola: Bizitza, Ibilbidea, Bizitza pribatua
Bizitza
JaiotzaGautegiz Arteaga1998ko maiatzaren 12a (25 urte)
HerrialdeaAritz Mendiola: Bizitza, Ibilbidea, Bizitza pribatua Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Seul
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta aktorea
Lan nabarmenak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm8860221 Instagram: aritzmendiola Edit the value on Wikidata

Bizitza

1998ko maiatzaren 12an jaio zen Donostian, Arantzazuko Ama Ospitalean.

Aritzek bere heziketa Gernikako San Fidel ikastolan jaso zuen. DBHko ikasturte bat Michigango Royal Oak High School ikastetxean egin zuen, Detroit hiritik hurbil, eta gerora Batxilergo Artistikoa ikasi zuen Bilboko Ibarrekolanda institutuan. Gernikako Segundo Olaeta musika eskolako ikaslea izandakoa da, eta kantatzeaz gain gitarra jotzen ere badaki.

Ibilbidea

2015eko udan ETB 1eko Izarrak kalean lehiaketan parte hartu zuen. Durangon egin zen saioko finalerdian Ed Sheeran abeslariaren "I See Fire" kantatu zuen, eta finalean Pink Floyd taldearen "Wish you were here". Saioa irabazi zuen, eta era horretan programaren final handirako sailkatu zen. Finaleko lehen finalerdian Bob Dylanen "Knocking on heaven's door" abestu zuen, eta bigarren gelditu zen. Uda berean Kantugiro lehiaketan parte hartu zuen, Gernikan egin zuten saioan, Latzenen "Laztana" abestuz.

Goǃazen eta aktore lanak

2016an Go!azen telesail musikalerako castingera aurkeztu zen, The Rocky Horror Picture Show filmeko "The Time Warp" kantarekin. Gerora "Gari" pertsonaiaren papera lortzeko probetara aurkeztu zen, eta eskuratu egin zuen. Hiru denboralditan zehar egin du paper hori, 2016tik 2019ra bitartean. Horretaz gain Euskal Telebistaren beste saio batzuetan ere agertu da, hala nola Bagoǃaz lehiaketan epaile gonbidatu gisa eta gabon zahar gaueko saio berezietan. Aktore lanari dagokionez, zenbait antzerki konpainiarekin batera antzezlan batzuetan ere aritu da, besteak beste CasaBranca taldearekin eta Pabellón 6ko Gazte Konpainiarekin. Ildo beretik, Goǃazen 3.0 eta Goǃazen 4.0 denboraldietan oinarritutako antzerki musikaletan parte hartu zuen. Goǃazen-en parte izateaz oso pozik zegoela adierazi zuen, haurrentzako euskarazko fikzioaren garrantzia azpimarratuz, eta asko ikasteko balio izan diola esanez.

Goǃazen telesaila 2019ko otsailaren 15ean agurtu zuen, bosgarren denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago, bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez. Bertan ez zuela hurrengo denboraldian parte hartuko eman zuen aditzera, eta zaleei zein lagunei eskerrak eman zizkien.

Musika

Musikari dagokionez bere kanta propioak sortzeaz gain (BandLab platamorfan argitaratzen ditu) LauKatu taldeko abeslaria da, beste hiru lagunekin batera sortu zuen talde gernikarra. Zenbait herritan zein tabernatan kontzertuak eman dituzte, eta euren kantak Instagram edo YouTube platamorfetara igo ohi dituzte. 2019ko urtarrilean Gaua Records diskoetxearekin lan egingo zutela eman zuten argitara. Bestalde, Special Trap Residence izeneko trap proiektua prestatu du Goǃazeneko Iker Villa eta Oihan Moreno lankideekin. Lehenagotik Oihan Morenoren Another Destiny EP-an kolaboratu zuen "Fight With The Night" abestian.

2019ko urtarrilaz geroztik Gaztea irratiko B aldea programan kolaboratzen du bi astean behin, euskal musikarien "guilty pleasure" delakoak aurkeztuz.

Bizitza pribatua

Bere gurasoak, Carlos Mendiola Ugalde eta Nagore Ardanza Urtiaga, 1996ko azaroan ezkondu ziren. Aita Larrabetzuko alkate izandako Carlos Mendiola Apraizen semea da, eta ama berriz Gloria Urtiaga eta Jose Antonio Ardanzaren alaba. Beraz, Aritz Jose Antonio Ardanza lehendakariaren biloba da.

Bikote harremana izan zuen Nerea Elizalde aktorearekin bi urtez, 2019 urtera arte. Ondoren, bikote harremana izan zuen Ainhoa Larrañaga aktorearekin bi urtez, 2019 hasia eta 2021 urtera arte. Elkar ezagutu zuten Go!azen telesaila grabatzen eta bien fan klubek "Gareli" deitzen zituzten, haien pertsonaiengatik, Gari (Mendiola) eta Eli (Larrañaga).

Gaur egun, Seoulen bizi da.

Filmografia

Antzerkia

  • Ana Borralho y Joao Galante (2015), CasaBranca. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian aurkeztua.
  • Goǃazen 3.0 antzerkia (2016-2017), telesailean oinarrituriko antzerki musikala. Garikoitz "Gari" Susaeta. (60 emanaldi inguru)
  • Goǃazen 4.0 antzerkia (2017-2018), telesailean oinarrituriko antzerki musikala. Garikoitz "Gari" Susaeta. (80 emanaldi inguru)
  • Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? (2019), Pabellón 6ko Gazte Konpainia. Durangoko San Agustin Kultur Gunean estreinatua martxoaren 21ean.

Telebista

Aktore lanetan

  • Goǃazen (2016-2020). Garikoitz "Gari" Susaeta (38 atal)
    • Go!azen 3.0 (2016 - 2017). Garikoitz "Gari" Susaeta (10 atal)
    • Go!azen 4.0 (2017 - 2018). Garikoitz "Gari" Susaeta (13 atal)
    • Go!azen 5.0 (2018 - 2019). Garikoitz "Gari" Susaeta (13 atal)
    • Go!azen 6.0 (2019 - 2020). Garikoitz "Gari" Susaeta (atal 1)
    • Goǃazen etxean (2020). Garikoitz "Gari" Susaeta (atal 1)
  • Argitzeraino (2018). Esne Beltzaren bideoklipa
  • Crush to Crush (2018). BBK-ren kanpaina

Bestelakoak

  • Izarrak kalean (2015). Lehiakidea (2 atalː Durango eta Finala)
  • Kantugiro (2015). Lehiakidea
  • Bagoǃaz (2017-2018). Coach gonbidatua (4 atal)
  • Burubero Fest (2017). Gonbidatu berezia (2017/06/07ko atala)
  • Goǃazen 2018 gabon zahar gaueko saio berezia (2017)
  • Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)

Filmak

  • Argi (2016). Postaria.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Aritz Mendiola BizitzaAritz Mendiola IbilbideaAritz Mendiola Bizitza pribatuaAritz Mendiola FilmografiaAritz Mendiola ErreferentziakAritz Mendiola Kanpo estekakAritz Mendiola1998AbeslariAktoreBizkaiaGautegiz-ArteagaGaztea (irratia)Go!azen (telesaila)LauKatuMaiatzaren 12

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ikaskuntzaren Diseinu UnibertsalaBadmintonNerea IbarzabalIzen-sintagmaJuduKorronte elektrikoGametoQionglaiOtsoMalko-guruinDiglosiaYoutuberPanda gorriHerri kirolMoluskuHerbehereakFuensanta CovesVietnamgo GerraArabaCSMARamadanTxalapartaAgur EtxebesteǃMizenastar zibilizazioaFelazioKirolFederiko KrutwigAzaroaren 27Amaren eskuakMalen OsaSaint-Amand-Montrond kantonamenduaPitagorasen teoremaEspainiako Gerra ZibilaLinguae vasconum primitiaeMusikaKarlos X.a FrantziakoaEnergia eolikoAntxoaTeha'amanaKai NakaiEnergia nuklearKresala (Txomin Agirre)GizakiKuba24 orduak euskarazTxekiaAlberto LadrónGiltzurrunLeonidas I.aPeruInka InperioaTiraniaFrantziako IraultzaPetrolioEneko AristaJose Migel BarandiaranGiza aluZirkulazio-aparatuGo!azen (telesaila)Emakumearen ugaltze-aparatuIndustrializazioa Euskal HerrianSugegorriArkitektura gotikoaBiologiaBilboko Burdin HesiaPazkoaMartxoaren 30Ipar AmerikaEnergia elektriko🡆 More