June Ansoleaga: Telebista aurkezlea eta kazetaria

June Ansoleaga Goikoetxea (Sopela, Bizkaia, 1987ko urriaren 20a) bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea da.

2013tik Euskal Telebistako albistegietan eguraldiaren berri ematen du.

June Ansoleaga
June Ansoleaga: Biografia, Lan ibilbidea, Eguraldi aldaketa
Bizitza
JaiotzaSopela1987ko urriaren 20a (36 urte)
HerrialdeaJune Ansoleaga: Biografia, Lan ibilbidea, Eguraldi aldaketa Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2005 - 2009) lizentzia : kazetaritza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta kazetaria
Lantokia(k)Bilbo
Enplegatzailea(k)EITB

Twitter: juneansoleaga Edit the value on Wikidata

Biografia

Sopelan jaio zen. Begoñaren eta Luisen alaba gazteena da. Ander Deuna Ikastolan ikasi zuen. Txikitatik gustatu izan zaio kazetaritza munduan eta gurasoek animatu egin zuten nahi zuena. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) kazetaritza-karrera Leioan. Lizentziatu baino lehen, Euskal Telebstako (ETB) albistegietan egin zituen praktikak. 2009an lizentziatu zen Kazetaritzan. Karrera amaitu ostean, beste lau urtetan jarraitu zuen erredaktore-lanetan albistegitean. Euskara eta gaztelaniaz gain, oinarriko ingelesa du.

Lan ibilbidea

June Ansoleaga sopeloztarrak ETBn hasi zuen bere ibilbide profesionala. Ikasketak amaitu zituenetik, kazetari jardun zuen 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan. Urko Aristi eguraldi zuzendari zela, Casting bat egin ondoren, 2013an Sara Gandarak utzitako lekukoa hartu zuen. Larunbatetan eta igandeetan, ETB1eko eta ETB2ko bi edizioetan eguraldiaren iragarpena, ematen hasi zen. Eguraldi saioak audientziaren babes handia du. 2013an, 'Eguraldia'k %11,5eko audientzia zatia lortu zuen bigarren katean, eta edizio bakoitzak 120.000 ikus-entzuleko audientzia metatua dauka, bataz beste.

Eguraldia saioa

Euskal Herrian oso gertutik jarraitzen da eguraldiaren gaineko informazioa. Horregatik, hurrengo egunetarako iragarpena ez ezik, meteorologiarekin zer ikusia duten hainbat gaien gaineko erreportajeak ere eskaintzen dira: Hainbat fenomeno meteorologiko azaldu, eguraldiaren iragarpena jakiteko ikerketa tresna eta teknikak ezagutzera eman, toki zehatzetako ezaugarriak herritarren ahotik ezagutu, jarraitzaileei argazki edo bideoei esker paraje eta irudi ikusgarrienak erakutsi, zalantzak argitu... 2022ko irailetik aurrera, pantaila erraldoia eta mapa berriak erabiltzen hasi ziren iragarpenak egiteko. Izan ere, euskal ikus-entzuleen erreferente izaten jarraitzea zen helburua. Astronomiaren arloari ere erreparatuko diote eta munduan barrena bizi ziren euskaldunekin bat egiten hasi ziren, tokian tokiko klimaz eta bitxikeriez hitz egiteko. Horrez gain, asteburuetan familia planak eta ibilaldiak egiteko proposamenak eskaintzen hasi ziren.

Eguraldi aldaketa

2023ko azaroan, eguraldi aldaketa dela eta, hauxe esan zuen durangaldeko Anboto aldizkarian:

Argi dago dagoeneko ezin dugula atzera egin, baina etorkizunera begira neurriak hartu ditzakegu. Esaterako, gizakiak sortzen duen kutsadura murriztu behar dugu, biodibertsitatea zaindu behar dugu, gure hiriak birpentsatu behar ditugu eta negutegi efektuko gasak murriztu behar ditugu. Gobernuek hartu behar dituzten erabakiak dira, baina guk geuk ere aldaketa txiki-handiak egin ditzakegu.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

June Ansoleaga BiografiaJune Ansoleaga Lan ibilbideaJune Ansoleaga Eguraldi aldaketaJune Ansoleaga ErreferentziakJune Ansoleaga Kanpo estekakJune Ansoleaga1987BizkaiaEuskal TelebistaSopelaUrriaren 20

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SchutzstaffelETB 1Iñigo Urkullu47Lieja-Bastogne-LiejaCarlos GaraikoetxeaGöteborgSektore ekonomikoAmaren eskuakMiñanMichel FoucaultXVIII. mendeaKarmele UrrestiBernart EtxepareEdith AyrtonBatezbesteko aritmetiko sinpleMeiji enperadoreaZarautzOng Teng CheongKartiniMariEusko LegebiltzarraCSSPagoArrano BeltzaIñigo AstizVox (alderdi politikoa)Zatiki (matematika)KaxianoEuskal Irrati TelebistaNeolitoaEneko AristaMiren Gorrotxategi AzkuneIon AnsaTxakurCreative CommonsMondragon UnibertsitateaLaudioBurujabetzaRockEuskal HerritarrokHezbolaApezpikuEuskal mitologiaIñaki GaldosJoseba Sarrionandia2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEuskadi Ta AskatasunaXXXTentacionElixabete Etxanobe1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakExistentzialismoAurreiritziBurguRomain BardetOskar MatuteClitocybe radicellataGasteizLaminaIbone BelaustegigoitiaGary MooreIñigo MuguruzaBlogAtaunCarlos IturgaizMendilerroÑAner PeritzJoxe Mari Agirretxe🡆 More