Gas Ganbera

Gas ganbera exekuzio metodo bat da, hermetikoki itxitako leku batean gas toxiko edo itogarria sartzean datzana.

Agente toxiko arruntena hidrogeno zianuroa da.

Batez ere, naziek eragindako genozidioetan erabilera arruntenetako bat zen. "Azken konponbidea" delakoaren barnean, kontzentrazio-esparruetan garatu zen Bigarren Mundu Gerran zehar. Herrialderen batzuetan, AEBetako estatu batzuetan kasu, hiltzaileak exekutatzeko metodo bat ere izan da.

Genozidioan

Gas Ganbera 
Dachauko gas ganbera, Alemania

Gas ganberak, oro har, dutxa kolektibo bezala mozorrotutako lurrazpiko gune edo barrakoiak ziren. Erabat isolatuak zeuden, eta karbono monoxidoa sartzen zuen sistema bat zuen, baina, gero, Zyklon Ba erabili zen. Edukia, instalazio hauetan aldakorra zen, baina 1000 eta 2500 preso sar zitezkeen.

Kanpotik, zehazki sabaitik, Zyklon B izeneko substantzia sartzen zen, elkarren gainean pilatutako presoek jariatzen zuten hezetasun biziarekin zuen kontaktuaren ondorioz, azido zianhidriko edo HCN ugari askatzen zuen zianurido bat.

Prozedura honekin, egun bakar batean, 5.000 eta 10.000 preso artean hil zitezkeen. Erabilera maiztasuna, ondoan zeuden fundizio erako labe sailek edo erraustegiaren ahalmenaren araberakoa zen.

Paratutako jendetzaren erabateko heriotza, 25 minutu igaro ondoren gertatzen zen. Gasak, arnasketa zikloa geratuz lan egiten duenez, biktimak itota hiltzen ziren, espasmoak eta gorputz ikarak jasaten zituzten bitartean.

Behin zigortuak hilda geratu ondoren, ganbera aireztatze zen, eta Sonderkommandoak (lan behartuetan esku lan bezala erabilitako presoak), sartu eta gorpuak ureztodiez garbitzen zituzten, odola, gernua eta gorotzak kentzeko, eta, honela, gorputzeko zulo ezberdinetan objektu baliotsuak bilatzeko, erraustu aurretik.

Hormak, akustikoki isolatuak zeuden, eta, gasa botatzen zuenak, prozeduraren garapena ikusten zuen beira oso sendoko ate-leiho batetik.

AEBetan

Gas Ganbera 
San Quentin espetxeko gas ganbera (Kalifornia)

Gas ganberak, "heriotza zigor" gisa erabiltzen dira zigortuak exekutatzeko, batez ere hilketagatik zigortuak daudenak.

Bost estatuk (Kalifornia, Wyoming, Maryland, Missouri eta Arizona), teknikoki, metodo hau mantentzen dute, baina guztiek bultzatzen dute ziztada hilgarria alternatiba bezala.

1976tik, hamaika espetxeratu exekutatu dituzten gasa erabiliz Estatu Batuetan. Azkenekoa Walter LaGrand izan zen, 1999ko martxoaren 1ean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Gas Ganbera GenozidioanGas Ganbera AEBetanGas Ganbera ErreferentziakGas Ganbera Ikus, gaineraGas Ganbera Kanpo estekakGas GanberaGasHeriotza zigorHidrogeno zianuroToxiko

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Energia ez berriztagarriIgaraba arruntBasamortuKorrikaDanio erythromicronTxantxangorriMiren NogalesGipuzkoaAsun MatillaEspainiaMendukiloEnergia eolikoPennsylvaniaIlaski SerranoCreative CommonsMustelidaeApustuApirilaren 11Real SociedadSchool Ties2017LurrikaraUrteberriEuskal Herriko klimaKristalezko sabaiaJoanes LeizarragaTigreDaniel KaluuyaThibaut CourtoisGatza eta argiaTxistu (musika tresna)EhizaMikelatsPizkundeaHormabularMasturbazioPalankaGalaxia eliptikoOstiral SantuaGo!azen (telesaila)Amaiur gaztelu baltzaKalamuaGalaxiaBizkaiaOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaUgaztun2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakUztailaren 31EuskaltzaindiaGarapen Jasangarrirako HelburuakAtenasEreinotzGoi Erdi AroaAkize24 orduak euskarazBiomolekulaWikipediaAzeri arruntIxtebe PellotOhmen legeaRadio EuskadiJoxepa Antoni AranberriEibarAditz trinkoTaiwanBilboJuan Jose UnanueAlofonoParagrafoAbulkasisNafarroaMaitasunEuskal Herriko historia🡆 More