Gaintza

Gaintza Gipuzkoako hego-ekialdean eta Goierrin kokatuta dagoen landa-udalerri txikia eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana Arama eta Altzagarekin batera.

Izan ere, 122 biztanle zituen 2016. urtean.

Gaintza
Gaintza Gipuzkoa, Euskal Herria
Gaintza
Herriko plaza eta udaletxearen ikuspegia.
Fitxategi:Ez Gaintza
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaGaintza
AlkateaJoseba Mirene Garmendia Ustoa
Posta kodea20248
INE kodea20037
Herritarragaintzar
Ezizenazapok
Kokapena
Koordenatuak43°03′11″N 2°07′57″W / 43.05306°N 2.1325°W / 43.05306; -2.1325
Azalera5.96
Garaiera432
Distantzia44 km Donostiara
Demografia
Biztanleria124 (2023)
Gaintza−4 (2022)
alt_left 53 (%42,7) (%60,5) 75 alt_right
Dentsitatea20,67 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)
Gaintza -% 7,75
Zahartze tasa% 17,66
Ugalkortasun tasa‰ 52,63
Ekonomia
Jarduera tasa% 76,47 (2011)
Genero desoreka% -20 (2011)
Langabezia erregistratua% 5,7 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 95,38 (2010)
Etxeko erabilera% 86.07 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615
Webguneahttp://gaintza.net

Gaintza UEMAko kidea da.

Geografia

Ingurune naturala

Oso ingurune malkartsuan dago kokaturik udalerria.

Udalerri mugakideak

Lehen hiru udalerriak, Tolosaldekoak dira, besteak, Goierrikoak diren bitartean.

Gaintza 
Herriguneko etxebizitzak eta Txindoki eta Ausa Gaztelu mendien ikuspegia.

Zerbitzuak

  • Bake epaitegia
  • Udal liburutegia
  • Frontoia
  • KZ gunea

Historia

1399an Ordiziarekin bat egin zuen. Garai hartan nobleen arteko borrokek ezegonkortasun handia sortzen zuten, eta babesa lortzeko egin zen batasuna.

1615ean berriro hiribildu izendapena lortu zuen. Ondoren, Arama, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Altzagarekin elkartu zen, Oria ibaiko batura sortuaz. Batasun hau 1856an amaitu zen.

Ekonomia

Udalerriko ekonomia, abeltzaintza eta basogintzan dago oinarriturik.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren %16,5. Bigarren sektorea %1,3. Hirugarren sektorea %78,2. Eraikuntza %4,1.

Demografia

2019an herriak 119 biztanle zituen. Horietatik %24,37k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,72 ziren.

Gaintzako biztanleria
Gaintza
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 60 boto lortu zituen. Gaizka Olaetxea Balerdi izendatu zuten alkate.

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 68 boto lortu zituen. Gaizka Olaetxea Balerdi izendatu zuten alkate berriro.

Alkateak

Hauek izan dira Gaintzako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Pedro Zunzunegui Garmendia 1979 1983 Independenteak
1983 1987 Independenteak
1987 1991
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Independenteak
1999 2003 Independenteak
2003 2007 Gaintzako Herria
2007 2011 Independenteak
2011 2015 Independenteak
Gaizka Olaetxea Balerdi 2015 2019 Gaintzako Herria
Gaizka Olaetxea Balerdi 2019 Jardunean Gaintzako Herria

Ondasun nabarmenak

Kultura

Jaiak

  • Irailaren 29an San Miel Jaiak
  • Azaroaren 11an San Martin jaiak

Euskara

Gaintzako Santos Tolosa (Ahotsak proiekturako)

Gaintzako euskara gipuzkeraren aldaera da, eta Goierriko hizkera hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an herritarren %91,2 euskalduna zen.

Gaintza 
San Migel eliza

Gaintzatar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Tags:

Gaintza GeografiaGaintza ZerbitzuakGaintza HistoriaGaintza EkonomiaGaintza DemografiaGaintza PolitikaGaintza Ondasun nabarmenakGaintza KulturaGaintza tar ospetsuakGaintza ErreferentziakGaintza Ikus, gaineraGaintza Kanpo estekakGaintzaAltzagaAramaGipuzkoaGoierri

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

IruñeaBaginaMasturbazioHistoriaEuzko Alderdi JeltzaleaCharles DarwinAro ModernoaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaEpikuroGoogleEuskara batuaBibliothèque nationale de France1995OrojaleTrikuharriEuskal Herriko ekonomiaYoutuberSri LankaDonostiaIrailaren 29AnimaliaAzalaSaint-Amand-Montrond kantonamenduaGaztelako ErresumaArtearen historiaEguzki-energiaUrriaren 12Juan de PadillaBerotegi-efektuaAmaren eskuakHistoriaurreaUmetoki barneko gailuEuropako Esparru EkonomikoaBernart EtxepareGasteizJuana WhitneyFerdinand von ZeppelinGanga (arkitektura)Ezki hostozabalEuskal Herriko demografiaXabier LizardiInauteriak Euskal HerrianMesopotamiaEdurne AzkarateKatherine JohnsonRaMaien zibilizazioaKomoreak2022Urtarrilaren 1TxikipediaFrankismoLeonidas I.aGiltzurrunGibelSpin MasterLeopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio SantukoaInstrumentalLaukiMadonna (abeslaria)GizakiBrasilVincent van GoghIrisMunicheko KonferentziaBertsolaritzaAmets ArzallusPazkoaUArnas-aparatuJazz🡆 More