Itziar Idiazabal: Hizkuntzalaria eta psikolinguista

Itziar Idiazabal Gorrotxategi (Gaintza, Gipuzkoa, 1949ko irailaren 5a) euskal hizkuntzalari eta psikolinguista da, katedraduna izan da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Itziar Idiazabal
Itziar Idiazabal: Bizitza, Lanak, Erreferentziak 
Bizitza
JaiotzaGaintza1949ko irailaren 5a (74 urte)
HerrialdeaItziar Idiazabal: Bizitza, Lanak, Erreferentziak  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGenevako Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Argia Olçomendy
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta psikolinguista
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
Euskararen Aholku Batzordea

Inguma: itziar-idiazabal-gorrotxategi

Bizitza

Itziar Idiazabal: Bizitza, Lanak, Erreferentziak  
Itziar Idiazabal irakaslea aurkezpen digital batean

Genevako Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan egin zuen doktorego tesia, psikolinguistika alorrean, Jean-Paul Bronckart irakaslearen zuzendaritzapean.

Genevako Unibertsitatean egindako egonaldi hartan bertako irakasleekin landutako harremanen ondorioz, psikolinguistikaren alorrean lan egin duten euskal ikerlari ugarik bide bera egin dute. Itziar Idiazabal bera irakasle gonbidatu izan da Genevako Unibertsitatean geroago.

Urtetan, Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna izan da Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean. Bere ikerketek elebitasuna eta eleaniztasuna dute ardatz: haur elebidunen hizkuntza-jabekuntzaz aritzen da, eta baita irakaskuntza elebidun nahiz eleaniztuna aztertzen ere. Euskararen azterketa diskurtsiboaz ere aritzen da.

Ugariak dira bere ibilbidean zehar zuzendu dituen doktoretza-tesiak, esaterako, Ibon Manterola, Leire Diaz de Gereñu, Argia Oltzomendi, Ana Aldekoa eta Beñat Garaio.

1991ko urtarrilaren 31ean euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Euskararen Aholku Batzordearen kide izana da.

Bere ibilbidearen ia hastapenetik unibertsitatera lotuta, urte luzez bertako irakasle eta ikertzailea izan da eta Euskal Herriko Unibertsitatearen barruan Elebilab ikerketa-taldeko kide da. Era berean, 2007an Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren bultzatzaileetako bat eta koordinatzailea izan zen, harik eta erretiroa hartu zuen arte. Hala ere, azken urteetan hainbat ekimenetan eta argitalpenetan parte hartzen jarraitu du, baita komunikabide ezberdinetan zutabeak eta artikuluak idazten ere.

Lanak

Liburuak

  • Garcia-Azkoaga, I., Idiazabal, I. (eds.) (2015) Para una ingeniería didáctica de la educación plurilingüe, Bilbao: Servicio editorial UPV/EHU.ISBN: 987-84-9082-205-0
  • Dolz, J.  & Idiazabal, I. (eds.) (2013) Enseñar (lenguas) en contextos plurilingües. Bilbao: Servicio editorial de la Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea. ISBN: 978-84-9860-838-0.
  • Amorrortu, E., Ortega, A., Idiazabal, I. & Barreña, A., (2009) Actitudes y  prejuicios  de los no vascohablantes hacia del euskera, Bilbao: Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco.  ISBN: 978-84-457-3029-4
  • Martí, F., Ortega, P., Idiazabal, I., Barreña, A., Juaristi, P., Junyent, C., Uranga, B. & Amorrortu, E. (eds.) (2005). Words and Worlds. World Language Review: Clevedon U.K.: Multilingual Matters, ISBN: 1-85359-827-5.
  • Bilbatua, M., Cenoz, J., Idiazabal, I., Sainz, I.,  Sierra, J. (1996) Murgiltzea eta Irakaskuntza elebiduna, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Serbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz
  • Idiazabal, I. & Kaifer, A. (Ed.) (1994) Hezkuntzaren eraginkortasuna eta irakaskuntza elebiduna Euskal Herrian. Eficacia educativa y enseñanza bilingüe en el País Vasco. Vitoria-Gasteiz: HAEE- IVAP, ISBN: 84-7777-116-2      
  • Idiazabal, I. (1990) Hizkuntzaren Psikopedagogia. Testu motak. Funtzionamendua eta didaktika. Bilbao, Labayru. ISBN: 84-86833-28.0  
  • Idiazabal, I. (1990) Adquisición del lenguaje en niños bilingües y monolingües. Hizkuntzaren jabekuntza haur elebidun eta elebakarretan. Bilbao, Servicio de publicaciones de la UPV-EHU ISBN: 84-7585-283-1 

Artikuluak

  • Idiazabal, I., (2017) "¿Qué significa la escuela bilingüe para lenguas minorizadas como el nasa yuwe o el euskera?". Revista Onomázein, 2017/5,  137-152.
  • (Ingelesez) Idiazabal, I. (2013) "Pedagogical-Didactic Reading of the Report "Sociolinguistics Cluster (2012)" ", in Talking pupils. The ARRUE Project 2011. Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco: Dpto. de educación, Política Lingüística y Cultura.267-270.ISBN: 987-84-457-3317-2
  • (Ingelesez) Manterola, I., Almgren, M. & Idiazabal, I. (2013) "Basque L2 development in immersion school settings", International journal of bilingualism 2013, 17: 375-391 ISSN: 1367-0069
  • (Frantsesez) Casenave, J., Idiazabal, I. Manterola, I. & Lascano, B. (2012) "ELEBIDUN, Un projet de recherche sur l'apprentissage bilingue basque-français à l'école (primaire)". Lapurdum. 16 | 2012 : Numéro XVI, 15-25.
  • (Ingelesez) Idiazabal, I., Amorrortu, E., Barreña, A.,  Ortega, A. &. Uranga, B., (2008) "Mother tongue. Language of Immersion. What can the School do to revitalize minorized languages?" In T. de Graaf, N. Ostler & R. Salvedra (Ed.) Endangered Languages and learning. Proceedings of FEL XII. Bath: FEL & Leewarden: Fryske Akademy. ISBN: 978-0-9560210-0-7, 139-146.
  • Estibaliz Amorrortu Gomez, Andoni Barreña Agirrebeitia, Itziar Idiazabal Gorrotxategi, Belen Uranga Arakistain, Estibaliz Izagirre Diaz, Ane Ortega Etcheverry Amerikako hizkuntza aniztasuna, Mexikotik Hego Konoraino Erein [2007] ISBN 9788497464109 PMC 433413438
  • (Gaztelaniaz) Idiazabal, I. & Larringan, L.M. (2004) "La competencia discursiva en la didáctica de las lenguas y del plurilingüismo", in BILINGLATAM 2004 First International Symposium about Bilingualism and Bilingual Education in Latin America. Symposium Proceedings, Buenos Aires: ESSARP, 2004, 143-152,  ISBN: 987 – 21341-0-3
  • Pedagogía del texto Testuaren pedagogia Labayru Ikastegia (1992) ISBN 8486833582 PMC 434775512
  • Hizkuntzaren psikopedagogia: testu motak, funtzionamendua eta didaktika Labayru Ikastegia (1990) ISBN 8486833280 PMC 434595462
  • Euskal linguistika eta literatura, bide berriak Deustuko Unibertsitateko Argitarazioak (198)1 ISBN 8474850231 PMC 8670752

Erreferentziak 

Kanpo estekak

Tags:

Itziar Idiazabal BizitzaItziar Idiazabal LanakItziar Idiazabal Erreferentziak Itziar Idiazabal Kanpo estekakItziar Idiazabal1949Euskal Herriko UnibertsitateaGaintzaGipuzkoaHizkuntzalaritzaIrailaren 5Psikolinguistika

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Alexandro HandiaKrimenezko filmMicrosoftM-15 mugimenduaOrnogabeBilintxEuskararen historiaHuntza taldeaOskorriULMA TaldeaMalikiCanis lupus arctosOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaIsraelJoxe Mari AgirretxeJokin AltunaMaiatzaren 7TUrteClarendonKanariakHizkuntza gutxituZumaiaLandareLurrikaraMesopotamiaEneko AristaJuan Jose UnanueTontxu Rodríguez2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakWeb crawlerFJorge OteizaLolita TorresJon Agirre EgañaMaitasunKike AmonarrizMusikaren historiaGazte TopaguneaAnanaJaponiaGiza aluBertsolaritzaMieltxo SaralegiRamadanMaria Antonieta1938SokatiraJLuzeraPagoetako natura parkeaGaztela eta LeonJosu Zabala AjuriagerraLos Xey606ZilarSan Andres eliza (Eibar)Juan Sebastian ElkanoIzaskun BilbaoHiba AboukOperaErrege Bardea24 orduak euskarazMax HorkheimerKote CabezudoSirolimusNicola MarschallAste SantuaCastillo SuarezBiomolekulaAsun Matilla🡆 More