Baliarrain: Gipuzkoako udalerria

Baliarrain Gipuzkoako erdialdetik pixka bat hego-ekialdera dagoen udalerri euskaldun bat da, Tolosaldea eskualdekoa.

2,5 km² ditu, eta 145 biztanle zituen 2016. urtean. Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. UEMAko kidea da.

Baliarrain
Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia Gipuzkoa, Euskal Herria
Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia
Baliarrain udalerriaren herrigunea eta inguruko baserriak, Abaltzisketatik ikusita.
Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaBaliarrain
AlkateaMartzelino Dorronsoro Galarraga (en) Itzuli
Posta kodea20259
INE kodea20904
Herritarrabaliarraindar
Ezizenazartagik eta zaharrak
Kokapena
Koordenatuak43°04′10″N 2°07′42″W / 43.0694°N 2.1284°W / 43.0694; -2.1284
Azalera2,7 km²
Garaiera292 m
Distantzia36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria149 (2023)
Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia−3 (2022)
alt_left 64 (%43) (%49,7) 74 alt_right
Dentsitatea55,19 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)
Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia% 35,05
Zahartze tasa% 18,68
Ugalkortasun tasa‰ 172,41
Ekonomia
Jarduera tasa% 82,35 (2011)
Genero desoreka% -22,22 (2011)
Langabezia erregistratua% 5,78 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 81,25 (2010)
Kaleko erabilera % 91,1 (2016)
Etxeko erabilera% 86.78 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 - 1991
Webguneahttp://www.baliarrain.eus

Geografia

Baliarraindik hurbilen dagoen herria Ikaztegieta da, Baliarraindik 3 bat kilometrora. Orendain eta Altzaga herriak ere Baliarraindik gertu daude; bi herri horiekin baturik, 1960ko hamarkadan Iruerrietako udalerri berria osatu zuen Baliarrainek.

Inguru naturala eta klima

Baliarraingo mendi nabarmenenak Astatokomendia eta Belkoain dira, 455 eta 447 metroko altuerarekin, hurrenez hurren.

Erreka hauek udalerrikoak dira: Gaintzabaso, Iturrimotza eta Okots.

Ibiurreko urtegia herrian dago kokatuta, eta Tolosaldea urez hornitzen du, zehazki, honako udalerriak: Belauntza, Irura, Anoeta, Billabona, Asteasu, Zizurkil, Hernialde eta Andoain. 2013an osorik bete zen lehen aldiz urtegia.

Udalerri mugakideak

Azpiegiturak

  • Atari Soro pilotalekua
  • Liburutegia
  • Baliarraingo haur-eskola
  • KZ gunea
  • Osasun zerbitzua

Historia

Historian Baliarraini buruzko lehen aipamena XIV. mendetik dator, Ikaztegieta, Tolosa eta Orendain aipatzen diren dokumentu batetik alegia. Izan ere, Baliarrain ez zen udalerri independente izan 1615 arte, orduan Tolosatik banandu zela. Horren ondoren, Amezketa, Altzo eta Abaltzisketa udalerriekin batera "Amezketako Batasuna" eratu zen. Erakunde horren helburua herri txiki horien interesak Gipuzkoako atzar Nagusietan defendatzea zen.

Espainiar estatuak gaur egun duen probintzia antolaketa ezartzean XIX. mendean, Baliarrain udalerri bihurtu zen. Haren tamaina txikiak eraginda, historian zehar arazo ekonomiko ugari izan ditu. Horrek bultzatuta 1967an inguruko Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen. Herri horiek 1991n berriz banandu ziren.

Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia 
Ibiur urtegia

Andoaingo eta Tolosaldeko ur beharrizanak asetzeko 1990eko hamarkada bukaeran, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtegi berri bat eraikitzea proposatu zuen Baliarrain herrian, Ibiurreko urtegia. Urtegiaren eraikitzea iragartzeak kontrako erantzun ugari sorrarazi zituen Tolosaldeko eta Baliarraingo biztanle askoren aldetik. Atzerapen askoren ondoren hala ere, 2004ko otsailean urtegiaren lehen harria jarri zen.

Urtegiaren eraikitze lanak 2008. eta 2009. urteen artean amaitzea espero zen. Urtegiak guztira 6,5 hektometro kubo dauka eta haren uharkak 70 metroko altuera. Andoaingo eta Tolosaldeko beste 12 udalerrien ur beharrizanak betetzen ditu urtegiak, guztira 55.000 pertsonaren ur beharrak alegia. Urtegia eraikitzearekin batera, ur zikinak tratatzeko araztegi berri bat eraiki zen.

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren %7,2. Bigarren sektorea %3,5. Hirugarren sektorea %46,8. Eraikuntza %42,5.

Demografia

Baliarraingo biztanleria
Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia

2019an 151 biztanle zituen. Horietatik %12,58k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %7,28 ziren.

Baliarrain Gipuzkoan biztanle gutxien duten herrietako bat da, Orexarekin batera. Industrializazio prozesuak herria hustu egin zuen XIX. mende amaieratik. 1967. urtean, eta biztanleria galera hori saihesteko, Baliarrain Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen Iruerrieta herria sortuz. Hiru herriek batera, 800 biztanle inguru zeuzkaten eta 13,7 kilometro koadroko azalera.

Iruerrieta sortu zuten hiru herriak 1991n banandu ziren berriro ere, eta gaur egun independente jarraitzen dute. Herrien batzearen aurretik Baliarrainek 180 biztanle zituen, baina 1991rako ia erdira murriztua zen kopuru hori, guztira 99 biztanle baino ez ziren geratzen. 1970eko hamarkadako industrializazio prozesuak beraz, eragin latza izan zuen herrian, eta hainbat biztanlek herria utzi zuten.

2004tik biztanleriak jaitsiera txiki bat izan zuen, izan ere, eraiki den Ibiurreko urtegiak etxe batzuk eraitsi beharra ekarri zuen. Urtegia 2008rako amaiturik egon zen.

Politika

Baliarraingo ikuspegi orokorra airetik gauez.

2007ko udal hauteskundeak

Bi alderdik aurkeztu zuten hautagai zerrenda azken udal hauteskundeetan Baliarrainen: herriko talde independente batek (Herritarrak izenekoa) eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Herritarrak: 53 boto.
  • Alderdi Popularra: 0 boto.

Emaitza horiekin, Martzelino Dorronsoro Galarraga bihurtu zen Baliarraingo alkate, 53 botorekin (botoen % 100). Alderdi Popularra ordezkaritzarik gabe geratu zen, batere botorik jaso ez zuenez.

2011ko udal hauteskundeak

Talde independenteak 59 boto lortu zituen, eta PPk 0. Martzelino Dorronsoro izendatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeak

Zerrendarik ez zen aurkeztu, eta hauteskundeak errepikatu behar izan ziren sei hilabetera. Tarte horretan Herritarrak taldeak zerrenda osatu zuen. 66 boto lortu zituen. Olatz Iriarte izendatu zuten alkate 2016ko urtarrilaren 9an.

2019ko udal hauteskundeak

Auzolanean Bizirik taldeak 57 boto lortu zituen. Bederatzi hilean behin alkate kargua aldatzea erabaki zuten.

2023ko udal hauteskundeak

Auzolanean Bizirik taldeak 68 boto lortu zituen. Ez zen egon botorik lortu zuen beste alderdirik.

Alkateak

Hauek izan dira Baliarraingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1988 a 1991
1991 1995 Independenteak
Martzelino Dorronsoro Galarraga 1995 1999 Independenteak
Martzelino Dorronsoro Galarraga 1999 2003 Independenteak
Martzelino Dorronsoro Galarraga 2003 2007 Herritarrak
Martzelino Dorronsoro Galarraga 2007 2011 Herritarrak
Martzelino Dorronsoro Galarraga 2011 2015 Herritarrak
Martzelino Dorronsoro Galarraga 2015 2016 b Herritarrak
Olatz Iriarte Argaya 2016 2019 Herritarrak
Jaione Olano Echeverria, Josu Ozaita, Juan Mari Iturrioz, Maribi Garmendia, Andoni Olano 2019 Jardunean Auzolanean Bizirik

a 1988. urtean Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendain udalerri bihurtu ziren, aurreko Iruerrieta udalerriaren desegitearen ondorioz.

b Zerrendarik ez zen aurkeztu, eta hauteskundeak errepikatu behar izan ziren sei hilabetera.

Kultura

Euskara

Baliarraingo Demetrio Garmendiaren testigantza, euskarak gerra garaian herrian zuen egoeraren inguruan. Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Baliarraingo euskara gipuzkeraren edo erdialdeko euskalkiaren aldaera bat da, zehatzago esanda, erdiguneko azpieuskalkiaren parte den Tolosaldeko euskara da bertan hitz egiten dena. Beterriko euskararekin batera osatzen dute Tolosaldeko hizkerek erdiguneko azpieuskalkia. Herritarren %90,84 euskalduna zen 2016an.

Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia 
Zartagina eta kutxa udaletxean apaingarri. Zartagi ezizena dute baliarraintarrek. Herrian bada jatetxe/aterpetxe bat izen horrekin eta guraso elkarte bat ere bai.

Baliarraintarrek zartagi ezizena dute. Herrian bada jatetxe/aterpetxe bat izen horrekin eta guraso elkarte bat ere bai.

Jaiak

Baliarrainek abuztuaren 15ean ospatzen ditu bere jaiak, Jasokundearen jaiak.

Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia 
Andre Mariaren Jasokundearen eliza

Ondasun nabarmenak

Baliarrain: Geografia, Azpiegiturak, Historia 
Lopetedi baserria

Baliarraindar ospetsuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Tags:

Baliarrain GeografiaBaliarrain AzpiegiturakBaliarrain HistoriaBaliarrain EkonomiaBaliarrain DemografiaBaliarrain PolitikaBaliarrain KulturaBaliarrain Ondasun nabarmenakBaliarrain dar ospetsuakBaliarrain Ikus, gaineraBaliarrain ErreferentziakBaliarrain Kanpo estekakBaliarrainGipuzkoaNekazaritzaTolosaldeaUdalerriUdalerri Euskaldunen Mankomunitatea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Go!azen (telesaila)Autarkia (ekonomia)AristokraziaEkosistemaPessanJoseba SarrionandiaOihane PereaEuskarazko Wikipedia (webgunea)Iker CasanovaLatinGlobalizazioEskoziako Errege AkademiaNeuville-Saint-VaastAubigny-en-LaonnoisNafarroa BehereaXabier LizardiLeitzaAkuaponiaMadonna (abeslaria)Martin TxikiJudaismoÇatal HöyükAtenasSorgin-orratzMariHerri kirolBertsolaritzaInternational Standard Book NumberBergaraZaharkitze programatuMunicheko KonferentziaGora ta gora betiOrkestraIrati (filma)SexualitateIndustrializazioa Euskal HerrianUgaztunReichstagBilboko Athletic Club 2016-2017Leonidas I.aXerocomus tumidusStephanos II.a GhattasIranEuskaltzaindiaAbiaduraLe CorbusierJesus ElosegiFrantziako IraultzaBaleaAlbiste faltsu1998LisboaAmeriketako Estatu BatuakProtistoUrtarrilaren 17Ugal-aparatuZarautzJacint VerdaguerJuduPortugalGolZizare1977Encyclopædia BritannicaVietnamgo GerraKorneaBrasilHegaztiLandare zelulaArkitektura erromanikoOtorduJuan Sebastian Elkano🡆 More