Flavita Banana: Komikien marrazkilari espainiarra

Flavia Álvarez Pedrosa Pruvost, Flavita Banana (Oviedo, Asturias, 1987ko apirilaren 20a) bere izen artistikoagatik ezagunagoa, ilustratzaile, biñetista eta marrazkilari asturiarra da.

2023ko uztailaren 17an Mingote Saria jaso zuen.

Flavita Banana
Flavita Banana: Biografia, Ibilbidea, Lanak
Bizitza
JaiotzaOviedo1987ko apirilaren 20a (37 urte)
HerrialdeaFlavita Banana: Biografia, Ibilbidea, Lanak Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, ilustratzailea eta komikigilea
Jasotako sariak
flavitabanana.com

Biografia

Flavita Banana Oviedon jaio zen, Asturiasen. Aita leondarra eta ama frantsesa zituen, oso gaztetan Caldes de Montbuira joan zen bizitzera (Bartzelonatik gertu dagoen herrira), eta ordutik Katalunian bizi da.

Flavita Bananak Artea eta Diseinua eta Ilustrazioko Goi Zikloa ikasi zituen Massana Eskolan.

Bere erreferenteak Quino edo Jean-Jacques Sempé, Serge Bloch, Chaval eta Claire Bretecher dira.

Ibilbidea

Astero kolaboratu du SModa aldizkariarekin eta hilero honako hauekin: Orgullo y satisfacción, El Salto eta Mongolia. 2018an El País, La maleta de portbou eta Jodtown-ekin kolaboratzen hasi zen.

2016an Curvy ilustratu zuen (Lumen, 2016) eta 2017an Las cosas del querer (Lumen, 2017) bere lehen liburua argitaratu zuen egile gisa. Honi urte berean jarraitu zion, Archivos estelares-ek (¡Alamba!, Astiberri Argit., 2017).

Oso aktiboa da sare sozialetan. Berarentzat, sare sozialak bere argazki-albuma dira, egiten duena erakusteko erakusleiho bat eta bere lanaren artxibo eta kronologia moduko bat.

2023ko uztailaren 17an Mingote Saria jaso zuen 2022ko uztailaren 18an El País egunkarian argitaratutako ilustrazioarengatik. Teknologia berriak kritikatzen ditu binetak, baita aisia inbertitzeko moduak ere.

Estiloa

Bere binetek, estilo propioko marrazkiarekin, maitasunaz, nahi izateaz eta harremanez hitz egiten dute, nahiz eta bere azken argitalpenetan beste gai sozial batzuk jorratzen dituen. Flavitak eguneroko egoera eztabaidagarriak azaltzen ditu zapore garratz, ziniko, umore-sen handia eta sentimentalismo-karga handiarekin.

Erraz identifika daitekeen estiloa du: marra lodiko marrazkiak, xehetasun handirik gabeak, zuri-beltzean eta itxuraz sinpleak. Marrazki bat batzuetan testu txiki batekin eta beste batzuetan bakarrik.

Bere binetek eta lanek estereotipoak suntsitzen saiatzen den mezu feminista transmititzen dute. Bere marrazkiekin gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borroka berezia egiten du.

Flavita Banana: Biografia, Ibilbidea, Lanak 
Flavita Bananaren Martxoaren 8ko pankarta, 2020

Lanak

  • Curvy (Lumen, 2016).
  • Las cosas del querer (Lumen, 2017).
  • Archivos estelares (¡Caramba!, Astiberri Argit., 2017).
  • Archivos cósmicos (¡Caramba!, Astiberri Argit., 2019).
  • Archivos espæciales (¡Caramba!, Astiberri Argit., 2020).
  • Las cosas del querer unos años después (Lumen, 2021).

Sariak

  • Umore Grafikoaren Saria 2017 Splash Sagunt-en eskutik. Cómic de la C.V. Jaialdia.
  • Gat Perich Saria 2018.
  • 2023an Mingote Saria

Erreferentziak

Bibliografia

  • 2018: El humor gráfico. Bederatzi umorista grafiko garaikideri egindako elkarrizketa luzeak biltzen dituen liburua. Diminuta argitaletxea.

Kanpo estekak

Tags:

Flavita Banana BiografiaFlavita Banana IbilbideaFlavita Banana LanakFlavita Banana SariakFlavita Banana ErreferentziakFlavita Banana BibliografiaFlavita Banana Kanpo estekakFlavita Banana1987Apirilaren 20Asturiasko PrintzerriaOviedo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Nico WilliamsBizkaiko udalerrien zerrendaMiguel Indurain Sari NagusiaFelix MarañaErramun MartikorenaBertsolaritzaUranioDeba (ibaia)Euskal mitologiaJorge OteizaLehoiErromantizismoEroskiAnimaliaSua EnparantzaDeiaPanda handiArantzazuko santutegiaLekeitioBULEGO (musika taldea)Benito LertxundiTxantxangorriBurdinaMusika barrokoParpain-arkuKuku-belarJon ArretxeOskorriEspainiako Bigarren ErrepublikaCobweb (2023ko estatubatuar filma)OkilMoskuWikipediaHipikaNikolas KopernikoDanbolinUrkiolako natura parkeaSons of Aguirre2024ParisBizkaiko Foru AldundiaEuropar BatasunaIndarAma KandidaCandela PeñaZorokiainAustraliaIntsektuOzeano Bareko Suzko EraztunaTenperaturaKlasizismo (musika)Itsas pinuZuhaitzEguzki-loreNeomakKoebaluazioEn Tol SarmientoBalearretako sugandilaP2PGernikako bonbardaketaIndonesiaEuskal dantzakPorntip NakhirunkanokMarokoJon SarasuaLikenLegazpi🡆 More