Eskimal

Eskimal lotutako hainbat talde indigenentzat erabiltzen den exonimo bat da.

Inuitak (Alaskako Iñupiat, Kanadako inuitak eta Groenlandiako inuitak barne) eta Yupikak, Siberian eta Alaskan bizi direnak. Bada lotutako hirugarren talde bat, Aleut herria, Aleutiar Uharteetan bizi direnak, baina hauek ez dira, normalki, eskimaltzat hartzen. Hiru taldeek arbaso komuna dute, eta familia bereko hizkuntzak hitz egiten dituzte, Eskimo-aleut hizkuntzak.Ipar Poloaren inguruan bizi diren herri hauek Artikoan eta ingurune subartikoetan bizi izan dira Siberiako ekialdetik hasita eta Alaskaraino, Kanadako Iparraldea, Nunavik, Nunatsiavut eta Groenlandian.

Inuit, Yupik eta Aleut askok uste dute eskimal terminoa, etimologia eztabaidatua duena, iraingarria edo gutxiesgarria dela. Hala ere, eskimal hitza oraindik erabiltzen da liburu historikoetan, hizkuntzalaritzan, arkeologian eta testuinguru kulturalean. Kanadako eta Ameriketako Estatu Batuetako gobernuek mugimenduak egin dituzte eskimal hitza dokumentazio ofizialetik ezabatzeko, baina ez da guztiz desagertu, hitza testu legal batzuetan erabiltzen delako, bereziki leinuen ohiturak kodetzerakoan. Kanadak ofizialki Inuit hitza erabiltzen du Kanadako iparraldean bizi diren herri indigenak izendatzeko ez badira Lehen Nazioak edo Métis. AEBko gobernuak legalki erabiltzen du Alaskako Natibo Yupik, Inuit eta Aleut leinuetako kideak izendatzeko, baita Tlingit, Haida, Eyak eta Tsimshian herri ez-eskimalentzat eta Atabaskar/Dene herrietako batzuentzat. Beste talde batzuek ere esaten dutenez eskimalak direla, munduko talde aborigen zabalena da hedaduran.

171.000 eta 187.000 Inuit eta Yupik artean daude, gehienak eskualde zirkunpolarretan bizitzen. Horietatik 53.785 AEBn bizi dira, 65.025 Kanadan, 51.730 Groenlandian eta 1.657 Errusian. Gainera, beste 16.730 Danimarkan bizi dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

AlaskaAleutArtikoaEskimo-aleut hizkuntzakExonimoInuitKanadaSiberia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HormabularHenry David Thoreau2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakIndustriaTxinako Herri ErrepublikaUztailaren 29Zibilizazio minoikoEbaluazio (hezkuntza)BaionaJane AustenXVIII. mendeaAsun MatillaQuit IndiaMarvin Amparo SantanaTartaGaltzagorriNancy PelosiDanio erythromicronOlatz ArrizabalagaJoanes LeizarragaEl MasroigJazzKirmen UribeInteresIbon MartínZelulaOñatiRotten XIIIKareharriAntzerkiaren Nazioarteko EgunaEne begiek (abestia)Ramón AndrésHuntza taldeaMesopotamia24 orduak euskarazAnimaliaAntzinako EgiptoEgonkortasun PlanaNatxo de FelipeItzulpen automatiko neuronalAMIA analisiHaritzZetakTiranoEspainiako Bigarren ErrepublikaLuzeraIraitz-sistemaJaiegunEpikuroKrimenezko filmBelestarBirikaAmarotzApirilaren 5Juan Sebastian ElkanoEskola segregazioHiba AboukJosetxo LizartzaMerkataritzaDemokraziaHiriOrreagako gudua (778)Energia eolikoCanis lupus arctosEuskaldunEuskarazko Wikipedia (webgunea)Giza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaFutbol amerikarraBolumen (espazioa)EspainiaBerlingo harresiaBergara🡆 More