Ekaitz Santazilia

Ekaitz Santazilia Salvador (Iruñea, 1987ko martxoaren 13a) filologo, hizkuntzalari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle nafarra da.

Ekaitz Santazilia
Ekaitz Santazilia
Bizitza
JaiotzaIruñea1987ko martxoaren 13a (37 urte)
HerrialdeaEkaitz Santazilia Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa  (2011 -

Inguma: ekaitz-santazilia-salvador

Euskal filologian lizentziatua eta Hizkuntzalaritzan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Ikergaiak

Ikergaien artean ditu Nafarroako euskararen historia, euskal testu zaharren edizioa, morfologia, prosodia, tipologia, dialektologia, haur hizkera, hizkuntzalaritza historikoa eta hizkuntza ideien historia. Hala, bakarka zein lankidetzan, euskal testu zahar eta autore ugari aurkitu edota ezagutzera eman ditu; besteak beste:

Gainera, XVI. mendeko justizia auzibide nafarretan dauden euskarazko pasarteak ikertu ditu, baita bizigarritasunak munduko hizkuntzen morfologian duen eraginaz monografia bat argitaratu ere.

Kidetzak

EHUko Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea da, baita NUPeko I-COMMUNITAS - Institute for Advanced Social Research institutuko eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrako kidea ere. Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkartekide eta Nafar Ateneoan Euskara eleduna ere izan zen.

Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoko zuzendaria da, eta Principe de Viana aldizkariko erredakzio batzordeko kidea. Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeko argitalpen batzordeko kidea ere bada.

Dibulgazioa

Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, hala nola, Euskalerria irratia, Xaloa Telebista, Pulunpe, Kotarro, Bertsoa, Argia, Guaixe, Mendixut eta Ze Berri?.

Gainera, komisario ibili da, batetik, 2019an Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egindako Fontes Linguae Vasconum: paperezko altxorrak erakusketan, Nafarroako euskal testu zaharren dokumentu originalak erakutsi zituena, eta bestetik, Euskaltzaindiak 2023an antolatutako Euskara ezkabarten: paperetik ahora erakusketan, ibar horren euskarak historian zehar utzitako lekukotasunak bildu zituena.

Horretaz gain, Euskargazki izeneko bloga du, euskararen historia irudien bidez ezagutzera ematen duena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Ekaitz Santazilia IkergaiakEkaitz Santazilia KidetzakEkaitz Santazilia DibulgazioaEkaitz Santazilia ErreferentziakEkaitz Santazilia Kanpo estekakEkaitz Santazilia1987IruñeaMartxoaren 13Nafarroako Unibertsitate Publikoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ErrementariUmetokiko fibromaOpilaren egunaBizenta MogelEnergia elektrikoHipotesiAs (egunkaria)ZuhaitzGiltzurrunTxakurTxikipediaJulen AlberdiErliebe (geografia)KareharriEgiptoContact (1997ko filma)Real SociedadRosalind FranklinHerri palestinarraBertsolari Txapelketa NagusiaISO 8601Bizkaiko udalerrien zerrendaErrepublikaIrulegiko EskuaHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuOzeano Bareko Suzko EraztunaGoierriBerri TxarrakAntzinako EgiptoEuskarAbenturaErromeriaPorntip NakhirunkanokJoxe AzurmendiSlumdog MillionaireGreziaJuan Sebastian ElkanoBalletGarazi ArrulaErramun MartikorenaKuku-belarSarpenUnidad AlavesaMaitasunMeatzaritzaCortinarius brunneusHerri BatasunaAndelosOdolZorokiainGorrindolSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaEuskaraIratiKorrontziZinematikaSexu harremanPetrolioEnergia hidraulikoOrnodunMilanEskusoinu txikiTeknologiaAngelu (geometria)Xabier AlonsoTrapezioJon MirandeArtizarraZortziko txiki🡆 More