Dialektologia hizkuntzaren aldaerak aztertzea helburu duen hizkuntzalaritzaren adarra da.
Bertan hizkuntza aldaera geografiko eta soziolinguistikoak aztertzen dira. Hizkuntza eta dialekto terminoek eragiten duten anbiguotasuna saihesteko, aldaera linguistiko askotan erabiltzen den terminoa da. Aldaera linguistikoa esaten zaio komunitate linguistiko batek antzeko hizkuntza-ezaugarriak dituen komunikatzeko ahozko forma erabiltzen duenean. Dialektologiaren lana aldaera horiek aztertzea, nagusiki geolektoak, eta bata bestearekiko dituzten forma ezberdintasunak sistematikoki azaltzea da.
XIX. mendean hasitako hizkuntza-geografiaren azterketa sistematikoak eta XX. mendean hasitako soziolinguistikaren esparruak, aldaera linguistiko guztiek, nagusiki, lau motatako aldaerak dituztela erakutsi dute:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dialektologia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.