Bera: Nafarroa Garaiko udalerria

Bera Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortzirietako ibarrekoa, Baztan Bidasoa eskualdekoa.

Bidasoa ibaiaren ertzean dago, Lapurdirekiko eta Gipuzkoarekiko mugan, itsas mailatik 56 metro gorago. 35,6 kilometro koadro ditu, eta 3.763 biztanle zituen 2017ko erroldan. Nafarroako hiriburu Iruñea 68 kilometro hegoaldera du.

Bera
Bera: Etimologia, Geografia, Historia Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Bera: Etimologia, Geografia, Historia
Berako elizaren inguruak, hegoaldetik ikusita
Berako bandera
Bandera

Berako armarria
Armarria


Kokapena
HerrialdeaBera: Etimologia, Geografia, Historia Euskal Herria
LurraldeaBera: Etimologia, Geografia, Historia Nafarroa Garaia
MerindadeaBera: Etimologia, Geografia, Historia Iruñea
EskualdeaBortziriak
Administrazioa
EstatuaBera: Etimologia, Geografia, Historia Espainia
ErkidegoaBera: Etimologia, Geografia, Historia Nafarroa
Izen ofizialaBera: Etimologia, Geografia, Historia Bera
AlkateaJosu Iratzoki Agirre (EH Bildu)
Posta kodea31780
INE kodea31250
Herritarraberatar
Geografia
Koordenatuak43°16′42″N 1°40′57″W / 43.278333333333°N 1.6825°W / 43.278333333333; -1.6825
Azalera35,6 km²
Garaiera56 metro
Distantzia68 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria3.792 (2023: Bera: Etimologia, Geografia, Historia 21)
alt_left 1.906 (%50,3)(2019) (%48,3) 1.830 alt_right
Dentsitatea106,52 biztanle/km²
Zahartzea% 19,47
Ugalkortasuna‰ 68,59
Ekonomia
Jarduera% 84,12 (2011)
Desberdintasuna% 5,72 (2011)
Langabezia% 7,58 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 62,60 (2018: Bera: Etimologia, Geografia, Historia %-8,38)
Datu gehigarriak
Sorrera1402an eskubideak jaso
Webguneahttp://www.bera.eus

2009az geroztik, UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateko partaide da.

Etimologia

Euskaltzaindiak herriaren izena dokumentazio zaharrean nola heldu den aztertu zuen. Jose Maria Jimeno Jurio aritu zen dokumentu zaharrak aztertzen eta honako agerpen hauek aurkitu zituen:

  • Bera (1366)
  • Tierra de Bera (1565, 1566)
  • Bera de la montaña de Navarra (1622)
  • Bera del Reino de Navarra (1622)

Mugalarreak direla-eta, Sara eta Berako udalen arteko gutunetan forma hauek ageri dira:

  • Bera (1827)
  • Vera (1827)

Hartara, datu horiek ikusirik, Euskaltzaindiak euskara baturako Bera izena onartu zuen.

Vera de Bidasoa 1916ko uztailaren 27ko errege dekretuaren bidez ezarri zuten. Hala ere, udaleko akta liburuetan behin agertu zen 1918an, eta 1924 arte ez zen berriz agertu.

Berako Udalak izen ofizialtzat Bera erabiltzea erabaki zuen 1989an.

Bera izenaren esanahi etimologikoari dagokionez, bi teoria nagusi daude: lehenengoak toponimo hori euskaratik datorrela erraten du; bigarrenak, jatorri erromantzea duela.

Koldo Mitxelenak dioenez, izena euskarazko behera edo behere hitzetatik bide dator. Hitz horrek euskal toponimo aunitz osatzen ditu. Datu bitxia da Bera dela Nafarroako udalerri baxuena; hau da, garaiera ttikiena duena. Baina kontuan izan behar da Nafarroako Foru Erkidegoak gaur egun dituen mugak eta Nafarroako Erresumak garai batean izan zituenak ez datozela bat, asko aldatu direla. Erraterako, XIX. mendearen hasieran ondoko bi udalerri, Irun eta Hondarribia (gaur egun Gipuzkoan kokatuak), Nafarroaren zati izan ziren hiru urtez.

Bertze eskola batek gaztelaniazko vera (ur-bazterra) hitzetik zetorrela uste du, preseski herriaren kokalekua aipatzen duela, Bidasoaren bazterrean. Joan Coromines filologoak uste zuen horixe zela Bera izenaren jatorria. Gainera, uste zuen Vera izena zuten Espainiako herri guztiak ibai bazterretan kokatuak zeudela eta erromatar hiriak izan zirela.

Julio Caro Baroja filologo eta antropologoak Berako herriarekin lotura handia izan zuen, eta toponimoa aztertzean zalantza zuen ea behere hitzetik zetorren herriaren izenaren jatorria. Nolanahi ere, aukera hori ez zuen baztertzen. Caro Barojak bertze balizko jatorri bat eman zuen, erratean Bera Erdi Aroan pertsona izena zela, eta Erdi Aroko bertze euskal pertsona-izen bat bazela, Beraxa, hainbat toponimotan ageri dena (Barasoain, Beasain, Orexa).

Patxi Salaberri Zaratiegik, berriz, pentsatzen du erromatar pertsona izen bat egon daitekeela oinarrian. Haren iritziz, Verus pertsona-izenetik abiatuta, agian honako eboluzio hau gertatuko zen: *(villa) verana > *Berâa > *Beraa > Bera.

Geografia

Bera: Etimologia, Geografia, Historia 
Bidasoa, eskuinaldean Bera duela, San Mikel zubitik ikusita.

Bortzirietako hiri nagusia da.

Bera horiz, Bortzirien artean.


Klima

Klima atlantikoa du Berak: hezea, euri ugarirekin, tenperatura epelak urte sasoi guzietan, aldaera ttikiak dituela. Batez bertzeko tenperatura 14-15 gradukoa da, prezipitazio handiekin, urtean 170 egunez egiten baitu euria (1.600 eta 1.800mm bitartean).

Beran, itsasoaren mailatik 50 metrora, Nafarroako gobernuaren jabetzako estazio meteorologikoa dago.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Mugakideak

Iparraldean Biriatu, Azkaine eta Urruñarekin egiten du muga; ekialdean Sararekin; hegoaldean Etxalarrekin; eta mendebaldean Lesaka eta Irunekin.

Auzoak

Bera: Etimologia, Geografia, Historia 
Jaun de Altzate plaza, Altzate auzoan.

Hauek dira herriko auzo nagusiak, alfabetoaren hurrenkeran:

Herrigunean:

  • Altzate
  • Agerra
  • Bera
  • Illekueta
  • Itzea

Landa-eremuan:

Landaredia

Herriaren inguruko hariztiak aspaldi galdu ziren, artzain, ikazkin eta zuhaitzen mozketengatik. XIX. mendearen amaieran, inguruko herri askotan bezala, Japoniatik ekarritako larizio pinuak (Pinus nigra) eta haritz gorriak birlandatu ziren. Birlandatutako basoen azalera 1.200 hektareakoa da gaur egun.

Larrun

Larrun mendia Bera hegoaldean kokatzen da, herria kaskora igotzeko abiapuntua izaki. 905 metrotako altuera du.

Historia

Bera: Etimologia, Geografia, Historia 
Daniel Cadoux kapitainaren oroitarria, San Mikel zubian. 1813an hil ziren Wellingtongo dukearen ingeles soldaduetako bat zen.

Demografia

XX. mendearen lehen hamarkadetan biztanle kopuruari maila bertsuan eutsi ondoren, 1930eko hamarkadatik aurrera 20 urtez biztanleak galdu zituen Berak. 1970eko hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena gertatu zen, eta hamar urtean % 30 inguru hazi zen populazioa. Beste 30 urtez egonkor mantendu ondoren, XXI. mendearen lehen hamarkadan beste hazkunde txiki bat gertatu da.

Berako biztanleria
Bera: Etimologia, Geografia, Historia

2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko 215 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 5,84 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Bera: Etimologia, Geografia, Historia 
Herriko etxea

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, sei zinegotzi guztira. Herrirako plataformak lau lortu zituen, eta UPN alderdiak bat.

Berako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
6 / 11
952 (% 52,11)
Herrirako
4 / 11
583 (% 31,91)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
1 / 11
166 (% 9,09)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean

Aurreko udal hauteskundeak

Berako alkatetzat Eusko Abertzale Ekintza alderdiko Iosu Iratzoki Agirre atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik lau lortu zituen ezker abertzalearen zerrendak. Botoa baliogabeak 75 izan ziren (emandako guztien %3,82), eta boto zuriak 125 (botoen %6,63). Abstentzioa, berriz, %34,72 izan zen.

Berako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAE 596 4
EA 485 3
EAJ 366 2
Aralar 314 2

2011n Bildu (4 zinegotzi) izan zen bozkatuena. Hala ere, Marisol Taberna (Aralar) aukeratu zuten alkate, bere alderdiaren (4) eta EAJren (2) botoekin; Beran ez zen NaBai 2011ren zerrenda bateraturik izan. UPNk hautetsi bakarra lortu zuen, eta PPk bat ere ez.

Berako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 612 4
Aralar 552 4
EAJ 313 2
UPN 172 1
PP 127 0

Udaletxea

Udaletxea 1774 eta 1776 urteen artean eraiki zen estilo barrokoan. Hiru zatitan banaturiko eraikin handi eta sendoa da. Beheko solairuan, sei arkudun ataria dago, alboetan harlanduen bidez estalduraraino iristen direnak. Eraikineko beste bi zatiek, simetria gordetzen dute eta margozturiko dinteldun hutsalez osaturik daude. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Herriko Etxea Plaza, 1

Alkateen zerrenda

1999-2003 Josu Goia Etxeberria Euskal Herritarrok
2003-2007 Helena Santesteban Gelbentzu EA
2007-2011 Josu Iratzoki Agirre EAE
2011-2015 Marisol Taberna Iratzoki Aralar
2015- Josu Iratzoki Agirre EH Bildu

Eraikinak

  • Bera: Etimologia, Geografia, Historia 
    Itzea, Barojatarren etxea, Xantel errekaren ertzean.
    Itzea, Baroja sendiaren bizilekua, auzoari izena ematen dion etxea. XVII. mendearen azkenaldian eraikia, egurrezko hegatzeko taila ikusgarria du. Hegatzak pizkunde garaiko estiloa du, XVI. eta XVII. mendeetan Nafarroan eta Aragoiko etxe eta jauregietan ohikoa den estilokoa. 1912an erosi zuen Baroja familiak. Etxearen ondoko zelai batean Jorge Oteizak Pio Barojaren omenez egindako oroitarria dago.
  • Herriko Etxea. Estilo neoklasikokoa, 1776an eraikia. 1983an, fatxada berritzean, pintura aztarnak agertu ziren, eta horietan oinarrituta, Julio Caro Barojak marrazkiak egin zituen eta Juan Ignacio Larramendi margolari beratarrak pintatu zituen.
  • Bera: Etimologia, Geografia, Historia 
    San Esteban eliza udaletxetik.
    San Esteban eliza. Defentsarako erabilitako dorretxe gotiko bat zen oinarrian. XVI. mendetik aitzinera eliza gisa erabili zen, eta 1632. urte aldera berritu eta handitu zuten. Gurutze latindarreko oinplanoa du eta gurutze-ganga nabarmenak ditu. Erretaula nagusia neoklasikoa da, XIX. mendekoa. Organoa da artelanik garrantzitsuena. Aquilino Amezuak egina, 1895ean, Nafarroako organo erromantiko onenetakoa da. Nafarroako Gobernuak Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuen.
  • Donfelipebaita. XVIII. mendeko arkitekturaren eredu bat da, gerora elementu gehiago erantsi bazaizkio ere. Hegoaldera ematen duen bortz arkuko galeria du hiru solairuetan.
  • Eltzaurpe ttiki. Etxeak arrasto gotikoak ditu bazter bateko leihoan eta fatxadako atean. Eguzkia, IHS hizkiak, ilargia eta lanerako tresnak ditu zizelkaturik ate gainean. 1638an Bera osorik erre zuen sutea baino lehen, mota horretako etxeak ohikoak ziren herrian.
  • Lazarobaita. XVII. menearen hondarrean eta XVIII.aren hasieran eraikia, egurrezko tailu tipikoak ditu. Etxearen alde bakoitzean sarrerako ate bana ditu, eta erdian bertze bat handiagoa, toskanar itxurako bi zutabez hornitua. Bigarren Karlistaldian Carlos VII.ak etxe honetan egin zuen lo.
  • Karnaxenea. Frantziarren eraso militarren ondorioz herriak su hartu zuen 1638ko uztailaren 16an. Gertaera hura gogorazten du etxe horretako zurezko habean idatzitako testuak. Antza denez, Salbat Altzate Urtubik, Altzateko Jaunak, zuzenean parte hartu zuen bere herriaren erasoan.
  • Zelaia. Harri landuko baserria. Etxearen aitzineko aldeak eta bazterrak neurri bertsuak izatea deigarria da. Beheitiko solairuaren erdialdean gune zabal bat dago, garai batean bidezidorra izandakoa.
  • San Migel zubia. Zubi horrek San Migel zubiko gudaldiaren testigu izan zen. 1813ko irailaren 1ean, bezperan Donostia erre ondotik, tropa frantziarrak ihesi zihoazela, Bidasoa gaineko zubi horretan borrokaldi latza izan zuten tropa ingelesekin. Gosea eta pobrezia handia utzi zituen borrokaldi hark hurrengo hamarkadan Bortzirietan.

Kultura

Berako Antonia Goñi (Ahotsak proiekturako)

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Iparraldeko goi nafarrera»

Herriko eta Bortziri osoko hizkerak euskalki honetan sailkatuta daude, Iparraldeko goi nafarrera alegia. Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko beste eskualdeetan zabaltzen da euskalkia, Sakana, Leitzaldea, Malerreka, Ultzamaldea eta Anuen, baita Gipuzkoa ipar-ekialdean ere, Oarsoaldean alegia.

Berako hizkerari dagokionez, badaude sarean artikulu aipagarriak bokal elkarketei buruzkoa eta esamolde zaharrei buruzkoa.

Nafarroa Oinez

  • 1983an Berako Labiaga Ikastolak lehenbiziko aldiz egin zuen Nafarroa Oinez besta.
  • 1994an beratarrek bigarren aldiz prestatu zuten Nafarroa Oinez.
  • 2006ko urriaren 15ean hirugarren aldiz antolatu zuten Nafarroa Oinez besta herrian "Baietz Oraingoan!" lelopean.

Kultur elkarteak

  • Bera: Etimologia, Geografia, Historia 
    Julio Caro Baroja Kultur Etxea Beran
    Gure Txokoa elkartea
  • Ertz arte gunea
  • Berako abesbatza
  • Antzerki eta Eskola
  • Lagunak adinekoen elkartea
  • Uhartean Antzerki Eskola
  • Kaxerna Gaztetxea

Musika taldeak

Musikaren esparruan tradizio luzeko herria izan da Bera. Herrian jaiotako edo bizi izandako musikarien artean, aipatzekoak dira Isidoro Fagoaga (Bera, 1893 - Donostia, 1976) tenorra, Mikel Irazoki (M-ak, Bizkarhezurra, Miguel Bose...) eta Fernan Irazoki (M-ak, Fito y los Fitipaldis...) anaiak, Joseba Irazoki (Maixa ta Ixiar, Xabier Montoia band, Onddo, Do, On Benito...), Iñigo Telletxea eta Igor Telletxea (Xabier Montoia band, Anje Duhalde, Triki ta ke...) anaiak, Javier Perez de Azpeitia pianojolea, Petti bakarlaria, Xabier Erkizia (Gutariko bat, Voodoo Muzak, Café Teatro, Billy Bao...) soinu artista, Joseba B. Lenoir, Estitxu Pinatxo, Josu Goia kantaria, Beñardo Goietxe (Morau eta Agotak, Noise Hole, Mugaldekoak...), Mikel Etxegarai (Gutariko bat, Voodoo Muzak, Mengele Quartet, Bizarra..) eta abar.

Azken hamarkadotan, Beran hainbat pop eta rock talde sortu dira: Onddo, Borrokan, Gutariko Bat, Noise Hole, On Benito, Sexty Sexers, eta Azken Trena adibidez. Aipagarria da, baita ere, 2000. urtetik aitzina urtero ospatzen den ERTZ jaialdia, Bertze Musikei eskainitako ekitaldia.

Bestak eta ospakizunak

  • Berako inauteriak: Hausterre asteazkenaren aitzineko egunetan ospatzen dira inauteriak:
    • Ortzegun gizena: Goizean haurrak ateratzen dira puska biltzea egitera zingar-arraultze eskean. Arratsaldean, aldiz, Inudeak eta artzainak dantzatzen ibiltzen dira.
    • Larunbata: Kaldereroen konpartsa.
    • Igandea: Inudeak eta artzainak konpartsa. Mutilak neskaz janzten dira, eta neskak mutilaz. Dantzariekin batera hainbat pertsonaia bitxi agertzen dira, musikariekin batera.
    • Astelehena: goizean Zingar-arraultze eskea egiten da baserrietan eta karriketan. Inauterietako egun handia.
  • Besta Berri eguna: Gorpuzti egunez prozesioa egiten da. Txistulariek Alkate soinua jotzen dute, Berako doinua, besta honetarako bereziki egina. Prozesioaren ibilbidean maindire bat zabaltzen da bidearen erditik, eta honen bazterretan iratzea zabaltzen da. Paretetan, aldiz, loreak eta adaxkak paratzen dira. Herriko bandera dantzatzen da egun horretan.
  • Ekobera: ekainean produktu ekologikoen azoka egiten da.
  • Bera: Etimologia, Geografia, Historia 
    Sanesteban bestetako dantza (2014-08-03)
    Sanesteban bestak: herriko zaindariaren bestak abuztuaren 2tik 6ra arte izaten dira (abuztuaren 3a, Done Eztebe eguna). Musika, dantzak, herri kirolak, kukaina eta mota guzietako ikuskizunak izaten dira. Zaindariaren egunean, Done Ezteberen ohoretan meza nagusia izaten da, eta ondotik Berako bordon dantza eta makil dantza dantzatzen dira. 2018an, lehen aldiz emakume bat izan zen kapitaina, eta hark gidatu zuen bordon dantza. Arratsaldean, berriz, Berako aurreskua.
  • Lurraren Eguna: urriko 4. igandean, Gure Txokoa Elkarteak antolatua, eskulangileak, gasna eta sagardo lehiaketak, bertako produktuen erakusketa, musika, dantzariak eta abar biltzen dituen besta eguna.
  • Olentzeroa: abenduaren 24an Olentzerori kantatzen zaio. Arratsaldean haurrak ateratzen dira Olentzero eta bertzelako eguberri-kantak abestuz. Ilunabarrean helduen txanda izaten da.
  • Urtezaharra
    • Glin-glan: Urtezahar arratsaldean, haurrak auzoz auzo ibiltzen dira, etxeko atarietan Glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman kantuarekin eskean. Fruitu lehorrak, goxokiak, frutak eta abar botatzen dira leihoetatik.
    • Diostesalbea: Urtezahar ilunabarrean kopla kantuan ibiltzen dira urte zaharra agurtuz, eta urte berria opatuz.

Ikastetxeak

Kirola

Kirol instalazioak

  • Toki Ona Udal Kiroldegia
  • Udal Igerilekuak
  • Matzada Futbol zelaia
  • Eztegara Udal Pilotalekua
  • Altzateko pilotalekua

Kirol elkarteak

  • Toki Ona Bortziriak Saskibaloi elkartea
  • Gure Txokoa KE
  • Bortziriak pilota elkartea
  • Manttale mendi lasterketa taldea
  • Agerra mendi taldea
  • Berako Kenpo Kai elkartea
  • Ehiza eta arrantza elkartea

Kirol ekitaldiak

Urtean zehar hainbat kirol ekitaldi egiten dira; errate baterako:

  • Berako mendi maratoi erdia (Manttale Kirol Elkartea)
  • Berako mendi itzulia (Agerra Mendi Taldea)
  • Lizuniagako igoera (Gure Txokoa Elkartea)
  • Bera mendi bizikleta froga (Gure Txokoa Elkartea)
  • Felix Errandonea memoriala (Gure Txokoa Elkartea)

GR 11 ibilbidea

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri honetatik igarotzen da.


Beratar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Tags:

Bera EtimologiaBera GeografiaBera HistoriaBera DemografiaBera PolitikaBera EraikinakBera KulturaBera tar ospetsuakBera ErreferentziakBera Ikus, gaineraBera Kanpo estekakBeraBidasoaBortziriakGipuzkoaIruñeaItsas mailaKilometro koadroLapurdiNafarroa GaraiaUdalerri

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BataioAro ModernoaAne IbarzabalCarles PuigdemontOndarroaDemokraziaIzarEuskal pilotaIsurtzeAlaine AgirreHaize1979ko Euskadiko Autonomia EstatutuaLehen hezkuntza2024Ipar Atlantikoko Itunaren ErakundeaManola BrunetNafarroa GaraiaTrontzaEnergia mekanikoArgentinako diktadurari epaiketaLeonardo da VinciEustakio MendizabalAizkora probaAnariDaitingAnfibioDeiaSistema eragileTriangeluGaitasun (hezkuntza)Julio ZesarReal MadrilRamon Saizarbitoria1984Nina JacqminGernika (margolana)LandareMikel OteroValderejoko natura parkeaErromantizismoDueroMingranondoIhes beteaLatinGiza zakilIrabazi arte! (telesaila)Munduko biztanleriaItziar Murua UriaWilliam ShakespeareFinlandiaNaturaHegaztiKleopatraEsklabotzaTxalapartaPablo PicassoJentilarri (Aralarko trikuharria)1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakSua EnparantzaJavier AtutxaGalaxiaHerri kirolBetMariLuzia UrigoitiaEstatu islamiko🡆 More