Askapen Nazionalerako Armada - Kamilista Batasuna, ELN edota ELN-UC (gaztelaniaz: Ejército de Liberación Nacional - Unión Camilista) Kolonbiako talde iraultzaile armatua da, ezkertiar marxista ideologiaz.
ELN 1965ean sortu zen.
ELN-UC | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | gerrillari taldea | |
Herrialdea | Kolonbia | |
Ideologia | Askapenaren teologia, Sozialismo iraultzailea, Guevarism (en) eta Foco (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1965 | |
webgune ofiziala |
Fabio Vasquez Castañok sortu zuen Kubako iraultzan oinarriturik, bere anaia Manuel eta familiako beste kideekin.
Camilo Torres apaiza eta Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko kapilaua zen. Askapenaren teologiak Camilo erakarri zuen eta ELN talde armatuan sartu zen iraultzaileen artean ideia zabaltzeko. Handik gutxira, Camilo bere lehenengo borrokan hil zuten, hain zuzen ere Camilo Patioko borrokan. Hala ere, talde armatuaren sinboloa bihurtu zen eta haren oroimenez Kamilista Batasuna erantsi zioten taldearen izenari.
1973tik 1998ra arte, Manuel Pérez Martínez (Pérez apaiza) apaiz ohi espainiarrak zuzendu zuen taldea, hil arte. Harrezkero Nicolas Rodriguez Bautista da taldearen Lehen Komandantea.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article ELN-UC, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.