Cry Freedom (euskara Askatasuna Ohiukatu) 1987ko Richard Attenborough ingeles zinema zuzendari eta ekoizle eta aktoreak zuzendu eta ekoiztutako biografia filma bat da.
Apartheiden aurkako Steve Biko hegoafrikar ekintzaileareen bizitzan eta Donald Woods kazetari eta ekintzailearekin zuen adiskidetasuna kontatzen duen Woodsen eleberrian oinarritua dago. Denzel Washington, Kevin Kline, Penelope Wilton eta Kevin McNally aktoreek antzeztu zuten.
Cry Freedom | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1987 |
Izenburua | Cry Freedom |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 157 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Zimbabwe eta Kenya |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Attenborough |
Gidoigilea(k) | John Briley (en) |
Antzezlea(k) | |
Denzel Washington (Steve Biko) Kevin Kline (Donald Woods (en) ) Penelope Wilton (en) Kevin McNally John Thaw (Jimmy Kruger (en) ) Ian Richardson Nick Tate Zakes Mokae Timothy West John Hargreaves (en) (Bruce Haigh (en) ) Miles Anderson William Morgan Sheppard Alec McCowen Josette Simon (en) (Mamphela Ramphele (en) ) Louis Mahoney (en) Joseph Marcell (en) John Paul Gwen Watford (en) Garrick Hagon (en) Kate Hardie (en) Ian McNeice Julian Glover James Aubrey (en) Hilary Minster (en) Judy Cornwell Philip Bretherton (en) Paul Jerricho (en) Gwyneth Strong (en) John Matshikiza (en) William Marlowe Robert Phillips (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Richard Attenborough |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Lesley Walker (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Stuart Craig (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Ronnie Taylor |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hegoafrika |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | apartheida |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
nbcuniversalstore.com… | |
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Denzel Washington), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (George Fenton eta Jonas Gwangwa) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria(George Fenton eta Jonas Gwangwa), baina ez zuen bat bera ere irabazi ahal izan. BAFTA Sarietarako zazpi izendapen jaso eta bat irabazi zuen, Jatorrizko soinu onenaren BAFTA Saria (Jonathan Bates, Simon Kaye eta Gerry Humphreys). Urrezko Globo Sarietarako ere lau izendapen jaso zituen. 1988ko 38. Berlingo Zinemaldian bi sari irabazi zituen.
Filmaren iragarkian Peter Gabriel ingeles abeslari eta musikariaren Biko abestia erabili zen.
Donald Woods (Kevin Kline) izeneko Hego Afrikako kazetari zuri eta aurrerakoiak herrialdeak bizi duen une ganrrantzitsu hartan Apartheidaren aurkako Steve Biko (Denzel Washington) ekintzaile beltzaren jardueren jarraipen eta berri ematea burutuko du. Donaldek Stephen ezagutu eta elkarren lagun egindo dira, 1977an Biko hegoafrikar poliziaren esku torturatua eta eraila izan zen arte. Bere lagunaren erailketak atsekabeturik, Donaldek munduari haren benetazko bizitza eta erailketaren berri ematea erabakiko du. Ondorioz, Woods nahiz bere familiak trukean oso garesti aterako zaie, maite duten oro lagatzera derrigortuko baidituzte.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Cry Freedom, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.