Charlotte Brontë

Charlotte Brontë (1816ko apirilak 21-1855eko martxoak 31) eleberrigile ingeles bat izan zen.

Charlotte Brontë
Charlotte Brontë
Bizitza
JaiotzaThornton (en) Itzuli1816ko apirilaren 21a
HerrialdeaCharlotte Brontë Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaHaworth
Brusela
HeriotzaHaworth1855eko martxoaren 31 (38 urte)
Hobiratze lekuaSt Michael and All Angels' Church, Haworth (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Haurdunaldiko hiperemesia
Familia
AitaPatrick Brontë
AmaMaria Branwell
Ezkontidea(k)Arthur Bell Nicholls (en) Itzuli  (1854ko ekainaren 29a -  1855eko martxoaren 31)
Anai-arrebak
LeinuaBrontë sisters
Hezkuntza
HeziketaPensionnat de Demoiselles (en) Itzuli
(1842 - 1842ko urria)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, idazlea, governess (en) Itzuli eta irakaslea
Lantokia(k)Yorkshire
Enplegatzailea(k)Pensionnat de Demoiselles (en) Itzuli  (1843ko urtarrila -  1844ko urtarrila)
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Currer Bell, Lord Charles Wellesley eta Captain Tree
Genero artistikoaeleberria
eleberri gotikoa
olerkigintza
Victorian literature (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IMDB: nm0111576 Allocine: 38218 Allmovie: p316202 TCM: 767837 Metacritic: person/charlotte-bronte TV.com: people/charlotte-bront IBDB: 4817
Musicbrainz: 36a14aa2-0dec-4d7e-a843-9ed51ab33d48 Discogs: 597355 IMSLP: Category:Brontë,_Charlotte Find a Grave: 1708 Edit the value on Wikidata
Charlotte Brontë

Bizitza

Charlotte Brontë Britainia Handiko Yorkshire konderriko Thornton herrian jaio zen. Irlandar jatorriko Patrick Brontëren eta Maria Branwellen alaba zen. Bost neba-arreba zituen: Emily, Anne, Maria, Elizabeth eta Branwell. 1820an aita gaur egun hain ezaguna den Hawortheko erretore izendatu zuten, Yorkshireko paramoetako herri bat, nora familia bizitzera joan zen eta non neba-arrebak euren fantasiazko mundua sortzen hasi ziren, Anglia -Charlotte eta Branwellena- eta Gondal hEmily eta Annena- fikziozko erresumen istorioak idatziz. Angliaren kronikei buruz kuaderno ugari kontserbatzen dira, Gondalena, berriz, bakar bat ere ez.

Charlotte Brontë 
Charlotte Brontë-ren gutun bat

Charlotten ama 1821eko irailaren 21ean hil zen, eta, 1824ko abuztuan Charlotte eta Emily, euren ahizpa nagusi Maria eta Elizabethekin batera, Clergy Daughters eskolara bidaliizan zituzten, Lancashireko Cowan Bridgen, non tuberkulosiak harrapatu zuten. Eskola honetan inspiratu zen Charlotte Brontë Jane Eyre izeneko bere lanean agertzen den Lowood eskola beldurgarria deskribatzeko. Maria eta Elizabeth gaixo itzuli ziren Haworthera, eta tuberkulosiak jota hil ziren 1825ean. Arrazoi honegatik eta eskolaren baldintza kaxkarrengatik familiak Charlotte eta Emily barnetegitik atera zituen.

1842an Charlotte eta Emily Bruselako barnetegi pribatu batera joan ziren, baina euren izeba hiltzean itzuli egin behar izan zuten. Emily etxearen administratzaile bezala geratu zen, eta Anne etxe irakasle bezala lanean hasi zen familia batekin Yorketik gertu, non bere anaia ere lanean hasi zen irakasle partikular bezala. Charlottek Bruselan bizi izan zituen esperientziek, itzulitakoan, Lucy Snowren isolamendua, herrimina eta bakardadea Villete eleberrian (1853) islatzeko balio izan zioten. Bere neba Branwell kaleratu egin zuten bere nagusiaren emazteaz maitemindu izana egotzita, eta geroz eta opio eta alkohol gehiago hartzen hasi zen.

Ondoren, hiru ahizpek eleberriak argitaratzeari ekin zioten. Argitaratu zen lehena Jane Eyre izan zen, 1847an, Charlottek idatzia, berehalako arrakasta izan zuena, Annen Agnes Grey eta Emilyren Tontor Ekaiztsuak aurrerago agertu ziren urte hartan bertan. Denbora batez euren editoreak ikustera joan ondoren, Haworthera itzuli zirenean, Branwell hil zorian topatu zuten. Bere ahizpa Emily tuberkulosiak jota hil zen 1849an, bere bigarren eleberria zen Wildfell Halleko maizterra argitaratu ondoren eta Shirley idazten ari zen bitartean.

Charlotte 1854an ezkondu zen bere aitaren laguntzailea zen Arthur Bell Nicholsekin, ezkontzea proposatu zion laugarren gizona izan zena. 1855eko martxoaren 31n, haurdun zegoela, gaixotu eta tuberkulosiak jota hil zen, bere ahizpak bezala.

Idazlanak

Eleberriak

  • Jane Eyre, 1847
  • Shirley, 1849
  • Villette, 1853
  • The Professor, 1857
  • Emma, amaitugabea, 1860

Olerkigintza

  • Poems by Currer, Ellis, and Acton Bell (1846)
  • Selected Poems of the Brontës, Everyman Poetry (1997)

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charlotte Brontë Charlotte Brontë 


Tags:

Charlotte Brontë BizitzaCharlotte Brontë IdazlanakCharlotte Brontë Kanpo estekakCharlotte Brontë18161855Apirilaren 21Martxoaren 31

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Jose Manuel LujanbioEdurne LarrazaBeñat GerenabarrenaJoanes LeizarragaAdimen artifizialUrdaibaiDes-kontrolRan Rober RanJorge OteizaMónica Oltray7cauReal SociedadAntzinako ErromaMendebaleko euskaraIntsektuErromatar InperioaBarraskiloSokatiraAndres UrdanetaChiara ConsoliniOrnitorrinkoSabin AranaLaguntzaGanga (arkitektura)CookieTeknologiaBernart EtxeparePopHuntza taldeaOskorriHizkuntzaQuousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?EnergiaAustraliaSevillako katedralaTxoria txoriKontrapasEuskal Herriko mendiakEnergia nuklearZatiki (matematika)MariErliebe (geografia)Oihane PereaHedy LamarrBihotzGoogleHigiduraEguzki-lore luzeKorrontziKate trofikoNeomakIzabaEuskal Herria erromatarren garaianKrabelinen IraultzaIker VicenteOzeano AtlantikoaSumendiEguzki-sistemaNafarroa GaraiaNazio Batuen ErakundeaGlobalizazioMartin LarraldeAsel LuzarragaXabier LeteHerri BatasunaTraineru estropadaBertsolaritzaAl-AndalusErrementari🡆 More