Carl Reinecke (Altona, 1824ko ekainaren 23a – Leipzig, 1910eko martxoaren 10a) alemaniar Erromantizismoko musikagile, orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea izan zen.
Carl Reinecke | |||
---|---|---|---|
1854 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Altona (en) , 1824ko ekainaren 23a | ||
Herrialdea | Prusiako Erresuma | ||
Heriotza | Leipzig, 1910eko martxoaren 10a (85 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Music and Theatre Leipzig (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Irakaslea(k) | Felix Mendelssohn Franz Liszt Robert Schumann Rudolf Reinecke (en) | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | University of Music and Theatre Leipzig (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia | ||
Izengoitia(k) | Carl Heinrich Carsten | ||
Genero artistikoa | opera sinfonia | ||
Musika instrumentua | pianoa | ||
carl-reinecke.de | |||
Bere aita Rudolfen musika heziketa jaso zuen. Zazpi urterekin hasi zen konposatzen eta hamabi urterekin pianoa jotzen. 1843an, piano kontzertuen lehen bira egin zuen, eta, horren ondoren, Leipzigen bizi izan zen luzaroan. Bertan, Felix Mendelssohn, Robert Schumann eta Franz Liszten ikasle izan zen. 1846tik 1848ra Kristian VIII.a Danimarkakoaren gorteko piano jotzailea izan zen. Koloniako Kontserbatorioko zuzendaria, Breslauko musika eta orkestra zuzendaria, Leipzigeko Gewandhaus Orkestrako zuzendaria eta hiri honetako Kontserbatorioko piano eta konposizio irakaslea izan zen.
Irakaskuntzatik erretiratu ondoren, konposizioari ekin zion. Hirurehun lan baino gehiago idatzi zituen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Carl Reinecke, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.