Capoeira: Dantza eta musikarekin nahasten den borroka-artea

Capoeira Brasilgo adierazpide kulturala da, hainbat kulturatako dantza, borroka eta musika tresnak nahasten dituena.

Capoeira zirkulua1
Capoeira: Izena, Historia, Erreferentziak UNESCOren gizateriaren ondarea
Capoeira: Izena, Historia, Erreferentziak
Mota Kultura Ondare Immateriala
Erreferentzia 00892
Kokalekua Capoeira: Izena, Historia, Erreferentziak Brasil
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 2014 (XXXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Brasilgo gorputz-espresioaren modu zaharrena da. Lehen isilpean erakusten zen, normalean familia-kide baten bitartez, baina gaur egun ia kontinente guztietan daude capoeira eskolak. 2014an UNESCOren Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren izendapena jaso zuen.

Izena

Capoeira hitzak tupi-guaranieran du jatorria eta sastraka txikia esan nahi du.

Historia

Afrikarrek beren kultura eta tradizioak eraman zituzten Amerikara, mundu berria sortuz. Adituen ustez, Capoeira dantza moduan iritsi zen Mendebaldeko Afrikatik Brasilera eta, urteak igaro ahala, borroka itxura hartu zuen. Baina ez dago guztiz zehaztua dantza afrikarra den ala afrikarrek moldatutako dantza brasildarra. Dena dela, mugimendu esklabistaren kontra altxatzeko modua izan zen, sekretuan dantzatzen zena, eta kultura transmititzeko balio zuena. Aditu brasildar askoren ustez, borroka egiteko entrenamendua zen, baina dantza itxurapean ezkutaturik. Horrek azaltzen du dantza eta borroka arteko jarduera izatea.

Capoeira: Izena, Historia, Erreferentziak 
Esklabo beltzak capoeiran.

Quilomboak

Quilomboak ihes egindako esklabo beltzek oihanean sortutako errepublika libreak izan ziren. 1580tik aurrera, bitartean Palmares izan zen quilomborik garrantzitsuena. Beltzen estatua zen eta dialekto ezberdinak hitz egiten zituzten. 1694an bandeiranteek Palmares suntsitu zuten. Guduaren ostean harrapatu zituzten beltzek berekin eraman zuten Capoeira. Askatasuna 200 urte geroago iritsi zitzaien beltzei, 1888. urtean.

Capoeira: Izena, Historia, Erreferentziak 
Mestre Bimba group, 2022

Esklabotzaren amaieraren ostean

Esklabotzaren ezeztapenaren ostean, libertoak Brasilgo hirietara joan ziren. Lan urria zegoenez gero, askok batu eta gaizkile taldeak sortu zituzten. Capoeira erabiltzen jarraitu zuten eta, denborarekin, hori ere jarduera kriminalekin erlazionatu zen. 1890ean Capoeira debekatu zen. Horregatik, praktikatzen ari zirenean, pertsona batzuk atea zaintzen geratzen ziren eta, Capoeira beharrean, Rodas izena ematen zioten.

Capoeira: Izena, Historia, Erreferentziak 
Capoeira eskola bateko irakasle baten erakustalditxoa.

XIX. mende amaieratik aurrera, Salvador da Bahia, Recife eta Rio de Janeiro izan ziren capoeiraren hedagune nagusiak. Bahian irakasle nabarmenak izan ziren, hala nola Vicente Ferrera Pastinha. Capoeira zekiten beltzek malta delakoetan biltzen ziren. 1932an, Mestre Bimbak lehen capoeira ikastegia sortu zuen; era horretan, klase erdiko jendea ikastegira joaten hasi zen, lehenik ikustera eta gero ikastera eta praktikatzera. 1937an, Getúlio Vargas presidenteak Capoeira praktikatzeko debekua altxatu zuten; harrezkero, kirol eta adierazpide kulturaltzat hartzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Capoeira IzenaCapoeira HistoriaCapoeira ErreferentziakCapoeira Kanpo estekakCapoeira2014BrasilDantzaGizateriaren Kultura Ondare ImmaterialMusika tresnaUNESCO

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

TermaAma KandidaErrenteriaGoenkalePalestinako Landa Historia ProiektuaAlbokaItsas intrusioKorrontziAntoni GaudíMoskuBarry CunliffeMikel Arrizabalaga AizpuruaOñatiko UnibertsitateaPalankaEuskal Herriko historiaurreaOrnitorrinkoy7cauThe BeatlesNeolitoaMaitasunOskorriLehen Mundu GerraHipatia AlexandriakoaLeonardo da VinciKate trofikoBizkaiko udalerrien zerrendaZuhaitzZirku NagusiaEhun (biologia)Uraren zikloaAnjel AlkainAustraliaOlinpiar JokoakMarokoErromatar InperioaZozoFutbolEspainiako trantsizioaElisabet I.a GaztelakoaApirilaren 26Alaitz eta MaiderMiguel Indurain Sari NagusiaISO 8601Zentral hidroelektriko itzulgarriElhuyar HiztegiaEuskal Herriko kastroakXabier LeteSlumdog MillionaireXabier García RamsdenErlijioArancha del SolPornhubBiotopoBiozenosiAMIA analisiNazio Batuen ErakundeaOihane PereaJuan Sebastian ElkanoTorbeBurgosko prozesuaGutun formalMontesquieuHarri-jasotzeNekazaritza2020Iker MuniainFederico Jiménez LosantosC++Ramona Zapatero ZapatelAzaleraEnergia mekanikoBilbo🡆 More