Bidania-Goiatz Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da.
Udalerria 1964an sortu zen, ordu arte bata bestearengandik independenteak ziren Bidania eta Goiatz herriak elkartzean. Ordutik eta 2014a arte, udalerriak Bidegoian izena zuen ofizialki; 2014ean hartu zuen egungo izen ofiziala, Bidania-Goiatz. 525 biztanle zituen 2020. urtean.
Bidania-Goiatz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Bidania-Goiatz | ||||||||||
Alkatea | Joan Inazio Zinkunegi Urdapilleta (IBIRI) | ||||||||||
Posta kodea | 20496 | ||||||||||
INE kodea | 20024 | ||||||||||
Herritarra | bidaniar eta goiaztar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°08′27″N 2°09′30″W / 43.140833333333°N 2.1583333333333°W | ||||||||||
Azalera | 13,37 km² | ||||||||||
Garaiera | 485 m | ||||||||||
Distantzia | 36 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 538 (2023) 11 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 40,24 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013) | % 21,53 | ||||||||||
Zahartze tasa | % 17,65 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa | ‰ 46,88 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa | % 88,06 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka | % 3,68 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua | % 8,6 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak | % 86,65 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera | % 90,6 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera | % 76.36 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1964 udalerria | ||||||||||
Webgunea | http://www.bidania-goiatz.eus |
Bidania-ren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, honela erabiltzekoa da: Bidania, Bidaniarekin, Bidanian...; baina Bidaniko, Bidanitik, Bidanira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Bidani maitea, Bidani osoan, Gure Bidani hau... Bestalde, udalaren izen osoa erabiltzean, honakoa da bidea: Bidania-Goiatz, Bidania-Goiatzekin, Bidania-Goiatzen, Bidania-Goiazko, Bidania-Goiaztik, Bidania-Goiatzera...
Frogatutakoaren arabera, Goiatzen lehen idatzizko aipamena 1027. urtekoa da, eta Bidaniarena 1399koa. Bi herriek Saiazko alkatetza sortu zuten, Errezilekin, Beizamarekin eta Aiarekin batera. 1563. urtean banatu zen alkatetza hori, eta Bidaniak eta Goiatzek udal bana eratu zuten.
1964an bi herriek bat egin zuten, eta Bidegoian izena hartu. Gero, 2014. urtean, Bidania-Goiatz izena hartu zuen udalerriak.
Bidania eta Goiatz herriguneen artean kilometro eskasa dago. Gipuzkoako herrigunerik garaiena duen udalerria da Bidania-Goiatz (ia 500 metro). Udalerri honetan, halaber, herrialdean garaierarik handienean dagoen etxea dago, Hernio mendiaren magaleko Berazeaga baserria.
Gipuzkoako herrigunerik garaiena izateaz gain, Gipuzkoako erdi-erdian kokatua dago herria, horrela identifikatzen du Goiazko elizako sarreran dagoen plakak.
Inguru honetako geologia berezia da, aparta ez esateagatik. Hedadura hektometrikoa duen dolina bat osatzen duen polje bat da. Dolina hau kono alderantzikatu bat da eta azaleko urak inbutu baten moduan iragazi egiten ditu zenbait hobiren bitartez (edo osinen bitartez, gogoan izan dezagun lehen adierazi dugun Osiondo baserriaren toponimoa), urak lurperatuz. Lurralde karstikoen emaitza edo fenomeno tipikoa da, azaleko-urak, hots, Hernioerrekako eta Goiatzerrekako urak iragazten direnean, kare-harriaren deskonposizioaren ondoriozko buztinen biltegi aberatsa sortzen da eta biltegi hauek oso lur onak izaten dira laborantzarako.
Bidania-Goiazko lurpea osatzen duen beste elementu geologiko bat kare-harriek -aire zabaleko lenar zein lenar estali itxuran-, lutitek eta margek osatzen dute. Kare-harrien azaleratze ugariak (lenarrak) direla-eta erabili da kare-harria bertako galtzadetan eta zubi, eliza, ermita eta baserrietako egituretan eta hori dela-eta dago hainbeste kare-labe bertan.
Bidania batez beste 500 metroko altueran dagoen lautada batean kokatzen da eta harresi natural bat osatzen duten mendiez inguratuta dago. Iparralderantz duen babesa aparta da: Hernio eta Aketegi-Gazume, hurrenez hurren 1.075 eta 997 metroko altuera dutenak, eta bien artean esparru harresiturako sarrera nagusi gisa Zelatungo lepo ezaguna 841 metroko altueran. Iparrekialdean harresiaren atea den Iturburuko gainaren bi aldeetan Akutu (663 m.) eta Armoi (645 m.) mendiak daude eta ekialderago Zelaieta (668 m.) eta Txinkorta (753 m.) mendiek osatzen dute ekialdean duen sarrera.
Ekialdean, Txinkorta eta Urkobieta (681 m.) mendiek Arrateko mendaterako esparrua osatzen dute. Hegoekialdetik, Erromara joateko, Albizturko Galtzara Zaharra Pintoi-Mendibil (639 m.) eta Intxur (740 m.) gailurren artean igarotzen da. Hegoaldean bi ate daude iparraldean bezalaxe: lehena, iparraldeen dagoena, Aizkomieta, Pintoi edo Mendibil eta Ostangala (677 m.) artean eta bigarrena, hegoaldeen dagoena, Beondegi, Intxur eta Urruztako-Gaina (679 m.) artean. Azken ate hau Usarragara Argisain eta Berostegitik, bi Santa Marinetatik alegia, sartzeko atea da.
Mendebalderantz, Urruztako-Gainak eta Ilaunek (823 m.) desagertutako Santa Ageda ermita babesten zuten. Eta azkenik, iparmendebaldean Urraki (825 m.) eta Armoi mendiek Urrakiko gaina edo mendatea biltzen dute.
Bidania-Goiatzen Inguruko mendien artean Hernio da aldare nagusia. Bertatik begiratzean, ezkerretara daude Txinkorta, Urkubita, Pintoia eta Aizkarro mendiak. Eskubitara, berriz, Armoia, Ilaun eta Ostingela. Gaur egun, Hernioren magala eta beste baso zati batzuk izan ezik, Bidania-Goiatz, mila esparrutan banatutako belardi handi dat dela esan dezakegu.
Mendiz inguratutako ibar honetatik kanpora ere lursail nahiko handiak dituzte bidania-goiatztarrek. Aizkonbietatik hego-sartaldera daude Txertakai, Alzola, Beondegi, Lakao, Urruztaran eta Urkiola mendiak, besteak beste.
Bidania-Goiatz zeharkatzen duten ibaiek urtaroko emaria dute eta Hernio mendiko mazeletan dauden zenbait iturburutatik datoz, hala nola, Iturritxikita Erreka eta Ibiri Errekatik. Iturburu hauetako urak Hernioerrekan isurtzen dira, aurrerago Ilaun mendiko iturburuetatik datorren Goiatzerrekako urak jaso eta, Bidaniako herrigunea gurutzatu ondoren, ibai honek Bidaniko Erreka izena hartzen du, Osiondo baserriaren ondoko hobi edo dolina batean desagertzeko.
1970eko hamarkadatik aurrera populazio galera handia izan zuen Bidania-Goiatzek. XX. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena izan zuen.
2019an 557 biztanle zituen. Horietatik % 16,52k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak % 7,54 ziren.
Goiatzi buruz ditudan lehen datuak 1857. urtekoak dira. Urte hartan 300 pertsona inguru bizi ziren herrian; horretaz gain 37 jaiotza eta 16 heriotza izan zituzten.
Hurrengo urteetan herriak ez zuen aldaketa handiegirik izan. Biztanleria (bai eskubidezkoa eta bai berezkoa) 200 eta 300 pertsona tartean mantentzen zen, eta Jaiotza zein Heriotza tasak ere egonkorrak ziren. Gutxira egiten zuen bakarra etxebizitza kopurua zen (hamarkada batean 19 etxe galdu ziren)
Aipatu bezala egonkor jarraitu zuen Goiatzek, gorakada zein beherakada nabarmenik gabe, 1970. urtean udalerria 740 biztanle izatera iritsi arte.
Kontuan izan dezagun, esan bezala, 1964an Bidania eta Goiatz elkartuz Bidegoian udalerria sortu zela, eta beraz, kopuru hori ez zela “naturalki” sortu Goiatzen, bi herrien elkarketaren ondorioz baizik.
Ordutik aurrera biztanleria jaitsi den arren (gogoratu gaur egun Bidania-Goiatzek 530 biztanle dituela)
ez du aldaketa nabarmenik izan.
Aipatzekoa da, hala ere, biztanleen %17’7 dela 65 urtetik gorakoa eta hori, beste udalerri batzuekin alderatuta (adibidez Donostia eta Hernanirekin) oso kopuru baxua dela, nahiz eta gehienetan kopuru hori handiagoa izatea espero den hain herri txikietan.
Bidania-Goiazko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2017an honela banatuta zegoen ekonomia jarduera, sektoreka: lehen sektorea, BEGaren % 6,2. Bigarren sektorea, % 40. Hirugarren sektorea, % 49,9. Eraikuntza, % 3,8.
Herri txikia izanagatik ere, hainbat azpiegitura eta zerbitzu daude bertan. Esaterako:
Bidania-Goiatz Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitateko kide da. Mankomunitateak, herritarren ongizatea eta bizi kalitateak hobetzea du helburu. Horrela, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo 1600 herritarrei Gizarte Zerbitzuen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen die.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bidania-Goiazko alkatea Bilduko Joxe Erramun Goikoetxea Amiama izan zen.
Bidania-Goiazko udalbatza | |||||
Alderdia | Bidania-Goiazko udalbatza 2011n | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 4 / 7 | ||||
GOIZ-BIÑI | 3 / 7 | ||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 | ||||
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza |
2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 175 boto. Independenteek (Garai Berriak) 106 boto. PSE-EEk 2 boto. Joxe Erramun Goikoetxea Amiama izendatu zuten alkate bigarrenez.
Bidania-Goiazko udalbatza | |||||
Alderdia | Bidania-Goiazko udalbatza 2015 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
EH Bildu | 4 / 7 | ||||
GARAI BERRIAK | 3 / 7 | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 7 | ||||
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 169 boto. Independenteek (Garai Berriak) 110 boto. PSE-EEk 5 boto. Agurtzane Zelaia Arandia (EH Bildu) izendatu zuten alkate eta kargu hori hartzen zuen lehen emakumea bilakatu zen.
Bidania-Goiazko udalbatza | |||||
Alderdia | Bidania-Goiazko udalbatza 2019 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
EH Bildu | 4 / 7 | ||||
GARAI BERRIAK | 3 / 7 | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 7 | ||||
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza |
2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: IBIRI taldeak 154 boto, GARAI BERRIAK taldeak 91 eta PSE-EEk 5. Joan Inazio Zinkunegi Urdapilleta (IBIRI) izendatu zuten alkate.
Bidania-Goiazko udalbatza | |||||
Alderdia | Bidania-Goiazko udalbatza 2023 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
IBIRI | 5 / 7 | ||||
GARAI BERRIAK | 2 / 7 | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 7 | ||||
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza |
Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Oharrak |
---|---|---|---|
1995-1999 | Juan Ugarte Toledo | Eusko Alkartasuna | |
1999-2003 | Juan Ugarte Toledo | Eusko Alkartasuna | |
2007-2008 | Juan Ugarte Toledo | Eusko Alkartasuna | Zentsura-mozio bidez kargutik kendu zuten. |
2008-2011 | Pello Arzallus Egiguren | Eusko Alkartasuna | |
2011-2019 | Joxe Erramun Goikoetxea Amiama | EH Bildu | 2011-2015 Bildu; 2015-2019 EH Bildu |
2019-2023 | Agurtzane Zelaia Arandia | EH Bildu | |
2023 | Joan Inazio Zinkunegi Urdapilleta | IBIRI |
Bidania-Goiatzeko euskara gipuzkeraren aldaera bat da, erdiguneko euskararen parte den Tolosaldeko euskara da, hain zuzen. Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua % 86,65 zen, eta euskararen erabilera % 68,9. 2016an euskaldunak % 85,34 ziren.
2021eko abenduaz gero, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide da.
Momentu honetan Bidania-Goiatzen hiru ostalaritza gune daude:
Momentu honetan Bidania-Goiatzen hotel bat dago:
Bidania-Goiatz herriaren inguruan hainbat ibilbide egin daitezke:
Bidania-Goiatz herriaren inguruan hiru liburu argitaratu dira:
Bidania-Goiatzen inguruko hainbat bideo egin dira azken urteetan herritarren arteko elkarlanari esker. Guztiak herriko Youtube kanalean ikusteko aukera dago baina horietako aipagarrienak ondorengoak dira:
2014ko ekainaren 8an Bidania-Goiatzen egin zen XXVII. Eskola Txikien Festa. Herriarentzat eta herritarrentzat oso urte berezia izan zen, Gipuzkoako Eskola Txikien Festa sorterrira itzuli baitzen, 1988. urtean herrian egin zen lehen Eskola Txikien Festa.
Urte bateko iraupena izan zuen ibilbidea izan zen, ekintza asko, irri asko, dantza asko... eta batez ere lan asko egin baitzen. Azpimarratzekoa gainera, belaunaldi ezberdinenetako bidelagunak izan zirela bertan, izan herritar edo ez.
2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikien Festaren inguruko informazioa webgune batean bildu zen: Txinkorta2014
Eta webguneaz gain, ibilbide guztiaren laburpen bideo bat ere egin zen. 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako urte guztiko ibilbidearen historia kontatzen da bertan: 'Biraka' ilusioaren ibilbidea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Bidania-Goiatz, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.