Euskararen Nazioarteko Eguna: Euskaldunek beren hizkuntza goraipatzeko eta bizirik dagoela ospatzeko hautatu zuten eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna, ENE, euskararen aldeko ospakizun eguna da, abenduaren 3an egiten dena, Frantzisko Xabierkoaren egunean; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz.

Euskararen Nazioarteko Eguna: Euskaldunek beren hizkuntza goraipatzeko eta bizirik dagoela ospatzeko hautatu zuten eguna
1949ko Euskararen Eguneko idatzia. / Iturria: Eusko Ikaskuntza via Alea.eus.
Euskararen Nazioarteko Eguna: Euskaldunek beren hizkuntza goraipatzeko eta bizirik dagoela ospatzeko hautatu zuten eguna
Erbestetik, Eusko Jaurlaritzak Parisetik argitaratutako Euzko Deya egunkaria (1949).

1930an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. Lehen ospakizun egun horrek “lotsa handia litzateke guk, Euskaldunok, geure hizkuntza galtzen ikustea” izan zuen goiburu. Gerra Zibilaren ostean, 1949an berpiztu zen, Buenos Airesko Laurac Bat elkartean eta, besteak beste, mundu osoko euskaldunei euskara landu eta sendotzeko laguntzak eskatzen zizkieten. Frankismo garaian, Ipar Euskal Herrian eta Amerikako zenbait lekutan ospatzeko beste aukerarik ez zen izan, Espainiako diktadurako zentsuraren ondorioz. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Euskararen Egunak hainbat izen izan ditu. Lehendabiziko edizioan "Eskuararen Eguna" erabili zen eta ondorengo urteetan "Euzkararen eguna" edo "Euzkara Eguna" bezala izendatu zen, (garai hartan euskara hitzak eguzki hitzarekin lotura etimologikoa zuela uste zen, hortik geroago baztertu ziren *euzkara, *euzko eta Euzkadi horiek). Egun, Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

1552Abenduaren 3EuskaraFrantzisko Xabierkoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Imanol PradalesSabaiKooperatibaEnergia iturriSugegorriKaze (MC)Sai zuriGabarraSlow Food2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak2023-2024ko Israel-Palestina gerraEuroSortuLur ErrekondoJamala al-BaidhaniBalletEuskal Herriko kastroakPi (zenbakia)Gerra HotzaEndogamiaErleEstasiHaurdunaldiErrenteriaEguzki-sistemaGlobalizazioAzalaPornhubNiklas LuhmannInka InperioaEz Dok AmairuPaleolitoaDantzaGernika-LumoCortinarius cotoneusEskuizkribu argiztatuFermin MuguruzaBig BangLainodon orueetxebarriaiJoanes LeizarragaKubismoJosu MartinezAMIA analisiAfrikaArgi kutsaduraLesakaOtsoKristobal KolonKlasizismo (musika)KareharriKevlarEuskal Irrati TelebistaBlas LezoCampos Eliseos antzokiaLokomozio-aparatuBenito MussoliniTomas LizarazuNafarroako konkistaLubaki bandaEutanasiaBernardo AtxagaZelulaTriangeluKanoa (kirola)As (egunkaria)Martin LarraldePalankaPanderoElektrizitateHizkuntza gutxitu🡆 More