Beisbola bi talderen artean jokatzen den kirol bat da.
Talde bakoitzean 9 jokalari daude. Arrakasta handia dauka batez ere Amerikan eta Japonian, baina Europan eta beste leku batzuetan ere ligak daude. Euskal Herrian kirol praktikatuenen artean ez badago ere, zenbait hamarkadatako tradizioa dago eta talde nabari batzuk ere bai.
Belarrezko zelai zabal batean jokatzen da, "diamantea" (baseak dauden lekua) izan ezik hareazkoa dena. Jokoaren helburua aurkari batek eskuz jaurti duen pilota bateaz jo eta ahalik eta urrutien botatzea da eta, aurkariek pilotari heldu bitartean, ahalik eta lasterketa gehienak egitea. Lasterketa gehienak egiten dituen taldeak irabazten du. Kirol horretan ez dago berdinketarik: beti talde batek irabazi behar du, bestela "sarrerak" gehitzen dira talde batek lasterketa gehiago lortu arte.
Erasotzen duen taldea, hau da bateatzen duen lehena, kanpoko taldea izaten da.
Hauek dira arau nagusiak:
Beisbol modernoa 1839an Cooperstownen (New York estatua, AEB) asmatu zela zioen tradizioak, baina ez da erraza hori baieztatzea, mende batzuetako garapena izan duen jokoa baita eta hurrengo urteetan kodifikatu baitzen.
1880eko hamarkadatik 1940ekora ez zen Liga Handietan jokalari beltzak jokatzea baimendu. Horregatik, jokalari beltzekin taldeak sortu ziren, horren ordez, eta halaxe "liga beltzak" eratu ziren. Ezagunena Negro National League izan zen. Liga handietan sartu zen lehen gizon beltza Jackie Robinson izan zen, 1947an.
Gaur egungo profesional arloko AEBetako talderik ospetsuenak hauek dira: New York Yankees, Boston Red Sox, Philadelphia Phillies eta Los Angeles Dodgers. Jokalariei dagokienez: Many Ramirez, Alex Rodriguez, Jimmy Rollings eta Shane Victorino.
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Beisbol, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.