Basquitis

Basquitis Kataluniar nazionalismoaren hainbat sektoreetan Euskal Herriarekiko dagoen sentipen baten izendapena da.

Katalunian aski hedatua eta ezaguna den izendapena da, aldiz Euskal Herria ia erabat ezezaguna da. Batzuentzat, sentipenatik haratago dagoen obsesiotzat ere jo ohi dute, hortik gaisotasunei ipintzen zaien -itis atzizkia.

Sentipen hau bi joeratan banatua dago: miresmena eta bidegabekeria.

Miresmena

Sentipen hau Katalan nazionalismoan eta bereziki katalan independentismoaren ezker politikoan eta jende gaztean jazotzen da. Laburbilduz, Euskal Herria luzaroan Iberiar penintsulan independentismoaren abangoardia izan den herrialde bat bezala ikustean datza, Katalunian lozorroan zeudelako sentipenean ere bai.

Maiz, maila politikoaz haratago, maila kulturalera ere hedatzen den miresmen sentipena ere bada: Euskal Herriak bere kultura egoskor mantendu duen herrialdea dela, euskaldunek hizkuntz erromanikoetatik guztiz ezberdina eta erdaldunek ulertzeko zaila den hizkuntza mintzatzen jarraitzen dutela, Euskal Herriko paisaia, etab.

Bidegabekeria

Kataluniar nazionalismoaren eskuin politikoaren zenbait kideen artean, eta bereziki CiU alderdi zenbait politikari edo jarraitzaile eta enpresaburuen artean, Euskal Kontzertu Ekonomikoa eta Euskal Autogobernuarekiko joera nolabaiteko bidegabekeria edo injustizia sentipen konplexu bat da.

Bitxikeria gisa, kataluniar nazionalismoren sektore horiek duten sentipena Euskal Autonomia Erkidegoarekiko dela da, aldiz Nafarroako Foru Erkidegoak Euskadik bezainbesteko eskumen eta burujabetza ekonomikoa izan arren, Nafarroako Foru Hobekuntza kasik ez dute aipatzen.

Oinarria

Sentipen hau nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako Gobernuarengandik Kataluniak baino tratu hobeagoa jaso eta Eusko Jaurlaritzak Kataluniako Generalitateak baina eskumen gehiago jasotzen zituelakoan zetzan, nagusiki kataluniar aldetik ustez eskumen edo abantaila ekonomikoak zirenak. Beste arrazoi bat Katalunian Euskal Autonomia Erkidegoak edota Euskal Herriak Kataluniak baino burujabetza politiko, ekonomiko eta administratibo handiagoa zuelako sentipena ere badago.

Sentipen hau 1980ko hamarkadaren hasieran autonomia erkidegoen osatzearekin batera sortu zen, 1990eko hamarkadan zehar indar hartu eta XXI. mendean oraindik ere sentipen hori duenik bada.

Bestalde, Euskal Herrian garai honetan Euskal gatazka egon den artean, Katalunian ez zen Espainiar Estatuarekin halako gatazkarik egon, hortaz, kataluniar sektore horietan Euskal Herrian bortizkeria giroa bizitzeak ere eskumen horiek jasotzeko presioa zelakoaren irakurketa egiten zen.

Euskal Herrian

Euskal Herrian basquitis izena erabat ezezaguna den arren, sentipen hau euskal herritarrekiko bekaizkeria edo inbidiatzat jo ohi da, bai eta Euskal Herrian jazotzen den gertaera politikoekiko kataluniar nazionalismoak duen joera obsesibotzat ere, nahiz eta Katalunian ez bezala, Euskal Herrian orokorrean jendearengan harreta edo interes gutxi pizten duen gaia izan.

Ziurrenik, Euskal Herrian historikoki Irlandako gatazkak interes askoz ere gehiago piztu izan duelako, batez ere han ere bi aldeen arteko gatazka politikoaz gain gatazka armatu irekia jazo delako.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Basquitis MiresmenaBasquitis BidegabekeriaBasquitis Euskal HerrianBasquitis ErreferentziakBasquitis Kanpo estekakBasquitisEuskal HerriaKataluniaKataluniar nazionalismoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Cristiano RonaldoItoizOiloOzeano BareaAdimen-gaitasun handiko haurIlargiaUraren zikloaNutrizioBerrobiSumendiBiodibertsitateEusko LegebiltzarraBiztanleriaBart SimpsonBilintxAlessandro CostacurtaCastingSendotzaIruñeko ErresumaOrsk-eko aireportuaEndogamiaEnergia termikoAlbokaItziar Murua UriaGalapagoetako dortokaNeolitoaIpar Euskal HerriaMikel MarkezOihana EtxebarrietaEbaluazio (hezkuntza)Jabier MuguruzaQR kodeItsasaldiLaminaBaionaPatataOndarroaEustakio MendizabalLehenengo GurutzadaSozialismo libertarioMoskuJamala al-BaidhaniAntiintelektualismoAdimen artifizialIdazketaren historiaEuskaldunEguzki-sistemaEkoizpen-teoriaAhateOperaAimar OlaizolaAuto elektrikoCortinarius cotoneusZatiki (matematika)Argia (aldizkaria)Joselu AnayakGerra HotzaDaniel DefoeNafarroaTxertoSamboParisSarpenGarraio sistema adimendunAdolf HitlerDeborah Carthy-Deu2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakPanderoArnas-aparatuOkil handiNeutroiJean Esponda🡆 More