Baso-Eguerdilili

Baso-eguerdililia edo baso-anemona (Anemone nemorosa) Anemone generoko landare loreduna da, Europan jatorria duena.

Eguerdilili hau toxikoa da eta herri sendagintzan aprobetxatu dute.

Baso-eguerdilili
Baso-Eguerdilili
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaRanunculaceae
GeneroaAnemone
Espeziea Anemone nemorosa
Baso-Eguerdilili
Baso-eguerdililiak errizoma bidez asko hedatzen dira eta baso baten azpialde guztia har dezakete.

Deskribapena

Landare bizikor belarkara da. Errizoma bidez zabaltzen da eta baldintza egokiak direnean baso azpiko zoruaren zati handi bat hartzen du. Errizoma horretatik 5-15 cmko altuera hartzen duten zurtoinak ateratzen ditu. Hostoak palmatuak dira, zurtoinaren erdialdean hazten dira eta hirutan zatiturik daude. Zati bakoitzak aldi berean hiru lobulu ditu.

Lore zuri biziak ditu, 2 cm-ko diametroa dutenak, eta bost zazpi petalo izaten dituzte. Ez dute usainik eta nektarra ere gutxi dute, ugaltzeko intsektuen behar handirik ez baitute. Udaberrian izaten da loraldia.

Fruitua akenio bat da.

Habitata

Baso itzaltsuetan aurkitzen da. Zabalkunde geldoa duenez basoen adina zehazteko indikatzaile gisa erabili izan da.

Erabilera

Izatez toxikoa da. Anemonina eta protoanemonina printzipio aktiboak ditu eta sendabelar gisa erabili izan da, azaleko eritasunak, bakterio infekzioak, eztula eta erreuma tratatzeko.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Baso-Eguerdilili DeskribapenaBaso-Eguerdilili HabitataBaso-Eguerdilili ErabileraBaso-Eguerdilili IruditegiaBaso-Eguerdilili ErreferentziakBaso-Eguerdilili Kanpo estekakBaso-EguerdililiEguerdililiEuropaLandare loredun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Eider RodriguezGasteizEpikuroDeiaJorge OteizaJakoba ErrekondoIzaro Andres ZelaietaAlberto SchommerIñaki PerurenaPirritx, Porrotx eta MariMototsApo lasterkariGernikako bonbardaketaPeruEncyclopædia BritannicaAtarrabiaTxistu (musika tresna)AlabamaKirk DouglasPangrama1981Energia nuklearEmakumearen ugaltze-aparatuQEuskal aditzGolArgentinaLuis VII.a FrantziakoaArteHistoriografiaAntzinaroaAubigny-en-LaonnoisClara PonsatíSokatiraAsmatzaileEuskal literaturaHitanoIOSProtistoOlinpiar JokoakXabier TolosaIrunCentral ParkGaztelako ErresumaMafaldaEuzko Alderdi Jeltzalea1978ko Tolosako tren istripuaAtenasHizkuntza-komunitateLauaxetaEliza OrtodoxoaUztailaren 24Berotegi-efektuaFieschArrainLur ErrekondoArtizarraErromarako MartxaAltzairuzko oihalaZea Mays (musika taldea)EgunSenegalInka InperioaAlex SarduiGarizumaAditz trinkoLe CorbusierZapelatz arruntPastoralBertsolaritzaAbiaduraTernuaArkitektura erromanikoGarapen Jasangarrirako Helburuak🡆 More