Baratze-Marrubi

Baratze-marrubia, baina normalean marrubi soilik (Fragaria × ananassa), Fragaria generoko espezie hibridoa da, mundu osoan ezaguna bere fruitu gorriagatik.

Oso estimatua da sukaldaritzan, bere lurrin berezi, kolore gorri distiratsu, uki mamitsu eta leuntasunagatik. Kopuru handitan kontsumitzen dira, freskoak edo beste hainbat eratan: konfituran, konpotan, zukuan, tartan, izozkian edo irabiatuan. Arrakasta handi honek eragin du lurrin artifiziala garatzea, industria agroalimentarioan erruz erabilia.

Baratze-marrubi
Baratze-Marrubi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaFragaria
Espeziea Fragaria ×ananassa
Duchesne
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmarrubi, Fragariae folium (en) Itzuli eta strawberry juice (en) Itzuli

Hibrido hau lehendabizikoz Bretainian 1750eko hamarkadan hazi zen, ekialdeko Ipar Amerikako Fragaria virginiana eta 1714an Amédée-François Frézierrek Txiletik ekarritako Fragaria chiloensis uztartuz. Bere kultibarrek laster XVII. mendetik aurrera ustiatzen zuten (basa)marrubia (Fragaria vesca) ordezkatu zuten.

Hitza

Baratze marrubi eta baratze-marrubi dira euskara batuan forma onartuak. Euskara batuan onartuta ez dauden hitzen artean mendebaleko ortu-mailuki dugu.

Jatorrizko Fragaria vesca marrubietatik bereizteko izendatzen dira baratze-marrubi, eta lehenengoei hiztegi batzuek basamarrubi edo basoko marrubi deritze, batez ere basoetan aurkitzen eta gutxi dendaratzen direlako.

Ezaugarriak

Baratze-Marrubi 
Fragaria × ananassa 'Gariguette,' Frantzia hegoaldeko kultibarra.

Fruitua, egiaz, puztuta dagoen errezeptakulu bat da.

Ekoizpena

Ekoizpen komertzialean, landareak estoloiekin ugaltzen dira eta, oro har, sustrai biluzietan edo loreontzi txikietan banatzen dira. Nekazaritzan bi landaketa-eredu erabiltzen dira gehien bat: urteroko plastikultura eta ilara- edo muino-sistema iraunkorra. Kopuru txiki bat berotegietan ere egiten da, urtaro hotzean.

Ekoizpen moderno komertzial gehienek plastikultura sistema erabiltzen dute. Metodo honetan, substratu-ilarak urtero ezartzen dira eta plastiko beltzez estali, belar txarrak eta higadura saihesten dituena, eta horren azpian ureztatzeko tutuak ezartzen dira. Landareak, normalean negutegietan lortzen direnak, unean bertan egindako zuloetan landatzen dira. Estoloiak kendu egiten dira, landarearen energia frutaren garapenera bideratzeko. Uzta amaieran, plastikoa kendu eta landareak lur barruan sartzen dira.

Munduko marrubi ekoizpena tonatan
# Herrialdea 2006 2007 2008 2009 2010 2011
1 Baratze-Marrubi  Ameriketako Estatu Batuak 1.090.436 1.109.215 1.148.350 1.270.640 1.294.180 1.312.960
2 Baratze-Marrubi  Turkia 211.127 250.316 261.078 291.996 299.940 302.416
3 Baratze-Marrubi  Espainia 330.485 269.139 281.240 266.772 275.355 262.730
4 Baratze-Marrubi  Egipto 128.349 174.414 200.254 242.776 238.432 240.284
5 Baratze-Marrubi  Mexiko 191.843 176.396 207.485 233.041 226.657 228.900
6 Baratze-Marrubi  Errusia 227.000 230.400 180.000 185.000 165.000 184.000
7 Baratze-Marrubi  Japonia 190.700 191.400 190.700 184.700 177.500 177.300
8 Baratze-Marrubi  Hego Korea 205.307 203.227 192.296 203.772 231.803 171.519
9 Baratze-Marrubi  Polonia 193.666 174.578 200.723 198.907 153.410 166.159
10 Baratze-Marrubi  Alemania 173.230 158.658 150.854 158.563 156.911 154.418
11 Baratze-Marrubi  Italia 143.315 160.558 155.583 163.044 153.875 150.000
Guztira 3.973.243 4.001.721 4.136.802 4.596.614 4.366.889 4.594.539

Propietateak

Marrubi ontzi batek (100 g) 34,5 kaloria ditu eta bitamina C eta P-ko elikadura iturri bikainak dira. Konposizioa:

Taxonomia

Fragaria × ananassa (Weston) Duchesne naturalistak deskribatu zuen Encyclopédie Méthodique, Botanique lanean, 2(2): 538. 1788.

    Etimologia
  • Izen generikoa, Fragaria, latinetikoa da « fraga », « marrubia » edo « lurrina »
  • × hibridoa
  • Izen espezifikoa ananassa, « anana », fruituek anana lurrin eta itxura dutelako.

Beste izen arruntak

Fragaria × ananassa tokiko euskarazko testuetan: baratze-marrubi (baratze-malubi); ortu-mailuki.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Baratze-Marrubi  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Baratze-Marrubi HitzaBaratze-Marrubi EzaugarriakBaratze-Marrubi EkoizpenaBaratze-Marrubi PropietateakBaratze-Marrubi TaxonomiaBaratze-Marrubi Beste izen arruntakBaratze-Marrubi ErreferentziakBaratze-Marrubi Kanpo estekakBaratze-MarrubiFragariaFruituHibrido (biologia)Industria agroalimentarioIrabiatuIzozkiKonfituraKonpotaLaguntza:ErreferentziakSukaldaritzaTartaZuku

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Louis-Sébastien MercierPoloniaLehoiEuskal pilotaNeomakLubaki bandaArtzibarElektrizitateTxalapartaIdazketaren historiaEuskarAbenturaEguzki-loreZozoOriaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaSumendiPedro Miguel EtxenikeKarrakaArgia (aldizkaria)Art Nouveau Euskal HerrianKlima aldaketaGrândolaIhes beteaEspezieKontrapasSaskibaloiMiren LeanizbarrutiaIzarren hautsaParpain-arkuDiktaduraIruñeaAzaleraRichard WagnerGaztelaniaGabriel ArestiTaula periodikoaHarkaitz CanoTiraniaLikenNoëlle McAfeeIslandiaGonzalo BoyeNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaUrbasa-Andia natura parkeaBilboPigmentuUdalerri Euskaldunen MankomunitateaDCCPPavel TonkovMikel ElizegiTabarreUgal-aparatuErromeriaLionel MessiIsotopoGreziaBizkaiko Foru AldundiaErdi AroaDes-kontrolMikel LaboaInstagramEuskal mitologiaTigreSare pribatu birtual🡆 More