Astigar Arrunt

Astigar arrunta (Acer campestre) Sapindaceae familiako espezie baten izen arrunta da.

Astigar arrunt
Astigar Arrunt
Iraute egoera
Astigar Arrunt
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaAcer
Espeziea Acer campestre
Banaketa mapa
Astigar Arrunt
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakfield maple (en) Itzuli

Mundu osotik zabaldutako espezie honek hainbat azpiespezie eta aldaera ditu. Hona hemen onartutako aldaerak:

  • Acer campestre var. campestre.
  • Acer campestre var. leiocarpum (Opiz) Wallr. (syn. A. campestre subsp. leiocarpum).

Izena

Astigar hitzaren etimologia ez dago argi, baina hitz elkartu itxura du, non bigarren zatia ihar litzateke, oraindik zenbait astigar espezietan erabiltzen dena (eihar frantsesa esaterako).

Astigarrak, Gipuzkoako Astigarraga udalerriari izena eman dio, eta baita ere Astigarribia eta Astigarreta auzoei.

Acer generoaren izena latinetik eratorria da (ǎcěr, -ĕris), “zorrotza” esan nahi duena, ziur asko hostoen punta zorrotz bereigarriengatik edo, agian, zuhaitzaren zur gogorrarengatik, ustez lantzak egiteko erabilitzen zena.

Ezaugarriak

7-10 m garai den zuhaitz hostogalkora da. Adaburuaren forma borobila da, eta adar asko ditu norabide desberdinetara.

Azal gris-arrea duena, artelazkizkoa, ezkatatsua bihurtzen dena eta urteen poderioz pitzatua.

Udan hostoak kolore berdekoak dira goialdean, eta azpialdean iletsua eta kolore zurixka daukate. Udazkenean kolore horia hartzen dute. 3-5 hosto palmatilobatuak, 10-12 x 10-12 cm-koak, pixka bat glaukoak, ifrentzua pixka bat tomentosoa dutenak; hosto ertza osoa, pixka bat uhindua. 8-10 cm-ko luzera duen pezioloa, latexarekin.

Kolore berde horixkako loreak ditu, hostoak baino lehenago agertzen direnak korinbodun infloreszentzia terminaletan.

Fruitu txikia, 3-5 cm-ko luzera duen samara bikoitzean, pubeszenteak, aurkako hegoak dituztenak.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Astigar Arrunt  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Astigar Arrunt IzenaAstigar Arrunt EzaugarriakAstigar Arrunt ErreferentziakAstigar Arrunt Kanpo estekakAstigar ArruntSapindaceae

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Martxoaren 24Antzinako ErromaZilarProtistoCreative CommonsEreinotzErnestina ChampourcinOnddoGarraioPaul TanuiItzuli (itzultzaile neuronala)FolkloreGante-WevelgemPott BandaEguzki-energiaCollageDaniel KaluuyaTrikuharriBowhill HouseClement ArrindellM-15 mugimenduaGenetikaKareharriGiza aluApirilaren 11Euskal literatura1911IratiLBegoña PedrosaNaiara ArnedoKukuKote CabezudoKlarineteSeo (argipena)Munduko biztanleriaIzenordainJuan Sebastian ElkanoJon ArretxeAminoazidoUrtarrilaren 1AskatasunPaulo AzpiazuTximeletaSoziolinguistikaBiodibertsitateZaldia euskal mitologianMatalas apaizaren matxinadaKuleto faltsuVJokin AltunaEuskal Autonomia ErkidegoaOrnogabeJose Maria IparragirreAsunHenry David ThoreauGoi Erdi AroaSan Genesio ed UnitiIkusmenGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaMartxoaren 26Elektroi2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakPeziza ammophilaEspainiaNazio Batuen ErakundeaLandareNafarroaThe SmithsAralarEdurne AzkarateNancy Pelosi🡆 More