Arroka plutonikoak geologian, magma masa eta sakonera handian eta motel hoztu denean eratu diren arroka igneoei esaten zaie.
Euren aztarnategiei plutoi esaten zaie.
Euren eraketan zehar, hoztea oso motela da, kristal handien eta mineral puruen hazkuntza ahalbidetuz eta, emaitza bezala, testura heterogeneo, bikortsua emanez..
Kopuruari dagokionez, arroka plutonikoak dira garrantzitsuenak. Lurraren konposaketan berebiziko nagusitasuna dute, mantua erabat arroka monta hontaz osatuta dagoelarik. Gainontzeko arrokek, gainazaleko lurrazalean estalki bat baino ez dute sortzen.
Arroka plutonikoak, edo, orohar, magmatikoak edo igneoak, lehenengo sorturiko arrokak dira. Hauen materialetatik, gainontzekoak garatzen dira. Arrokazko planeten masa osatzen dute (Lurra, Merkurio, Artizarra, Marte...): planetak, euren akrezioan zehar osatuta dauden material silikatatuen fusioaren ondoren, haien hozte eta kristalizazioaren bidez eratutakoa. Jatorri eta mekanismo beraren ondorioz, planeta erraldoien erdigunean ere badaude, baita hauen satelite askotan eta solidoak diren asteroide handienetan ere.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Arroka plutoniko, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.