Arnold Schönberg

Arnold Schönberg (Viena, 1874ko irailaren 13a - Los Angeles, 1951ko uztailaren 13a) austriar musikagile, zuzendari eta irakaslea izan zen.

Arnold Schönberg
Arnold Schönberg
(1948)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArnold Franz Walter Schönberg
JaiotzaViena1874ko irailaren 13a
HerrialdeaArnold Schönberg Austria
Arnold Schönberg Austria-Hungariako Inperioa
Arnold Schönberg Ameriketako Estatu Batuak
Arnold Schönberg Alemania
HeriotzaLos Angeles1951ko uztailaren 13a (76 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaSamuel Schönberg
Ezkontidea(k)Mathilde Zemlinsky  (1901eko urria -
Gertrud Schoenberg  (1924ko abuztua -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
Irakaslea(k)Alexander von Zemlinsky
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, margolaria, Wiki Euskaramusikologoa, musikaren teorikoa, idazlea, orkestra zuzendaria, musikagilea, musika-irakaslea eta artista
Lantokia(k)Berlin
Enplegatzailea(k)Prussian Academy of Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
KidetzaVienako Bigarren Eskola
Genero artistikoaXX. mendeko musika klasikoa
opera
atonality (en) Itzuli
serialismoa
musika klasikoa
espresionismoa
dodekafonismoa
Musika instrumentuapianoa

schoenberg.org
IMDB: nm0778167 Allocine: 86490 Allmovie: p229263 IBDB: 91752
Spotify: 5U827e4jbYz6EjtN0fIDt9 Musicbrainz: 9b490b96-ad82-4d7b-9055-f0a196ad64cc Songkick: 116248 Discogs: 465983 IMSLP: Category:Schoenberg,_Arnold Allmusic: mn0000691043 Find a Grave: 1291 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak

Bere kasa ikasi zuen. Gaztetatik hasi zen musika idazten, ganbera musika, batez ere. 1891. urte inguruan, kontrapuntu-ikasketak egin zituen Zemlinskyrekin. Irakaskuntza funtsezko ogibide izan zuen bizitza osoan. Anton Webern eta Alban Berg izan ziren Schönbergen ikasle nagusiak.

Aldi desberdinak ditu Schönbergen musikagintzak. Lehenengoan, Wagnerren musikaren eragin nabaria du. Ondoren, musika atonalaren araberako lehen lanak idatzi zituen, Pierrot Lunaire (1912), besteak beste, XX. mendeko musikan eragin handia izan dutenak. Hirugarren aldian, hamabi hotseko metodoa edo dodekafonismoa finkatu zuen, hurrengo lanetan berebiziko garrantzia izan zuen aurkikuntza guztiz berritzailea. Azken aldia, Estatu Batuetan bizi izan zituen urteetan gertatu zen. Garai hartan, heldutasun handiko lanak idatzi zituen. 1941. urtean Estatu Batuetako herritar bihurtu zen.

Lan ugari idatzi zituen. Hauek dira aipagarrienak: Verklärte Nacht (1899, Gau itxuraldatua), harizko tresnetarako sestetoa, 1917. eta 1943. urteetan harizko tresnetako orkestrarako moldatua; Gurrelieder (1901); Pelléas et Mélisande (1902-1903), poema sinfonikoa; Erwartung (1909, Esperoan), monodrama; Die Jakobsleiter (1917, Jakoben zurubia), oratorio amaitu gabea; Haizezko tresnetarako boskotea (1923); Moses und Aron (1930-1932), opera; Biolinerako kontzertua (1936); Napoleon Bonaparteri Oda (1942); Varsoviatik bizirik irtena (1947), kantata.

Erreferentziak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnold Schönberg Arnold Schönberg 

Tags:

18741951AustriarIrailaren 13IrakasleLos AngelesMusikagileUztailaren 13VienaZuzendaritza (argipena)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Quit India71. Oscar SariakPaulo AzpiazuAmpuis.tvEuskalkiPennsylvaniaEspainiako garapen-planakAdierazpen-askatasunGanga (arkitektura)ClarendonOtsoKirmen UribeInteresBelakiBigarren Mundu GerraMendukiloSu Ta GarIsurtzeEmilia LandaluceTeodosia OrtegaKoalaParagrafoSektore ekonomikoMariEuskal Kantagintza BerriaPeoi (xakea)GoogleDatu mota osoaOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaJokin EizmendiGarapen Jasangarrirako HelburuakErleXabier Mikel ErrekondoEl MasroigBernardo RossellinoBilboko Burdin HesiaDikaryaAskatasunSan Genesio ed UnitiEnergia hidraulikoThierry LepaonTontxu RodríguezAbuztuaren 27UrdaibaiSalmonellaElhuyar HiztegiaDigestio-aparatuLoreHarri-jasotzeMalikiZirkulazio-aparatuEuskadiko OrkestraUgalketaEuropaThibaut CourtoisOskorriGiza Garapenaren IndizeaJon MirandeYves MontandIpar Euskal HerriaThe SimpsonsMaiatzaren 7KalamuaEncyclopædia BritannicaBizkarroiAntzinako EgiptoBerlingo harresiaGerra HotzaCelsius graduIratiMaialen LujanbioAlegiaBakhmut🡆 More