Serialismoa bere izenak dioen bezala, serieak erabiltzen dituen konposaketa teknika bat da, hau da, nota talde bat errepikapenik gabe, ordena zehatz batean erabiltzen direnak.
Kasurik ohikoena dodekafonismoa da, eskala kromatikoko hamabi notak erabiltzen dituena. Eskala kromatikoko hamabi nota hauek serie finko bat eratzeko moduan egituratzen dira, garapen musikalaren gai edo motibo bezala egiten duena, zati melodikoan zein armonikoan, egitura progresioetan edo materialen aldaketetan. Serieak, kontaezinbeste forma har ditzake konposaketa batean, armonikoak zein melodikoak, entzuleak nabaritzen ez dituenak.
Sinonimo gisa erabiltzen ez denean, serialismoa, dodekafonismotik, ordenatuak izan daitezkeen edozein dimentsio musikaleko elementu kopuruan ezberdintzen da, iraupena, altuera, dinamikoak edo tinbrea adibidez. "Serie" hitza ez da definizio matematikoarekin nahastu behar, erabili behar diren eskalak, zenbaki sekuentzia batean proiektatzen direnean erabiltzen diren arren. Adibidez, serie aritmetikoa, serie armonikoa (bere agerpen akustikoa barne, armoniko naturalen seriea bezala, eta bere alderantzizkoa, azpiarmonikoen seriea bezala ezagutzen dena) serie geometrikoa, Fibonacciren seriea edo serie amaigabea.
Serialismoa Schonbergek erabili zuen 1920tik aurrera, baita bere ikasle ziren Alban Berg eta Anton von Webernek ere. Dena dela, 1940ko hamarkadatik aurrera, seriea, elementu musikal guztien ardatz bateratzailea bihurtzen da: melodia, armonia, tinbrea, testura etab... Serialismo orokor bezala izendatu dena da, abangoardiako joeren dominatzailea 1950etik aurrera, ospea galduz 1980ko hamarkadatik aurrera. Serieak, euren artean independenteak, konplexuak egiten dira, nahastu egiten dira, modu matematikoan egituratzen dira. Ez dago gairik, hitzaren zentzu tradizionalean. Erritmo aldakorrek bultzada efektua eragiten dute, ez sekuentzia itxiena. Pierre Boulez eta Olivier Messiaen, teknika hau bere azken ondorioetararte garatu zuten bi konposatzaile izan ziren.
Serialismoa modu zabalean erabili zuten beste konposatzaile batzuk Karlheinz Stockhausen, Luigi Nono eta Jean Barraqué izan ziren, euren burua, garai batzuetan, serialismoa, bere edozein barietatetan erabiltzera behartu zutenak euren musika idazteko. Beste batzuk gehiago, konposaketa zehatz batetarako edo konposaketaren baten sekzioren batentzako erabili zuten, Aaron Copland, Igor Stravinski, Benjamin Britten, Arvo Pärt, Alfred Schnitke, Dmitri Xostakovitx eta baita jazz konposatzaileak ere.
Serial hitzaren erabilera musikarekin loturan, Rene Leibowitzek sartu zuen frantsesera 1947an, eta, berehala, Humphrey Searleek gauza bera egin zuen ingelesaren kasuan Zwölftontechnik (dodekafonismoa) edo Reihenmusik (musika seriala) hitzen itzulpen alternatibo bezala, modu independentean, alemanieran, Karlheinz Stockhausen eta Herbert Eimertek sartua 1954an serielle Musik bezala, esanahi ezberdin batekin baina musika serial bezala ere itzultzen dena.
Serialismoa, nagusiki bere egitura printzipioagatik definitzen da, ordena batean erabiltzen diren elementu serie bati dagokiona (jarraikako nota edo nota jokoa) edo modu berezietan maneiatzen direnak, musikalanari batasuna emateko. Serialismoa, Arnold Schoenbergek "The Method of Composing with Twelve Notes related only to one another" ("Euren artean lotutako hamabi notekin konposatzeko Metodoa") edo dodekafonia, deitu zueneko musika guztiari ematen zaio, eta bereetatik eboluzionatu zuten metodoei. Batzuetan, zehazkiago bakarrik musikan emateko erabiltzen da, non, altueraz gain elementu bat, sekuentzia serialak tratatu dezakeena den.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Serialismo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.