Adbentismo

Adbentismoa kristautasun protestantearen adar bat da, Jesu Kristoren Bigarren Etorreran (edo Bigarren Abenduan) sinesten duena.

1830eko hamarkadan sortu zen, Ameriketako Estatu Batuetan, Bigarren Esnatze Handiaren baitan, William Miller predikari baptistak lehen aldiz proposatu zuenean Bigarren Etorrera 1843 eta 1844 bitartean gertatuko zela. Bere jarraitzaileak millerita bezala ezagutzen ziren. Millerren profeziek porrot egin ondoren, millerita mugimendua zatitu egin zen, eta elkarren artean doktrina ezberdinak zituzten talde batzuek jarraitu zioten. Talde hauek, enbor millerita beretik eratorriak, mugimendu adbentista bezala ezagutu ziren kolektiboki.

Eliza adbentistek protestantismo tradizionalarekin antza handia duten arren, euren teologiak ezberdinak dira: hildakoen bitarteko egoera lo inkontzientea edo ezagueraduna den, bekatarien azken zigorra deuseztapena edo betiereko tormentua den, hilezkortasunaren izaera, gaiztoak milurtekoaren ondoren berpizten diren eta Daniel 8k aipatzen duen santutegia zeruari edo lurrari dagokion. Zazpigarren eguneko adbentistak eta talde adbentista txikiago batzuek larunbata atsedenegun gordetzen dute. Zazpigarren Eguneko Adbentisten Biltzar Nagusiak eliza horren funtsezko sinesmenak bildu ditu Oinarrizko 28 Sinesmenetan (1980 eta 2005).

2010ean, adbentismoak 22 milioi fededun inguru zituen hainbat eliza independentetan sakabanatuta. Mugimenduaren barruko elizarik handienak – Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentistak – 21 milioi kide baino gehiago zituen 2020an.

Erreferentziak

Kanpo-estekak

Tags:

1830eko hamarkadaAmeriketako Estatu BatuBaptismoBigarren Esnatze HandiaKristautasunKristoren Bigarren EtorreraProtestante

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KutsaduraBakterioKareharriJazzKolitis ultzeradunDastamenIpar Euskal HerriaBordeleIrizar ieDolores KeanePablo PicassoErreakzio kimikoEgonkortasun PlanaLeturiaren egunkari ezkutuaChazey-sur-AinIndiaMieltxo SaralegiErramu IgandeaReal SociedadEslovakiako futbol selekzio nazionalaBerezko hazkundeHaragijaleJoxepa Antoni AranberriEuskarazko Wikipedia (webgunea)BananaOzono geruzaSinapsiArnasketa zelularAro ModernoaJoseba SarrionandiaSektore ekonomikoHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)Altsasu auziaWeb crawlerZinedine ZidaneIgaraba arruntEuskal Pentatloi SariaIraitz-sistemaLasseubetatMichael JacksonSouth Windsor (Connecticut)MadrilLaversinesMirotzak (abestia)IranGlobal Biodiversity Information FacilityXenpelarEuskal Herriko historiaTxikipediaDigestio-aparatuUrteAMIA analisiGanga (arkitektura)Esku-huskako pilotaTiranoAnanaPeziza ammophilaAmancay GaztañagaGuruin endokrinoClarendonProtestantismoPinuMaialen LujanbioMasturbazioAzeri arruntEuskaldunon EgunkariaEnergia hidraulikoMetal AroaMakalAloe veraBiztanleriaMartxoaren 8🡆 More