2011Ko Egiptoko Iraultza

2011ko Egiptoko Iraultza edo Urtarrilaren 25eko Iraultza (arabieraz: ثورة 25 يناير‎; Thawrah 25 yanāyir) protesta mugimendu zabala izan zen, 2011ko urtarrilaren 25aren eta otsailaren 11ren artean Egipton gertatutakoa, Hosni Mubarak presidentearen dimisioa eragin zuena.

Arabiar Udaberriko bigarren matxinada izan zen, Tunisiako Jasminen Iraultzaren ondorengoa.

2011ko Egiptoko Iraultza
Irudia
Motaprotesta
Honen parte daArabiar Udaberria
Denbora-tarte2011ko urtarrilaren 25a - 2011ko otsailaren 11
KokalekuEgipto
HerrialdeaEgipto
Pertsona hilak1.146
Pertsona zaurituak6.467
Atxilotu kopurua
12.000
Komunikabide
Matxinadaren bideoa, Al Jazeeraren ingelesezko albistegian

Aurrekariak

Hosni Mubarak 1981ean bihurtu zen Egiptoko presidente, Anuar as Sadat erahil zutenean. Hurrengo hiru hamarkadetan, indarraren erabilera bortitzarekin eutsi zion botereari. 2010eko hamarkadaren hasieran, datu makroekonomiko baikorrak aurkeztu bazituen ere, arazo ekonomiko kronikoak zeuden: inflazioa, langabezia, ustelkeria eta gizarte sektore zabaletan hedatutako pobrezia. Horrezaz gainera, gizartean gero eta pisu handiagoa zuten gazteen etsipena areagotzen ari zen, beren bizitza garatzeko aukerarik ez zutelako ikusten.

2010eko abenduaren amaieran, Jasminen Iraultza hasi zen Tunisian. Protesta jendetsuak gertatu ziren, Interneteko sare sozialen bidez antolatuak. Langabezia, estatu-ustelkeria eta askatasun nahia izan ziren protesten kexa eta aldarrikapen. Protestak hain handiak izan ziren, ezen Ben Ali presidenteak astebeteren buruan egin zituela lehen erreformak. Baina ez zen aski izan, eta 2011ko urtarrilaren 14an Ben Alik Tunisia utzi behar izan zuen.

Iraultzaren bilakaera

2011ko urtarrilean, Tunisiako protestak beste arabiar herrialde batzuetara hedatu ziren. Hilaren 17an, Abdou Abdel-Moneim Jaafara, jatetxe bateko jabeak, bere buruaz beste egin zuen, bonzo eran, Egiptoko parlamentuaren aurrean. Biharamunean beste bi inmolazio gertatu ziren, lehenbizikoa Kairoko abokatu batena eta bigarrena Alexandriako 25 urteko langabe batena. Ordutik aurrerakoa herri mugimendua izan zen guztiz: ikasleek, sindikatuek, banakoek eta bestelako eragileek bultzatu zuten errebolta. Horretarako ezinbesteko tresna bihurtu zitzaien Internet; Facebook eta Twitter sare sozialetatik hedatu zituzten protestetarako deialdiak. Horren jakitun, Interneteko hainbat gune ixteko agindua eman zuen Egiptoko Gobernuak.

Urtarrilaren 25an, manifestazioen debekuari aurre eginik, milaka lagun atera ziren kalera Kairon, Alexandrian, Suezen eta Ismailian, erreforma politiko, ekonomiko eta sozialak eskatzera. Polizia negar gasekin eta ur kanoiekin oldartu zitzaien manifestariei, eta horiek harriak jaurtikiz erantzun zuten. Ondorengo egunetan ere izan ziren liskarrak manifestarien eta polizien artean. Hainbat gobernuk dei egin zioten Mubaraki indarkeria utzi zezan. Protesta baketsuei polizia eta armadarekin ez erantzuteko eskatu zioten, besteak beste, Hillary Clinton AEBetako estatu idazkariak, William Hague Erresuma Batuko Kanpo arloko ministroak era Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak.

Urtarrilaren 28an, Apirilak 6 izeneko oposizioko mugimenduak "haserrearen eta askatasunaren ostirala" deitu zuen, eta herrialde osoan manifestatzera deitu zituen egiptoarrak; Anaia Musulmanak taldeak ere bat egin zuen protestekin. Kairon, Tahrir plaza bihurtu zen istiluen erdigune. Egunean zehar poliziak inguratua izan zuen eremua baina, gero eta manifestari gehiago inguruetan biltzen ari zirela ikusirik, plaza protestarien eskuetan utzi zuen. Plaza hartzea zen manifestarien helburu nagusia, eta lortu zuten. Gobernuak etxeratze agindua ezarri bazuen ere, jendea kalean geratu zen. Mohammed el-Baradei, Bakearen Nobel sariduna, Vienatik Egiptora itzuli zen, protestetan parte hartzeko asmoz; alabaina, poliziak meskita batean atxiki zuen eguerdiko otoitza amaitu zenean, kanpora ateratzen utzi gabe.

Ondorengo egunetan, herritarrak baretzeko hainbat neurri iragarri zituen Mubarakek. Gobernu berria izendatu zuen, konstituzioko hainbat neurri aldatzea proposatu, eta pentsiodunei eta funtzionarioei soldatak igotzea erabaki. Ezein neurrik ez zuen, ordea, haren aurkako protestak isilaraztea lortu. Herritarrek hasierako eskaera berdinari eutsi baitzioten, behin eta berriz; bere dimisioa. Bestalde, herrialdea geldiarazi zuten lanuzte masiboak egin zituzten egun haietan. Hainbat urtez isilean egon ostean, langileak beren eskubideen alde borrokatzen hasi ziren, iraultza demokratikoak adoretuta. Soldatak igotzea eta duintasuna exijitzera atera ziren kalera. Kairoz gain, Egiptoko gainontzeko herri eta hirietara ere zabaldu ziren greba deialdiak.

2011Ko Egiptoko Iraultza 
Tahrir plazan bildutakoak Mubaraken dimisioa ospatzen, otsailaren 11n.

Protestak hasi zirenetik armadari begira egon ziren herritarrak, presidentearen defentsan ala manifestarien alde egingo ote zuen galdezka. Izan ere, hein handi batean, Mubaraken presidentetza armadaren esku zegoen. Protestak hasi eta hainbat egunen buruan, "neutroak" izango zirela esan zuten. Herritarrak ez erasotzea hitzeman zuten, geroago. Manifestariek beso zabalik jaso zituzten soldaduak, Poliziaren bortizkeriari amaiera emango ziotelakoan eta beren alde egingo zutelakoan. Hala ere, jarrera anbiguoa izan zuen armadak: diktadorearen aldekoak eta kontrakoak bananduta mantentzen saiatu ziren, baina ez zuten ez alde batera, ez bestera egin. Otsailaren 10ean, ordea, haien eskariak beteko zirela iragarri zien Hassan al Raueni armadaren buruak Tahrir plazan bildutakoei. Hosni Mubaraken agintaldiaren amaiera hurbil zegoela zirudien.

Otsailaren 11n, hemezortzi eguneko protestaldiaren ondoren, Hosni Mubarakek dimisoa aurkeztu zuen; hala adierazi zuen Omaar Suleiman presidenteordeak. Boterea militarren eskuetan utzi zuen. Mohammed Hussein Tantawi Defentsa ministroak jarri zuten Armadaren Kontseilu Gorenaren behin-behineko buruan. Tahrir plazan bildurik dagoen jendetza pozez zoratzen jarri zen.

Nazioarteko erreakzioak

Egipton ez ezik, Hosni Mubarak presidentearen dimisoak oihartzun handia izan zuen nazioarte osoan, eta agintari askok hitz egin zuten horren inguruan:

  • Catherine Ashton Europar Batasuneko Atzerri Politikako ordezkariak Mubaraken erabakia "onartu", eta "herriaren ahotsa" entzun zuela gaineratu zuen.
  • Joe Biden AEBetako presidenteordeak "Egiptoko eta Ekialde Hurbileko historiako oinarrizko unea zela" eta aldaketak "itzulerarik ez" zuela izan behar adierazi zuen.
  • Angela Merkel Alemaniako kantzilerra: "Aldaketa historikoa da".
  • Ban Ki-Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia trantsizio "baketsu eta antolatu" baten alde agertu zen. "Herrialdearen etorkizuna herritarren eskuetan" zegoela ohartarazi zuen.
  • David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa: "Egun ederra da gaurkoa, batez ere aldaketa baketsu batean hain ausart hitz egin duten guztientzat".
  • Israelek Egiptorekin zituen bake akordioetan aldaketarik ez egotea espero zuen, eta demokraziarako bidea indarkeriarik gabea izatea.
  • Hamas poztu egin zen dimisoaren berri izan zuenean, Mubarakekin erlazio txarra zuelako. Gobernu berriari palestinarrei laguntzea eskatu zien, batez ere Gazakoei.
  • Hezbolak egiptoar guztiak zoriondu zituen, "miraria lortzeko gakoa" izan zirelako. "Batasuna eta iraunkortasunak iraultza" ekarri zuela ziurtatu zuen.
  • Qatarrek ziurtatu zuen "Egiptok demokrazia eta bizitza duina lortzeko asmoan eginiko pauso on eta garrantzitsua" zela dimisioa.
  • Trinidad Jimenez Espainiako Atzerri ministroa: "Egiptoarrek heldutasun demokratikoa eta erantzukizuna erakutsi dute. Askatasun eta eskubide gosea dute".
  • Ahmet Davutoglu Turkiako Atzerri ministroa: "Zorionak egiptoarrei. Ea euren itxaropena betetzen duen sistema bat eratzen den".

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

2011Ko Egiptoko Iraultza Aurrekariak2011Ko Egiptoko Iraultza Iraultzaren bilakaera2011Ko Egiptoko Iraultza Nazioarteko erreakzioak2011Ko Egiptoko Iraultza Erreferentziak2011Ko Egiptoko Iraultza Ikus, gainera2011Ko Egiptoko Iraultza Kanpo estekak2011Ko Egiptoko Iraultza2011Arabiar UdaberriaArabieraEgiptoHosni MubarakJasminen IraultzaTunisia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ertzak (musika taldea)BiarritzOrio Semitecolo Benzon jauregiaHaltzAlga bioestimulatzaileDanimarkaOihan VegaBurgiBarbara GoenagaLauaxetaFilipe II.a EspainiakoaPuta zikinak (liburua)1992IrrumazioBritainiar FaxistakOztibarre.ytMaiatzaren 17Jorge EgocheagaUtahMV Sewol-en hondoratzea2016Ireide ArriolabengoaBuztanikara horiFrancisco Mitxelena ArsuagaIxtebe Pellot2001eko irailaren 11ko atentatuakAltzairuIndiaZigoitiaUrriaren 6Jose Maria GorroñoKaos EtilikoAzaroaren 14Sexu-organoAzaroaren 29MarkdownJLoreak (filma)Ane GabarainXalbadorren heriotzeanFlorence Lassandro2023ko protestak FrantzianContact (1997ko filma)BrasilEkainaren 17Pello ReparazBioenergiaJoxe Mari AgirretxeLakarriAzpeitiaFrankismoHizkuntzaren prozesamenduAgurainMertxe RodriguezXabier LizardiElton JohnNaiara ArnedoCA Star Is Born (2018ko filma)PortugalZikloi tropikalTio Teronen SemeakUrtarrilaren 24JosuViktor KlimovXX. mendeaAgustina Pontesta GarmendiaCookieStéphane LemouneauRotten XIIIGotzone Sagardui🡆 More