C

C edo ze euskal alfabetoko hirugarren letra da, eta badu aldaera bat: ç (ze hautsia).

    Artikulu hau euskal alfabetoko 3. letrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «C (argipena)».

C (larriz) eta c (xehez) idazten da. Ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez den arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezko delarik, euskal alfabetoan sartu zuen Euskaltzaindiak.

C
C
Euskal alfabetoa
A aB bC c • (Ç ç)1D d
E eF fG gH hI iJ j
K kL lM mN nÑ ñO o
P pQ qR rS sT tU u
V vW wX xY yZ z

Digramak: dd • tt • tstxtz
Beste irudikapen batzuk
BanderaC
Braille
ASLC
Kodeakmorse kodea: -.-.
NATO alfabeto fonetikoa: Charlie
Braille ASCII (en) Itzuli: C

1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.

Cz idaztez diren hitzen adibide gisa honako hauek ditugu: campus, collage, copyright, corpus, Cáceres, Cagliari, Quebec...

Erromatar zenbakeran, C letrak 100 zenbakiaren balioa du. Kimikan karbonoaren sinboloa da. Informatikan programazio-lengoaia ezaguna da C.

Ez da nahastu behar С letra zirilikoarekin, sigma greziar letratik eratortzen dena.

Jatorria

C letrak G letraren jatorri berbera du, hortik eratortzen baita. Semitek (feniziar, arabiar eta hebrearrek, besteak beste), gimel izena ematen zioten, habaila baten forma zuen hieroglifo egiptoarrarengatik. Baliteke, hala ere, hiruki forma horrek gamelu baten konkorra izatea, gamal deitua hizkuntza semitikoetan.

Gamma greziar hizkia etruriar alfabetoak bereganatu zuen, /k/ soinua adierazteko. Etruriar alfabeto arkaikoek C  forma eman zuten, hasieran, eta C  forma klasikoan. Latinera igarotzean 'c' forma hartu zuen. Latinezko literatura klasikoan c, k eta q letrak erabiltzen ziren /k/ eta /g/ soinuak adierazteko. q erabiltzen zen O eta U bokalen aurretik, k A bokalaren aurretik eta c E eta I bokalen aurretik.

III. mendean Espurio Karbilio libertoak erabaki zuen C letrari lerro berri bat gehitzea /ɡ/ soinua adierazteko. Honela jaio zen G letra, eta C geratu zen soilik /k/ soinua adierazteko. Garai horretatik aurrera, G letra gammaren baliokidea izango litzateke eta C letra kapparena.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

C  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

C JatorriaC ErreferentziakC Ikus, gaineraC Kanpo estekakCEuskal alfabetoaÇ

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Xabier AlonsoFrancisco FrancoPello OtxandianoGaroa (eleberria)Behin batean LoiolanHao WeiAgorregiko burdinolaRonnie WoodItxaso Etxebarria AstondoaPello ReparazGermaniar herriakGernika (margolana)Elena García ArmadaIpar Euskal HerriaYerai Diaz IkaranBigarren Mundu GerraBedaroaChris MarkerCookieDavid BroncanoUxue AlberdiZuberoako maskaradakTwitterGoogleHanni WenzelJoseba SarrionandiaBob MarleyKristinaeneaViola CalligarisArmeniako Eliza ApostolikoaBasamortuko otiZatidura (matematika)Tom SelleckKixmiAsier UsarragaGehiagotasun-konplexuHigidura zirkularMasturbazioZorkulMikel LaboaLi LingjuanMonika LekunberriEstirpe ImperialChristian ThielemannZarautzWiki CommonsGernikako bonbardaketaIbai LarreaGiza sexualitateZigor IturrietaPerrine PelenIosu EskirozGoleatzaileHockeyko makilaNøgen (musika taldea)June AnsoleagaEhun (biologia)ArgilitaBagdadEz Dok AmairuTinbalLorea IntxaustiLuis Migel ArkonadaGorotzIker MuniainMarseillako xaboiAntton Aranburu BengoetxeaBernart EtxepareIndonesiaEnergia nuklearBossa novaEkosistemaEdurne UriarteZinema ekoizle🡆 More