1932Ko Udako Olinpiar Jokoak

1932ko Udako Olinpiar Jokoak, Los Angelesen ospatu ziren, eta Jokoak AEBetara itzuli ziren, Europan 28 urte eman ondoren, baina, AEBetako mendebaldeko kostalderako bidaia izugarriak eta Depresio Handia herrialde antolatzailean eta mundu osoan bere kalteak eragiten jarraitzen zuenez, herrialde eta kirolari parte-hartzaileen kopurua murriztea eragin zuen, batez ere Europatik zetozenak.

Aurreko edizioan 46 herrialdek eta 3014 kirolarik parte hartu bazuten, oraingo honetan, 37 herrialde eta 1328 kirolari baino ez ziren izan. Futboleko proba, bertan behera utzi behar izan zen, talde faltagatik. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, laguntza ekonomikoa eman behar izan zien kirolariei, janaria eta garraioa emanez. Honek, eztabaida bat sortu zuen, bederatzi urrezko domina lortu zituen Paavo Nurmiri, debekatu egin baitzitzaion bere laugarren olinpiar jokoetan parte hartzea, bere bidaiarako diru laguntza jaso zuenez, kirolari amateur estatusa galdu baitzuen, eta hori Nazioarteko Batzorde Olinpikoak debekatua zuen. Finlandiarrak, Alemanian ospatzen ari zen lehiaketa batetara joateko gastu asko egin behar izan zituela argudiatu zuen, baina, olinpiar erakundeak, edonola ere, ez zion bere urrezko domina kopurua 12ra igotzen utzi.

1932ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1932ko uztailaren 30a - 1932ko abuztuaren 14a
Data1932
Edizio zenbakia10
1928
1936
KokalekuLos Angeles Memorial Coliseum
Los Angeles
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Partehartzaile kopuru37
1.334
Parte-hartzaileak
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko117
Osatuta

Webguneolympics.com…

Berrikuntzak

AEBetako Kalifornian antolatutako jokoek ekarri zuten berrikuntzarik nabarmenena, kirolariak, Jokoek irauten zuten bitartean, lehen hiri olinpikoaren eraikuntza izan zen, bertan, gizonezkoei ostatu eman zitzaielarik, emakumezkoei, luxuzko hotel batean ostatu eman zitzaien bitartean. Gainera, lehen aldiz erabili zen photo finisha eta kronometraje automatikoa atletismoko pistako probetan. Beste berrikuntza bat, hiru mailetako podiumaren lehen erabilera izan zen, eta, honekin batera, proba bakoitzaren garailearen bandera nazionalaren igoera (Coubertin baroiak, Jokoak, kirolariek euren izenean parte hartzeko sortu zituen, ez nazioen izenean parte hartzeko).

Aldi berean, proba guztiak, 79 egun baino gutxiagoan egin ziren, 16 eguneko egutegi batean bilduz, uztailak 30etik abuztuak 14 arte. Ordutik, Olinpiar Jokoetako probak, 15 eta 18 eguneko epe batean jokatu dira.

Falta ziren nazio eta kirolari mordoa alde batera utzita, lehiaketa maila igo egin zen, 18 munduko errekor hobetu edo berdinduz, kirol probetara joan zen jende kopurua ere nabarmentzekoa izan zelarik, inaugurazio zeremoniarako 100.000 pertsona bildu zirelarik.

Dominak

  *   Nazio antolatzailea (Ameriketako Estatu Batuak)

1932ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula
RankingaTaldeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
11932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Ameriketako Estatu Batuak (USA)*413230103
21932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Italia (ITA)12121236
31932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Frantzia (FRA)105419
41932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Suedia (SWE)95923
51932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Japonia (JPN)77418
61932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Hungaria (HUN)64515
71932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Finlandia (FIN)581225
81932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Britainia Handia (GBR)47516
91932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Alemania (GER)312520
101932Ko Udako Olinpiar Jokoak  Australia (AUS)3115
11–27Gainontzeko herrialdeak16232766
Guztira (27 taldeak)116116114346


Une garrantzitsuak

  • 14 urteko Kusuo Kitamura kirolari japoniarra, igeriketako 1500 metro estilo libreko proba irabazi zuen, eta urrezko domina bat lortu zuen kirolaririk gazteena bihurtu zen.
  • 18 urteko Babe Didrikson estatubatuarra, atletismoko emakumezkoen bost probetarako sailkatu zen, baina horietatik hirutan parte hartzeko baimena baino ez zioten eman. Hiru hauetatik, xabalina jaurtiketan urrezko domina irabazi zuen, eta munduko errekorra ezarri zuen altuera jauzian eta 80 metroko proban.
  • Ivar Johansson polizia suediarrak, hiru domina irabazi zituen borroka libre eta grekoerromatarrean.
  • Carl Westergren, beste borrokalari suediar bat, hirugarren aldiz izan zen borroka grekoerromatarreko garaile, aldi bakoitzean, maila ezberdin batean.
  • Joko garbiko keinu nabarmen bat eginez, Judy Guiness eskrimalari britainiarrak, urrezko domina lortzeko bere itxaropenak alde batera utzi zituen, epaileei, bere arerio zen Autrichienne Ellen Preisek bi aldiz ukitu zuela ziurtatu zuela adierazi zienean.

Kanpo estekak


Aurrekoa
1928ko Amsterdameko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako X. Olinpiar Jokoak
1932
Ondorengoa
1936ko Berlingo Udako Olinpiar Jokoak

Tags:

1932Ko Udako Olinpiar Jokoak Berrikuntzak1932Ko Udako Olinpiar Jokoak Dominak1932Ko Udako Olinpiar Jokoak Une garrantzitsuak1932Ko Udako Olinpiar Jokoak Kanpo estekak1932Ko Udako Olinpiar JokoakAlemaniaAmeriketako Estatu BatuakEuropaLos AngelesNazioarteko Olinpiar BatzordeaPaavo Nurmi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KubismoBideokontsolaPatataZapelatz arruntIgor OyonoOrreagako gudua (778)Arnaitz FernandezAndelosLeitzaranGreziaBasajaunSua EnparantzaKalejiraMika (hegaztia)2020ZinematikaUranio-233Portugaleteko mareometroaHernaniSevillako katedralaHomosexualitateMilanRaúl Sánchez CedilloXXXTentacionPanda handiDonibane GaraziJoseba SarrionandiaHedy LamarrGarapen iraunkorAro GaraikideaAndrokantoOlinpiar JokoakRafael NadalTxanpon-makinaAro Modernoa1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaEukariotoNarrastiVatikanoko II. kontzilioaUranioBilintxTalia ShireMusikaren historiaTaula periodikoaPi (zenbakia)Gernikako ArbolaAlexandro HandiaErrepublikaErromaZirku NagusiaRosalind FranklinGobernuKaotikoErromeriaPalankaPink FloydUraren zikloaMiren LeanizbarrutiaGurpilEustakio MendizabalLurraPetrolioAmerikaCobweb (2023ko estatubatuar filma)Mike PinderAnjel AlkainFinlandiaDeba (ibaia)Miguel BernadOkilEspainiako geografiaErrementari (filma)🡆 More