Ñ

Ñ edo eñe euskal alfabetoko hamabosgarren letra da.

Ez dago oinarrizko latindar alfabetoan; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan.

Ñ
Ñ
Euskal alfabetoa
A a B b C c (Ç ç)1 D d
E e F f G g H h I i J j
K k L l M m N n Ñ ñ O o
P p Q q R r S s T t U u
V v W w X x Y y Z z

1 ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.

Euskarak [ɲ] hotsa idazteko erabiltzen du, batez ere Iparraldeko tradizioko hitzetan (ad: andereño, irriño eta abar). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, i aurrean duenean. Horrela, baina euskalki batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahoskatzen da. Hitz horiek in idazten dira, nork bere erara ahoska ditzan.

Ñ beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen da: aragoieraz, asturieraz, aimaraz, bretainieraz, galizieraz, gaztelaniaz, guaranieraz, kitxuaz, tagaloz eta tatarrez. Hizkuntza horietako batzuek gaztelaniaren eragin handia izan dute, ortografia finkatzean.

Sorrera

Ñ letraren sorrera nn letra bikoitza sinplifikazioan datza. Erdi Aroko monasterioetako kopistek, lana aurrezteko, n txiki bat ipintzen zuten n arruntaren gainean. Gaineko n txiki hori tilet (~) bihurtu zen. Portugesez gauza bera gertatu zen bokal sudurkariekin, jatorrian n baitzuten ondoan. Horrela, pan hitza pão bihurtu zen.

Gaztelaniaz, nn hori bustiz joan zen [ɲ] hotsa bilakatu arte. Horrela, latineko annus gaztelaniako año bihurtu zen. Mendeak joan, mendeak etorri, ñ letra beste hainbat hizkuntzatara zabaldu da.

Polemika

Lokalizazioak egiterakoan, eta frantses klabierrak, frantses teklatuak, erabiltzerakoan, sortzen diren zenbait deserosotasun, Ñ grafia letra bikoteekin-eta ordezkatzeko proposamenak ekarri izan ditu. -IN-, -NN-, -NH- diagramak izan dira aipatuenak. Iparraldean, baina, Ñ grafiaren aldekoak ere egon dira.

Frantzian, oro har, letra honen aurkako jarrera aktiboa dago. Hizkuntza gutxituak direla eta, letra horrek Frantziaren batasuna politikoaren aurka eragiten duela esan izan da.

Ikus, gainera

Erreferentziak


Kanpo estekak

Tags:

Ñ SorreraÑ PolemikaÑ Ikus, gaineraÑ ErreferentziakÑ Kanpo estekakÑEuskal alfabetoaLatindar alfabetoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ArrasateZentral hidroelektriko itzulgarriIdazketaren historiaEuskaraErrementariEgiptoko piramideakBiotopoTxolarreZangolanIker VicenteALMENKubismoEuskararen jatorriaCecilia BoloccoEnergia eolikoAMIA analisiBuckingham jauregiaBlas LezoZinematikaZozoOligarkiaAthleticLegazpiZapelatz arruntEnergia elektrikoNoëlle McAfeeArt Nouveau Euskal HerrianIruñeaUmetokiko fibromaEuskarazko Wikipedia (webgunea)Paulo AzpiazuSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaSumendiFutbolTina ThörnerBarraskiloPatataOriaEmpar PinedaJude BellinghamEuskal Herriko musika garaikideaSare pribatu birtualMontevideoGalileo GalileiKaze (MC)ZuberoaKlasizismoTxomin AgirreErreakzio kimikoInternet1989ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaIzar-malkoakElvis PresleyAbeltzaintzaHannah ArendtAntton KazabonAutonomia erkidegoMónica OltraDorreLouis-Sébastien MercierMizelioTxikipediaMartin Larralde1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaThe Rolling StonesJose Manuel Lujanbio🡆 More