Twitch

Twitch zuzeneko transmisioak egitea ahalbidetzen duen plataforma da.

Haren untzio nagusietako bat bideo-jokoak zuzenean emititzea da; horretan, YouTube lehiakide nagusitzat du. Webgunearen edukia zuzenean edo eskari bidez ikus daiteke.

Twitch
Twitch
Datuak
Motabideo-jokoak banatzeko plataforma, bideo emankizun zerbitzua, webgunea eta user-generated content platform (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
KudeatzaileaTwitch Interactive
JabeaTwitch Interactive
Historia
Sorrera2011ko ekainaren 6a
Sortzailea
Emmett Shear (en) Itzuli
Kyle Vogt (en) Itzuli
Michael Seibel (en) Itzuli
Justin Kan (en) Itzuli
Ordezkatzen duJustin.tv (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: Twitch Twitter: TwitchSupport Instagram: twitch Twitch: Twitch Edit the value on Wikidata

2014ko irailean Amazonek erosi zuen 970.482.567 USDren truke.

Historia

2007an Justin Kan eta Emmet Shearrek bideoak zuzenean transmititzea ahalbideratzen zuen Justin.tv webgunea sortu zuten. Webgunea hainbat eduki kategoriatan banatu zen. Bideo-jokoen kategoria izan zen azkarren hazi zena, webguneko eduki ezagunena bilakatuz. Plataforma bideo-jokoen hainbat txapelketa ofizialen babesle aktiboa izan zen, besteak beste, Starcraft II: Wings of Libertyrena; Hego Koreako, Europako eta Amerikako lehia-joko ezagunenetako bat.

2011ko ekainaren 6an, Electronic Entertainment Expo-an, Justin.tvk Twitch.tv kaleratu zuen, kirol elektronikoetara bideratutako beta azpiproduktu gisa. Izena, jokalarien erreakzio denbora izendatzeko erabiltzen den "Twitch gameplay" terminoan inspiraturik dago .

2013an bere lehiakide nagusi zen Own3d.tv webgunea itxi zutenetik Twitch da e-sportak streaming bidez emititzeko webgune erabiliena, bere lehiakideekiko alde nabarmena duelarik. Bada Twitchek monopolioa duela esan duenik. Twitchek bideo-zerbitzuetan duen konpetentzia, YouTube eta Dailymotion kasu, bideo-jokoen inguruko edukia handitzen hasi ziren lehiatzeko, baina ez zuten Twitchek beste arrakasta izan. 2013. urtearen erdirako, 43 milioi bisitari baino gehiago zituen hilean Twitchek, bisitari bakoitzak ordu bat eta erdi inguru pasatzen zituelarik bideoak ikusten. 2014ko otsailerako, Twitch Interneteko laugarren trafiko iturririk handiena zen Estatu Batuetan, Netflix, Google eta Apple-en atzetik.

Hazkundea eta eskuratze-espekulazioa

2014ko otsailaren 10ean, Twitchen jatorrizko konpainiak (Justin.tv, Inc.) Twitch Interactive izena hartu zuen, konpainian Twitchek zuen garrantzia islatuz. Hilabete berean, Twitch Plays Pokémon izeneko stream bat abiatu zen, non ikusleen parte-hartze zuzenarekin Pokémon Red jokatzen saiatu zen, biral bilakatuz. Txateko komandoak jokoaren kontrol bihurtzen zituen sistema bat erabili zuen streamak, eta milaka pertsonek aldi berean jokatzen zuten. Urte berean, Twitch Electronic Entertainment Expoaren streaming plataforma ofiziala bilakatu zen.

2014ko maiatzaren 18an, Varietyk lehen aldiz esan zuen Googlek Twitch erosteko aurretiazko akordio bat lortu zuela, gutxi gorabehera mila milioi dolarren truke.

2014ko uztailaren 30ean, Steve Aokik zuzeneko emanaldi bat eman zuen Twitch bidez Eivissako gaueko klub batetik. Aokiren agerpena ez zen izan Twitchen kontzertu bat eman zen lehen aldia, 2013ko uztailean "Video Games Live" kontzertu emanaldia igorri bai zen San Diegotik.

2014ko abuztuko aldaketak

2014ko abuztuaren 5ean, Justin.tv-ren jatorrizko lekua itxi egin zuten, baliabide guztiak Twitchera bideratu behar zirela adieraziz. 2014ko abuztuaren 6an, Twitchek artxibo-sistema eguneratu bat sartu zuen multiplataformetan sartzeko, kanalen baten iraganeko transmisioak nabarmenduz eta kalitate handiko bideoei bide emanez, zerbitzarien gehikuntza eta bideo-kudeatzailearen interfaze berri bat, iraganeko transmisioak kudeatzeko eta transmisioen Highlights-ak antolatzeko; horiek ere YouTubera esportatu daitezkeelarik. Muga teknologikoen eta baliabideen eskakizunen ondorioz, sistema berriak atzerapauso batzuk zituen; transmisioak epe mugagabe batez artxibatzeko aukera ("Save forever") ezabatu egin zen, gehienez ere 14 egunez mantendu zitezkeela adieraziz, edo 60 partnerrentzat eta "Turbo" harpidedunentzat. Highlights-ak denbora mugagabeak egonzaitezkeen arren, 2 orduko iraupenera mugatu ziren. Gainera, on demand dauden bideoetan egile eskubidea duten musika detektatzen hasi ziren. Zuzeneko transmisioak ez zeuden iragazki horien mende.

Neurri berriek arazoak eragin zituzten. Aldaketak Youtuberen politikekin alderaketak egitea ere ekarri zuen, Googlek enpresarekiko zuen interesari buruzko zurrumurruak areagotuz. Reddit bidezko galdera eta erantzun batzuetan, Emmet Shear sortzaileak onartu zuen bere taldeak "hondatu" egin zuela eta aldez aurretik ohartarazi behar zituztela aldaketak. Twitchek zuzeneko transmisioetan audio-iragazkia ezartzeko asmorik ez zuela ere agindu zuen. 2014ko abuztuaren 7an, Highlightsen 2 orduko muga berriro kendu zen, eta on-demand bideoetan egile eskubideak urratzeagatik markatutako bideoetarako apelazio-prozesu bat gehitu zen. 2014ko urtarrilean, arazo horiek are gehiago zuzentzeko, Twitchek erabilera libreko liburutegi bat sartu zuen bere streametan.

Amazon.com-en eskuratzea

2014ko abuztuaren 25ean, Amazon.com-ek Twitch interactive erosi zuen 970 milioi dolarrengatik. Hainbat informazio-turrik zabaldu zutenez, Googlerekin izandako tratuak porrot egin zuen, eta porrot horrek Amazon enpresari aukera eman zion. Forbesek esan zuenez, Googlek atzera egitearen arrazoia Lehiaren Zuzenbidea urratzea zen, Google YouTuberen jabea baitzen, sektoreko erraldoirik handiena. Erosketa 2014ko irailaren 24an itxi zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Twitch HistoriaTwitch ErreferentziakTwitch Kanpo estekakTwitchBideo-jokoWebguneYouTube

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Garapen iraunkorLeviathan (liburua)Eskusoinu txikiAnimaliaErik BerganzaFIFOIsurtzeZatiki (matematika)KatagorriChaturbateTxakurEstropadaHezkidetzaAnne IgartiburuGazte Koordinadora SozialistaZuberoako maskaradak2024ArrantzaAlbokaOzeano BareaHistoriaurreaBetAntzinako ErromaZortziko handiPaperHizkuntzaIñaki PerurenaInterstellar (filma)Sai zuriMarko AgripaSimone de BeauvoirNøgen (musika taldea)ItaliaBiztanleriaGas naturalOrskC++PornhubItsasoko ekosistemaLemoizko zentral nuklearraGernikako bonbardaketaArroka metamorfikoBarraskiloInstagramEusko AlkartasunaGarazi ArrulaCate BlanchettSare pribatu birtualFaktore abiotikoAitormena (abestia)LandareHertzainakTarinKobreBurdinaAntzinaroaTxoria txoriXabier UgarteAltxerriTrikuharriBizkaiaPablo PicassoCarles PuigdemontUgaztunSexu harremanItoizEuskal Herria Bildu🡆 More