Zelula Dendritiko

Zelula dendritikoa (grezieratik: δένδρον, zuhaitza, adar asko dituztelako) immunitate-sistemaren zelula mota bat da.

Bere eginkizun nagusia antigenoak hartu eta immunitate-sistemaren beste zelula batzuei aurkeztean datza, zelula horiek -Th linfozitoak- aktiba daitezen.

Zelula dendritiko
Zelula Dendritiko
Zelula dendritikoak larruazaleanZelula Dendritiko Irudi gehiago
Xehetasunak
Identifikadoreak
MeSHA11.436.270, A15.382.066.270 eta A15.382.670.260 A11.066.270, A11.436.270, A15.382.066.270 eta A15.382.670.260
THH1.00.01.0.00038
FMA83036
Terminologia anatomikoa

Antigenoak ezagutzeko, B eta T linfozitoek zelula antigeno-aurkezleen lankidetza behar dute. Zelula antigeno-aurkezle garrantzitsuenak makrofagoak dira, fagozitosia egin ondoren antigenoak aurkezten dituztenak.

Zelula dendritikoak ere antigeno-aurkezle garrantzitsuak dira eta, horretaz gain, ahalmen fagozitikoa dute. Beraz, zelula dendritikoek eta makrofagoek antigenoak irentsi eta lantzen dituzte, eta Th zelulei aurkezten dizkiete. Azken zelula hauek B linfozitoak aktibatzen dituzte, askatzen dituzten zitokinen bidez, eta B linfozitoek -azkenik- antigeno arrotzak deuseztatzen dituzte ekoizten dituzten antigorputzei esker.

Zelula dendritikoak gongoil linfatikoetan, timoan eta arnas eta digestio-aparatuen mukosetan daude. Larruazalean ere ugariak dira, bertako zelula dendritikoak Langerhans-en zelulak deitzen direlarik.

Haien morfologia dela eta, hasieran nerbio-sistemaren zelulak zirela uste izan zen.

Odol-zelula guztien antzera, zelula dendritikoak hematopoiesiaren bidez sortzen dira.

Kanpo estekak

Tags:

AntigenoGrezieraImmunitate-sistemaLinfozitoZelula

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Hipatia AlexandriakoaIkerkuntza eta garapenaAbrocoma shistaceaSexismoEsch-sur-AlzettePaleolitoaAntzuJon IñarrituErbinude arruntMarteBegiGante-WevelgemMunicheko KonferentziaJakoba ErrekondoGolfAdolf HitlerLemoaAbiaduraSisifoMaien zibilizazioaHuntza taldeaAna ObregónEuskarazko Wikipedia (webgunea)MonarkiaBirusMadrilUrrexolagaraiko guduaJuana WhitneyJimmy WalesProkariotoGiza sexualitateMegalitoEuskaraEz Dok AmairuAbarkaTrikuharri24 orduak euskarazKatagorriBaionaNetiketaEnergia zinetikoFallout 4IntsektuGernika-LumoBizi-kalitateDiktaduraIñaki PerurenaLuzaideko bolantakNorvegiaEguzki-loreEuskal Herriko ekonomiaHerri kirolGaztelaniaIOSIndonesiaSadko (Ilia Repin)1961NarrastiXenpelarInformatikaFrantziaApirilaren 12AstoBrigade LocoOrgasmoUztailaren 13TiraniaUsaimen🡆 More