Vladimír Holan

Vladímir Holan (Praga, 1905eko irailaren 16a - 1980ko martxoaren 31) poeta eta narratzaile txekiarra izan zen.

Vladimír Holan
Vladimír Holan
Bizitza
JaiotzaPraga1905eko irailaren 16a
HerrialdeaVladimír Holan Txekoslovakia
HeriotzaPraga1980ko martxoaren 31 (74 urte)
Hobiratze lekuaOlšanyko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
frantsesa
alemana
poloniera
gaztelania
persiera
txinera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, itzultzailea eta editore-laguntzailea
Jasotako sariak
KidetzaTxekoslovakiako Alderdi Komunista

Musicbrainz: f9082e25-cd9b-4e0c-9d09-e307ba880ce4 Discogs: 1848965 Edit the value on Wikidata
Vladimír Holan

Bizitza

1911n Podolira joan zen oinarrizko ikasketak egitera. 1919an ostera ere Pragan da, eskolaratzearekin jarraitzeko. Holanen lehen lana 1926koa da: Blouznivý vějíř. 1929an Italiara joan zen eta hurrengo urtean Triumf smrti eman zuen argitara, Mallarme idazle sinbolista frantsesaren estilotik gertuko lana. 1932an hitz lauzko lehen lana sortu zuen: Kolury; urte berean ezkondu eta Život (Bizitza) aldizkarian hasi zen lanean erredaktore. Prosa idazten jarraitu zuen eta 1937 inguruan Parisen da, garaikide zituen hainbat pentsalari eta intelektual txekiarren ondoan: Josef Šíma, Bedřich Vaníček eta Antonín Kyval.

Hitleren mehatxua hor nonbait, 1938an Září 1938(1938ko iraila) lana dator, gizartetik hurbil den poesia engaitua. Espainiako poesiak erakarria eta Václav Černý hispanistaren laguntza tartean Gongoraren hainbat lan itzultzen jardun zuen. Hurrengo urteetan eten barik jarraitu zuen idazten. Nazien okupazioaren lekuko da giro horren isla jasotzen duen eta osatu zuen egunerokoa, eta 1947an, sobietarrek behin liberatuta, Tobě eta Rudoarmějci eman zituen argitara. Gerra amaituta Pragako auzo batera jo zuen eta han emango ditu hil bitarteko urteak. Holanen lana ez ei zetorren bat estatuaren ildoarekin eta bazter geratu zen. Ordutik aurrera baina bere lan onenak sortzeari ekin zion.

Holanen poesia sinboloek osatua da, eta gaua osagai garrantziatsua da haren irudikapenetan, mamu eta misterioek ezaugarritua. Ahal eta ezinaren arteko mugak, esna eta lo egotearenak, arrazoimen eta imajinazioarenak... muga horiek guztiak lanbroak dira oso Holanen poesian.

Joseba Sarrionandiak Holanen bost poema itzuli zituen euskarara, eta Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan (Pamiela, 1985) eman argitara.

Lanak

  • Blouznivý vějíř1926
  • Triumf smrti1930
  • Vanutí1932
  • Oblouk1934
  • Kameni, přicházíš…1937
  • Triumf smrti - 1930, 1936, 1948
  • Září'1938, aussi appelé Září 1938
  • Havraním brkem1938, 1946
  • Noc z Iliady
  • Španělským dělníkům
  • Sen1939,
  • Odpověď Francii
  • Záhřmotí1940
  • První testament1940
  • Zpěv tříkrálový
  • Návrat Máchův
  • Lemuria
  • Chór
  • Cestou - (1962)
  • Prostě (1954)
  • Tři – (1957)
  • Dík Sovětskému svazu1945
  • Panychida1945
  • Tobě1947
  • Rudoarmějci1947
  • Dokument1949
  • Mozartiana 1963
  • Strach
  • Noc s Hamletem1964, écrit entre 19491956
  • Noc s Ofélií 1970
  • Bez názvu 1962
  • Příběhy 1963
  • Bolest – vydáno 1965, hommage aux amis défunts (Josef Čapek, Josef Hora, František Halas)
  • Na sotnách 1967
  • Asklépiovi kohouta 1970
  • Předposlední 1982 -
  • Sbohem? 1982

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimír Holan Vladimír Holan 

Tags:

Vladimír Holan BizitzaVladimír Holan LanakVladimír Holan Ikus, gaineraVladimír Holan Kanpo loturakVladimír Holan19051980Irailaren 16Martxoaren 31PragaTxekia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Mizenastar zibilizazioaBotere-banaketaUrrePablo PicassoBartzelonaInaxio PerurenaMax HorkheimerGabrielle d'Estrées eta haren ahizpa batPinuMasaEuskararen jatorriaEuskal Herriko naturagune babestuakAhotsUrteReal SociedadEli GallastegiCarles PuigdemontSorginEuskararen historiaWeb crawlerEgiptoLehoiJose Antonio GisasolaBirkenwaldBonoboApirilaren 11AlemaniaRamadanEuskadi Ta AskatasunaKatuBerdeMirotzak (abestia)Maria UrcelayAnkerEusko Jaurlaritza2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakNafarroa GaraiaZilarKuleto faltsuUrko (mendia)Bulego (musika taldea)Go!azen (telesaila)Sare sozialakGiza aluPaul TanuiHormabularAmeriketako Estatu BatuakIlargiaren aldiZibilizazio minoikoWLandareULMA TaldeaGiza Garapenaren IndizeaThe Shape of Water.tvBernardo RossellinoLisboaMarvin Amparo SantanaAxularTxanpon-makinaJuan Jose UnanueZelulaAmaiurko gazteluaDesobedientzia zibilOlinpiar Jokoak24 orduak euskarazEgonkortasun PlanaAndoni IruretagoienaLokotx biltzeAzelerazioAngiolo GabrielliSan Genesio ed UnitiEmmanuel MacronJanari transgenikoGazte TopaguneaMunicheko Konferentzia🡆 More