Visual Basic Alan Cooperrek Microsoftentzat garatutako programazio-lengoaia da.
BASIC lengoaia erabiliz interfaze grafikoa duten aplikazio informatikoak garatzea ahalbidetzen du. Lehenengo bertsioa 1991.urtean plazaratu zen
Visual Basic | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1991 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Microsoft Windows |
Programazio paradigma | Objektuetara bideratutako programazioa, gertaeretara zuzendutako programazioa eta procedural programming (en) |
Sistema eragilea | VisualBasic Project (en) , VisualBasic Form (v3.x) (en) eta VisualBasic Form (v6.0) (en) |
Idatz dezake | ActiveX License Package file (en) , VisualBasic Project (en) , VisualBasic Form (v3.x) (en) , VisualBasic Form (v6.0) (en) eta Visual Basic Binary Form file (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | QuickBASIC (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Microsoft |
learn.microsoft.com… |
Bere inplementazioa ez da oso eraginkorra, baina aplikazio batzuk beste lengoaia batzuetan baino modu azkarrago eta errazagoan egiten laguntzen du. Ez du ordenagailu baten barneko arkitekturaren ezagutzarik eskatzen apenas, eta hasiberriek erabili ohi dute. Ez da oso gomendagarria proiektu handiekin lanean ari diren profesionalentzako, ezta ere aplikazio konplexuak garatu nahi dituztenentzako.
Interfaze grafikoak sortzeko garapen inguru grafiko da. Programatzaile adituentzako zein hasiberrientzako lengoaia ikasterraza, gertaerei zuzenduta eta aplikazio grafikoak diseinatzeko aproposa. Bere berrikuntzarik nagusiena dll mota bat erabiltzea zen, lehenago vbx izendatzen zen eta geroago ocx. Dll liburutegi honek kontrol bateren funtzionaltasuna eta formularioaren eransketa arina ahalbidetzen du. Bere sintaxia, BASIC-tik eratorria, denboraz zabaldua da lengoaia egituratu berrien ezaugarriak gehitu izan baitzaizkio. Objektuei zuzendutako lengoaiaren ezaugarri batzuk gehitu zaizkio, hala nola polimorfismo interfazeen bidez, formularioak ere objektuak dira baina herentzia ez du onartzen.
Datu-baseak konektatzeko liburutegia du, ADO. Informix, DBase, Access, MySQL, SQL Server, PostgreSQL... datu-baseak onartzen ditu.
Abantailak vs desabantailak
Kaixo mundua adibidea:
Sub Main() MsgBox "Kaixo, mundua!" End Sub
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Visual Basic, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.