Antzinako Erroma Villa

Villa, Antzinako Erroman eta iturri klasikoen arabera, landan zegoen etxe isolatu bat zen, eta domusaren kontrakoa zen.

Hala ere, villa terminoa erabiltzen dienean, askotan, esanahi murritzagoa ematen zaio, eta aristokraziaren nekazaritza-jabetza baten erdigunea eratzen zuen etxaldea dela esaten da, bizileku-eraikin nagusi batez eta produkzio-jardueretarako eraikin xumeagoez osatua, hau da, zehazkiago, "villa rustica" esaten zaiona da.

Antzinako Erroma Villa
Erromatar Villa Rustica baten modelo bat.
Antzinako Erroma Villa
Orbe-Boscéazeko (II mendea, AD) erromatar villaren bizitegitarako zatiaren eskalan egindako maketa.

Jatorria eta garapena

K.a. V. mendeko greziar landetxeetan oinarriturik, hurrengo urtean Latium eskualdeetatik hedatu ziren. Erromatar Errepublikaren krisialdian (K.a. II eta I. mendeetan) nekazari xumeak desagertu ziren eta latifundio hauek benetako domus bilakatu ziren. Garai hartan, villa horien artean, ekoizpen gune handiak aurki daitezke, bere ingurunean jende asko biltzen zituenak, eta beraz populazio bilguneak zirenak, herriak, alegia.

Motak

Herri edo hirietatik kanpo zeuden etxe isolatu guztiak ez ziren villa-k, beste etxe mota batuk era baziren eta; etxe apalak casae ziren eta etxolak tuguria, lur sail txikietan egoten zirenak.

Bi villa mota nagusi zeuden: villa rustica, eta villa d'otium (villa urbana, pseudourbana eta suburbana ere deituak ikerketa lanetan). Augusto enperadorearen etxea (domus bat) Erromako beste senatarien etxeen antzekoa zen tamainan eta Palatinotik gertu zegoen, baina hori hurrengo enperadoreekin aldatu zen. Enperadoreen egoitzak handitu eta konplexuagoak bilakatu zirenean, eta Erroma zentrotik kanpoan eraikitzen hasi zirenean, gaur egun palazioak deituko genukeenak bilakatu ziren. Eraikin mota horri villa inperiala izena ematen zaio ikerlanetan.

Villa maritima, itsaslaldean zeudenak ziren, eta villa lacustre, laku baten ertzetan, gaur egun bezala, Italiako Po ibaitik iparraldeko lakuetan aberatsek zituztenak Inperioaren garaian; Como eta Garda lakuetan horien aztarnak aurkitu dira.

Villa rustica delakoan, bizilekua sinplea izaten zen gehienetan, nahiz eta guregana iritsi direnak eta ezagunak egiten direnak, handiak, konplexuak eta aberatsak izan. Nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin erlazionatuta zeuden. Varronek K. a. I. mendean villak deskribatzen dituenean, batzuk nekazaritza lanetan aritzen zirela dio, beste batzuk abeltzaintzan, eta beste batzuk bi lan motetan. Pasto villatica-k ere aipatu zituen, eta kontzeptu horren barruan sartzen dira txoritegiak, basurdeentzako itxiturak, erlauntzak eta ur gazi edo geziko haztegiak.

K.o. I. mendeko Columella agronomoak, villa-konplexuak hiru zati zituela idatzi zuen:

  • pars urbana, non jabea eta bere familia bizi ziren;
  • pars rustica, nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenerako, non esklaboak lan egin eta bizi ziren;
  • villa fructuaria, non tailerrak eta biltegiak zeuden, eta salmentara bideratutako ekoizpen handiko etxaldeetan egoten ziren.

Villa rustica

Gorago azaldu bezala, villa-en aurrekariak, K. a V eta VI mendeko Greziako aristokraten etxaldetan egon daiteke, hala nola Kartagoko K. a. IV mendeko luxuzko etxeetan, soro joriez inguratuta zeudenak. Lazion IV. mendean villa-k zeuden jada, leku garaietan kokatuta, bizitzeko eta lan egiteko eraikinak bananduta zituztenak. K.a. III. mendean ez dago aldaketa tipologikorik. Baina K.a. II eta I. mendean, jabetza ereduak aldetzen dira Errepublikaren baitan. Mediterraneo ekialdean erromatarrei irekitzen zaizkien merkatu berriek, nobleziako familien aberasteak dakar, bere jabetzako lurrak eta nekazari ondasunak nabarmen handitzen dira. Lurra esku gutxiagotan biltzen da eta nekazari txiki libreak desagertzen hasten dira eta jabe handiak lana kontramaisuen ardurapean uzten duten urrun dauden errentadun bilakatzen dira. Errepublikaren azken urteetan, Italia erdialdeko eta hegoaldeko villa-handiek, badituzte beharrezko egitura guztiak, ekoizpen handiak sortu eta esportatzeko.

Euskal Herriko villak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Antzinako Erroma Villa Jatorria eta garapenaAntzinako Erroma Villa MotakAntzinako Erroma Villa Villa rusticaAntzinako Erroma Villa Euskal Herriko villakAntzinako Erroma Villa ErreferentziakAntzinako Erroma Villa Kanpo estekakAntzinako Erroma VillaAntzinako ErromaAristokraziaDomusEtxalde

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Erbinude arruntGaliziako Egun NazionalaEuskal Herriko ekonomiaItzulpen automatiko neuronalRamadanJEuskal literaturaEgutegi gregorianoEuskal Herriko demografiaCentral ParkLeonidas I.aMetal AroaEzteiInstrumentalAgurainFrank SinatraAngkor Wat2012Homo sapiensErromatar arkitekturaD ereduaArtelazkiItsasontziSons of AguirreAustraliaTaula periodikoaToles eta zamalkadura gerrikoLaminaEkologia1977DiktaduraZea Mays (musika taldea)Eguzki-energiaSobiet (kontseilua)AlemaniaHerbehereakCarmen HermosínEuskaltzaindiaTraineru estropadaSorgin-orratzAnimaliaHausterre-egunLisboaProkariotoEnergia nuklearEspainiaGetxoMadonna (abeslaria)Aberri EgunaCiara Bravo2004Erdi AroaPatella vulgataJara NavarlazItaliaHolokaustoaInstagramJon IñarrituHitanoMarmoka (argipena)Irati (filma)Argi-oilarKoalaAsmatzaileUrtarrilaren 18Itsaso HilaHemendik At!Zuberoako maskaradakIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaKristautasun🡆 More