Villa Borghese

Villa Borghese Erroman dagoen estilo ingeles naturalistako lorategi paisajistiko bat da.

Bere barnean, zenbait eraikin, museo eta atrakzio ditu. Erromako bigarren parke publikorik handiena da, 80 hektarea luze-zabal, Villa Doria-Pamphiliren ondoren.

Villa Borghese
Villa Borghese
Villa Borghese
Kokapena
Estatu burujabeVilla Borghese Italia
EskualdeaVilla Borghese Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio I
Koordenatuak41°54′49″N 12°29′06″E / 41.913647°N 12.485104°E / 41.913647; 12.485104
Historia eta erabilera
Irekiera1605
Inaugurazioa1903
JabeaItalia
Scipione Borghese (en) Itzuli
ErabiltzaileaHouse of Borghese (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera80 ha
Webgune ofiziala

Historia

1605ean, Scipione Borghese kardinalak, Paulo V.a aita santuaren biloba eta Gianlorenzo Berniniren mezenasa zena, gune hori aldatzen hasi zen, garai horretan, Pinzio mendi gainean mahastiz josia zegoena, Antzinako Erroman eraikitako lorategirik handienean.

Mahastiaren tokia Giardini di Lucullo izenaz identifikatu da. XIX. mendean, lorategiko zati handi bat lorategi paisajistiko bihurtua zen, ingelesei gustatzen zitzaien bezala.

Villa Borgheseko lorategiak Estatuak hartu zituen 1901ean eta 1903ko uztailaren 12an ireki ziren publikoarentzat.

Parke handi horrek bederatzi sarrera ditu: erabilienak Porta Pincianakoa, Piazza di Spagnakoa, Rampe del Pinciokoa Piazza del Popolotik eta Piazzale Flaminioko sarrera monumentula dira.

Pinzio menditik, hegoaldean, Erromako ikuspegirik ikusgarrienetako batzuk daude.

Villa bera, Villa Borghese Pinciana deritzona, Flaminio Ponziok eraiki zuen, Scipione Borgheseren eskemak garatu zituena. Gaur egun, Borghese Galeriaren egoitza da. Ponzio hil ondoren, lanak, Giovanni Vasanzio flandriarrak (benetako izena Jan van Santen zuen) amaitu zituen. Camillo Borghesek eraikina Berniniren eskulturak gordetzeko erabili zuen (horien artean, David, Apolo eta Daphne izenekoa), baita Antonio Canovarenak ere (Paolina Borghese). Baita Tiziano, Raffaello eta Caravaggiorenak ere.

Villa Borgheserekin elkartuta, muinoaren oinean, Villa Giulia dago, 1551 eta 1555 bitartean eraikia, Julio III.a aita santuarentzako udako egoitza gisan. Gaur egun, bertan, Etruriar Museoa dago.

Villa Borgheseren barnean, Villa Medici ere dago, Académie française-ak Erroman duen egoitza, Pietro Canonica eskulturgilearen bilduma duen gotorleku txiki bat da.

Eraikin gehiago daude viale de Belle Arti deritzonean, Erromako Erakusketa Unibertsalerako eraikiak, 1911n. Galleria Nazionale d'Arte Moderna ezagunena da.

Haren barnean, Erromako zooa ere dago, berriki, Bioparke bihurtua eta Zinearen etxea, Arrosen etxean dagoena.

Villa Borghese Piazza di Siena lehiaketa hipikoaren egoitza da, 2009an 77. edizioa ospatuko zuena.

Eraikinak

Villa Borghese 
Lorategi sekretua eta Casino dell'Uccelliera
Villa Borghese 
Lakuko lorategia Eskulapioren tenpluarekin.

Villa Borghesen eraikin ugari daude. Garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Aranciera
  • Casale Cenci-Giustiniani
  • Casino del Graziano
  • Casina delle Rose
  • Casino dell'Orologio
  • Casino detto di Raffaello
  • Casino Nobile (Borghese Galeria)
  • Fortezzuola (Pietro Canonica Museoa)
  • Galoppatoio (Villetta Doria)
  • Meridiana
  • Uccelliera
  • Villa Poniatowski

Lorategiak

  • Giardino del Lago
  • Giardino Piazzale Scipione Borghese
  • Giardini Segreti
  • Parco dei Daini
  • Valle dei Platani

Iturriak

  • Fontana del Fiocco
  • Fontana dei Cavalli Marini
  • Fontana dei Pupazzi
  • Fontane Oscure
  • Mostra dell'Acqua Felice

Apaindura

  • Giovanni Battista Embrìacoren hidrokronometroa
  • Arco di Settimio Severo
  • Grotta dei Vini
  • Piazza di Siena
  • Pórtico dei Leoni
  • Propilei Egizi
  • Propilei Neoclassici
  • Tempietto di Diana
  • Tempio di Antonino e Faustina
  • Tempio di Esculapio

Museoak

  • Bioparco
  • Borghese Galeria
  • Galleria Nazionale d'Arte Moderna
  • Museo Canonica
  • Museo Civico di Zoologia
  • Museo Nazionale Etrusco di Villa Giulia

Kanpo estekak

Tags:

Villa Borghese HistoriaVilla Borghese EraikinakVilla Borghese LorategiakVilla Borghese IturriakVilla Borghese ApainduraVilla Borghese MuseoakVilla Borghese Kanpo estekakVilla BorgheseEraikinErromaHektareaLorategiMuseoParke

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Abdulrazak GurnahTraineru estropadaIpar Euskal HerriaLeonardo da VinciAinhoa AierbeBaigorriUrtarrilaren 18AltzairuBarne produktu gordinMaiatzaren 10Orkatz BeitiaAbenduaren 22JaponieraXikito-perrakaNafarroako ErresumaMycena polygramma f. pumilaTracy ChevalierEgutegi gregorianoEmakumearen ugaltze-aparatuArdiKubaAiora Errenteria AgirreNafarroa GaraiaJoseba SarrionandiaOligarkiaEuskal Herriko erdiguneaBaginaJesus NazaretekoaGreziar mitologiaAlaitz eta MaiderHebrear egutegiaTere VerdesArabaHookeren elastikotasun legeaNafarroaren Eguna (Baigorri)PagoEuskal Autonomia ErkidegoaSua EnparantzaGabriel ArestiEkainaren 21Julen IbarrolaLuteranismoUztailaren 27Xabier OtaegiCéline DionDibisaMarioEspainiako futbol selekzio nazionalaKContact (1997ko filma)River PlateViktor KlimovOtsailaren 26Puta zikinak (liburua)1935Carles PuigdemontBigarren mundu gerraZeusOiartzunOAuthPeru AnsorenaLakarriZarautzAitana EtxeberriaAbenduaren 19Mikel GoñiGalerianoaren kantuaZinematikaJon MayaIñaki Osa GoikoetxeaDonejakue bideaAutokrazia🡆 More