Txori Zezen Arrunt

Txori zezen arrunta (Botaurus stellaris) ardeidae familiako hegaztia da, udan Europan eta Asian bizi dena eta neguan Afrikara migratzen duena.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sartu zuten.

Txori zezen arrunt
Txori Zezen Arrunt
Iraute egoera
Txori Zezen Arrunt
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPelecaniformes
FamiliaArdeidae
GeneroaBotaurus
Espeziea Botaurus stellaris
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Txori Zezen Arrunt
Datu orokorrak
Masa42 g (pisua jaiotzean)
arra: 2,906 kg (helduen pisua)
emea: 2,017 kg (helduen pisua)
Zabalera1,27 m
Kumaldiaren tamaina4,6
Txori zezena lezka artean.
Txori Zezen Arrunt
Txori zezena lezkadian ezkutaturik.

Deskribapena

70-80 cm arteko luzera eta 125-135 cm arteko hego-zabalera ditu eta 0'87 eta 1'94 kilogramo artean pisatzen du. Gorputz trinkoa du eta koartzetan ohiko ez den lepo sendoa. Kolore arre-horixka du baina orban ilun asko nolabaiteko marrak irudikatzen dituztenak, bizi den lezkadietan ongi kamuflatzeko. Mokoa zuzena eta zorrotza da, kolore argikoa, eta buruan pileo betza eta begitik bibotearen antzeko marra beltz bi ateratzen zaizkio. Hauen azpian marra zurixkak ditu alde banatan. Begi horiak ditu. Zangoak luzeak dira, kolore argikoak.

Habitata

Europan 54.000 bikote daudela estimatzen da, gehienek Errusian kumatzen dute. Ur gezatako edo gazikaratako hezegunetan aurkitzen da, aintzira, padura eta ibaietan, beti ere ur ertzetako lezkadietan ezkutatuta. Euskal Herrian migrazio garaian ikusten dugu kostaldean (Urdaibaien, Zarautzen, Txingudin...) edo barnealdean (Salburuan, Las Cañasen, Pitillasen...).

Elikadura

Hegazti bakartia da eta lezkadietan ezkutatuta, poliki poliki mugitzen da edota geldi egoten da harrapakina albotik pasa artean. Arriskua ikusten duenean tente jartzen da, zerura begira, geldi geldi, lezka artean kamuflatzeko.

Ugaztun txikiak, anfibioak eta intsektuak jaten ditu, baina aspaldian bere dietan ibai-karramarro gorriak duen garrantzia ikusi da, horrek erakarri omen du Ebroko haranera.

Ugalketa

Otsailetik aurrera arrak lurraldekoiak bihurtzen hasten dira. Ahalik eta lurralde handiena lortzen saiatzen dira, izan ere hegazti poligamoa baita eta lurraldearen hedaduraren araberako eme kopurua izango baitu.

Emeek habiak eraikitzen dituzte lezka, ihi eta antzeko landareak erabiliz. 30-40 cm arteko diametroa eta 10-15 cm-ko altuera izaten dute habiek. Oliba koloreko 3-7 arrautza jartzen ditu eta 25-26 egunetan zehar txitatzen ditu. Bitartean habiari materiala gehitzen dio eta asko handitzen da. Emea arduratzen da txitak jaiotzerakoan zaindu eta elikatzeaz, janaria oka eginez. 50-55 egun pasa direnean gazteak erabat garatuta daude eta habia uzten dute.

Ar monogamoek beren emearekin lanak konpartitzen dituzte.

Taxonomia

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean Systema naturae liburuan eta Ardea stellaris izena eman zion. Latinez "koartza izartsua" esan nahi du, lumaiako orban ilunen fora eta posizioak unibertsoa gogorarazten baitu. 1819. urtean James Francis Stephens naturalista ingelesak Botaurus generoa sortu zuen eta bertan sartu zituen txori zezen espezieak. Erromatarrek butaurus esaten zioten bos (idia) eta taurus (zezena) hitzen elkarketa da eta Plinio Zaharrak izenaren jatorria azaldu zuen, hegaztiaren zezenaren marruaren antzeko zarata egiten duela esanez. Erdi aroan ingelesez botor esaten zitzaion hegaztiari eta hortik atera zuen Stephensek generoarentzako izena.

Bi azpiespezie ezagutzen dira:

  • Botaurus stellaris capensis (Schlegel, 1863), Hegoafrikan bizi dena. Capensis izena Lurmutur Hiriak ematen dio (ingelesez Cape Town).
  • Botaurus stellaris stellaris (Linnaeus, 1758), ipar hemisferioan bizi dena.

Iruditegia

Erreferentziak

Tags:

Txori Zezen Arrunt DeskribapenaTxori Zezen Arrunt HabitataTxori Zezen Arrunt ElikaduraTxori Zezen Arrunt UgalketaTxori Zezen Arrunt TaxonomiaTxori Zezen Arrunt IruditegiaTxori Zezen Arrunt ErreferentziakTxori Zezen ArruntAsiaEuropaHegaztiKoartza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AbiaduraTeokraziaLaukiDiego MaradonaZea Mays (musika taldea)Zirkulazio-aparatuSchool TiesGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaZumaiaIkamaNarrastiElorrioDigestio-aparatuFederiko Krutwig1958DrahomíraZerainBakioBizi-kalitateSua EnparantzaAndoni IruretagoienaParisGaztelaniaErramun MartikorenaXabier LizardiEkinodermatuJaponiaLaosGurutze zeltaDiruEmakumearen ugaltze-aparatuDonibane GaraziLady Gaga1963Euskal Herriko demografiaBrasilAltzairuzko oihalaPoligono erregularInna AfinogenovaFisikaItsaso HilaErretinaJuana WhitneyBrigade LocoEstoniaErrege BardeaMikel SantosFrida KahloMPsikologiaWikidataChill MafiaJakoba ErrekondoMasturbazioMafaldaGiza eskubideakMaien zibilizazioaOtorduIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaEuskarazko Wikipedia (webgunea)Saint-Amand-Montrond kantonamenduaRaKirolLurraren atmosferaUrtarrilaren 13HolokaustoaMosku2013Zaharkitze programatuCharles DarwinKoalaGonzalo Boye🡆 More