Tximino Erregea

Tximino Erregea (txineraz Sun Wukong (孫悟空), japonieraz Son Gokū (そん ごくう)) Txinako izaki legendario bat da, bereziki ezaguna XVI.

mende">XVI. mendeko Mendebaldera Bidaia liburuagatik (西遊記/西游记) eta ondoren egindako istorio eta adaptazio askorengatik. Tximino Erregearen jatorria eleberria baino askoz zaharragoa da, eta Hanuman tximino-jainko hinduraino edo Song dinastiako Ramayanaraino hedatzen da. Eleberrian, harri batetik jaiotako tximino batek naturaz-gaindiko botereak lortzen ditu taoismoaren praktikak jarraituz. Zeruaren aurka matxinatu ostean, Budak mendi baten azpian kartzelaratzen du, eta beranduago Tang Sanzang monjearekin bidaia bat egiten du mendebaldera (Indiara) budisten sutrak lortzeko.

Tximino Erregea
Journey to the West universe (en) Itzuli
Tximino Erregea
Argitalpena
Ageri den obrak
InspiratuaWuzhiqi (en) Itzuli, Hanuman eta Shi Pantuo (en) Itzuli
Datu biografikoak
Jaiotza-izena石猴
JaiotzaMount Huaguo (en) Itzuli
Sexuagizonezkoa
Bestelakoak
IrakasleakXuanzang (en) Itzuli eta Subhuti (en) Itzuli

Tximino Erregeak indar oso handia du; gai da bi mendi zerutiarren pisua garraiatzeko bere bizkar gainean "meteoro baten abiaduran" korrika egiten duen bitartean. Gai da, era berean, 108.000 li bidaiatzeko korrikaldi bakar batean. Sun Wukongek 72 Lurraren transformazioak ere ezagutzen ditu, eta horregatik gai da hainbat animalia eta objekturen itxura hartzeko. Era berean, gerlari aparta da, zeruko gerlaririk onenak garaitzeko gai baita. Bere ileak ezaugarri magikoak ditu, Tximino Erregearen klonak egiteko gaitasuna baitu, eta, aldi berean, ileak arma, animalia edo objektuen antza har dezake. Eguraldia manipulatzeko gai da eta pertsonak geldiaraz ditzake magia erabilita.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

BudaHanumanHinduIndiaJaponieraMendebaldera BidaiaRamayanaSong dinastiaSutraTaoismoTxinaTxineraXVI. mende

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskal Herria erromatarren garaianLokomozio-aparatuGrândolaTxikipediaTxanpon-makinaPort-au-PrinceNerea Reparaz2024Larre-buztanikaraUranioGoenkaleLudwig van BeethovenIngalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioaZuhaitzWładysław BartoszewskiOrnodunRan Rober RanLubaki bandaAmaiurko gazteluaJaiotza-tasaBeñat GerenabarrenaPopEusko JaurlaritzaGoogle bombAndoainTabarreNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaFinlandiaIkurrinZirku NagusiaNestor BasterretxeaHannah ArendtBarraskiloGazteluInternetEusko Abertzale EkintzaZozoAntzinaro Berantiarra Euskal HerrianArantzazuko santutegiaCortinarius brunneus var. glandicolorErlijioRamona Zapatero ZapatelEuskal pilotaLekeitioNarrastiDanbolinSaguzarNoëlle McAfeeEroankortasun elektrikoDeba (ibaia)ArkupeGlobalizazioJan VermeerPatataIzabaErrubrika (hezkuntza)Al-AndalusXanti IparragirreKolonialismoEuskal mitologiaLawfareUrkiolako natura parkeaParisTrapezioAndelosJoxe AzurmendiZatiki (matematika)C++Donejakue bideaLehoiEuskalki🡆 More