Tuareg

Tuareg herria berbere hizkuntzaz mintzo den artzain herri nomada da, Touat (Aljeria) eta Ghudamisetik (Libia) hasi eta ipar Nigeriaraino, eta Fezzanetik (Libia) Timbukturaino (Mali) iristen dena.

XX. mende bukaeran 900.000 bat tuareg ziren.

Tuareg
Tuareg

Tuaregak, Aljerian
Biztanleak guztira
900.000 bat
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Tuareg Niger

Tuareg Mali
Tuareg Burkina Faso
Tuareg Aljeria

Tuareg Libia
Hizkuntza
Berbere hizkuntzak (Tamasheq, Tamajeq, Tamahaq), hausa, arabiera
Erlijioa
Islam
Zerikusia duten beste giza taldeak
Tuareg
Tuaregen eremua.

Tuaregek konfederazio moduko elkarteak osatzen dituzte: Ahaggar eta Azjer, iparraldean, eta Asben, Ifora, Itesen, Aulliminden eta Kel Tademaket, hegoaldean. Iparraldeko tuaregak basamortuan bizi dira; hegoaldekoak, berriz, estepan eta sabanan. Hegoaldeko tuaregek ganadua, gameluak eta zebuak hazten dituzte, eta iparraldekoei saltzen dizkiete.

Europarrak iritsi aurretik, tuaregen lurraldeetatik karabana eta bidaiari asko ibili zen, baina ibilgailu motordunak azaldu zirenean, karabana bidezko bidaiak arras galdu ziren. 1970-1980 hamarkadetan Mauritania, Senegal, Nigeria, Burkina Faso eta Txaden gertatutako lehorteen ondorioz, hegoaldeko tuaregen kopurua murriztu zen eta haien artzain-bizimoduak aldatu. Gizarte-antolamendua feudala dute: hainbat gizarte-maila daude, erabat definituak, hala nola, aitoren semeak, apaizak, jopuak, eskulangileak eta laborariak (lehen, esklaboak). Beren idazkera berezia dute (tifinagh), antzina libiarrek erabiltzen zutenaren antzekoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

AljeriaAmazigeraFezzanLibiaMaliNigeriaTimbuktuXX. mendea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Abuztuaren 27Dibulgazio2010eko Erresuma Batuko hauteskundeakWiki CommonsOperaKontsumismoJuan Sebastian ElkanoPaul TanuiArteriosklerosiM-15 mugimendua1911EspainiaBegoña PedrosaDentsitate (fisika)Emilia LandaluceMaria ArrillagaBilintxIlaski SerranoEuskal jaiakElikadura-piramideZaldia euskal mitologianVietnamgo GerraSorginJoan Antonio MogelArtizarraFrantziaTontxu RodríguezAro ModernoaMichel FoucaultLeturiaren egunkari ezkutuaEnergia eolikoErramun MartikorenaXVideosEuskalkiPaulo AzpiazuRingo StarrDiana UrreaAzeri arruntGanga (arkitektura)RamadanPello ReparazSergio MattarellaNancy PelosiIslamAmarotzKristalezko sabaiaEpikuroElektrizitateKrimenezko filmMalikiSuizidio lagunduWeb crawlerInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)606AzelerazioBotere-banaketaMaria AntonietaAmancay GaztañagaMaría KodamaUrtarrilaren 24KolorePott BandaAtenasEuskaraLehoinabarLasseubetatGiza Garapenaren IndizeaNeoconger mucronatusDonibane GaraziEuskaldunon EgunkariaConnemara gure bihotzetanJose Saenz GarmendiaIxtebe Pellot🡆 More