Tifinagh

Tifinagha (tifinaghez, ⵜⵉⴼⵉⵏⴰⵖ ou ⵜⴼⵏⵗ ; ABL, Tifinaɣ) amazigera eta berbere hizkuntza batzuk idazteko erabiltzen den alfabetoa da.

Haren eredu zaharrena alfabeto libiko edo berbero-libikoa da, Afrika iparralden eta Kanariar Uhartetan K. a. III. mendean dokumentatuta. Jatorri puniko edo kartagotarra egokitzen zaio. Ondoren, tifinagha amazigeraren lurraldetan ia galdu egin zen: bakarrik tuaregek beren hizkuntza idazteko gorde zuten. XX. mendean, ordea, berbere erakunde kultural batzuek berreskuratu zuten eta amazigeraren barianteak idazteko moldatu zuten (hizkuntza horietako batzuek ordu arte ez zuten idazkerarik). Tifinaghen antzinako bertsioek bakarrik kontsonanteak idazten zituzten; egungoak, aldiz, bokalentzako ikurrak ere ditu.

Tifinagh
Tifinagh alfabetoaren karaktereak.

Alfabeto libikoa

Kontsonantikoa da. Bi barietate izan zituen:

Bietatik bakarrik ekialdekoa deszifratu da, idazkun elebidun ugari aurkitu direlako; 24 sinbolotatik 22ren esanahaia argitu da. Antza, mendebaldekoa zaharragoa zen eta Kartagoko hizkuntzaren eragin txikiagoa zuen. Karaktere gehiago ditu, 37.

Bietan aurkitu diren idazkunak laburrak dira, eskaintza laburrak eta epitafioak gehienbat. Hitzak idazteko ez dago norabide bakarra baina ohikoena hitzak behetik gora idaztea da. Lerro bakoitzak hitz bat edo esanahi osoko esaldia du. Ikur batzuek, irakurketan laguntzeko, lerroaren hasiera markatzen dute.

Tifinagh tradizionala (tuarega)

Tifinagh 
Foucauldek prestatutako hiztegia.

Sahariar tifinagh tuareg herriaren idazkera arkaikoa da. Bertako laginek berrehun urte inguru dute. Haren jatorria, bestetik, ezezaguna da: ez dakigu Libiako alfabetoaren mendebaldeko edo ekialdeko formatik datorren edo norberaren arteko trantsizioa den, ez noiz hasi zen erabiltzen (libikoaren garaikidea den edo berriagoa, alegia), ezta arabiarren konkistaren aurrekoa ote den ere. XX. mendearen hasieran, Charles de Foucauld misiolariak alfabetoa deskribatu zuen.

Normalean, bokalik gabe idazten zen; salbuespen bakarra hitzaren amaiera zen. Egun, hori aldatzen ari da.

Tuareg herriaren tifinagh batzuetan testu luzeak idazteko erabiltzen da, baina ez da ohikoena: oro har, oharretan eta epitafioetan, maitasunaren adierazpenetan eta hainbat idazkunetan ikus daiteke. Inskripzioak sarritan formula honekin hasten dira: Awa näk [izena] innân, hau da, "Ni, [izena], zeinak esan zuen...".

Idaztearen ohitura tuaregen artean hedatzen ari da, emakumeen artean batik bat. Dirudienez, bi emakumeetako batek idatz dezake ongi; gizonen artean, estatistika herena da. Azkenaldian, tifinagin alfabetoa analfabetismoaren aurkako kanpainetan laguntza pedagogikoa gisa erabili da.

Tifinagh garaikidea (neotifinagha)

Tifinagh 
Stop seinalea bi hizkuntzatan: arabieraz (qif) eta tifinagh (bedd) (Maroko).

1965ean gazte berbere batzuek, beren hizkuntzen normalizazioan, Berbere Akademia kultur elkartea sortu zuten, baina proiektuak ez zuen luze iraun. 1967an, eta desagertu arte, Agraw Imazighen izena hartu zuen. Elkarte horrek Aljeriako tuareg herriak erabiltzen zuen alfabetoan oinarritutako alfabetoa proposatu zuen. Ordu arte, arabiar alfabetoa edo latindarra erabiltzen ziren.

1972an, Berbere Akademiaren partaidea eta kultura berberearen ikertzaile Ammar Negadik antzinako tifinaghari buruzko lan batzuk egin zituen. Horrela neotifinagha sortu zen; IRCAM erakundeak (Amazigh Kulturaren Errege Institutua) proposamena onartu eta zabaldu zuen.

1975ean, Asaghen aldizkariak, Ammar Negadik egindako ikerketetan oinarritutako 750 amazigh izenen zerrenda bat plazaratu zuen. Aljeriako Barne Ministerioak 2013an zerrenda horretan oinarritu zen amazigh izenen zerrenda ofiziala onartzeko. Geroztik alfabetoaren barianteak egin dira: ezagunena Salem Chaker irakasleak prestatukoa ezagunena da. 2003an Marokok tifinagha ofizialki onartu zuen hezkuntzan erabiltzeko. Azken urteetan tifinagha dezente zabaldu da, baina oraindik orain beste alfabetoen lehia du.

Letrak

Tifinagh karaktereak Unicoden U+2D30—U+2D7F mailakoak dira, 4.1.0 bertsiotik aurrera. 55 karaktere definituta daude baina gehiago erabiltzen dira. ISO 15924an, Tfng kodea tifinagh alfabetorako gordetzen da. Hona karaktereen koadro bat:

Letra sinpleak (eta letra modifikatzaileak)
Kode Glifo Unicode Letraldaketa Izen
Latina Arabiera NAF
U+2D30 Tifinagh  a ا æ ya
U+2D31 Tifinagh  b ب b, β yab
U+2D32 Tifinagh  b ٻ b, β yab igurzkari
U+2D33 Tifinagh  g گ ɡ yag
U+2D34 Tifinagh  g ڲ ɡ yag igurzkari
U+2D35 Tifinagh  dj ج d͡ʒ yadj Bereber Akademiarena
U+2D36 Tifinagh  dj ج d͡ʒ yadj
U+2D37 Tifinagh  d د j yad
U+2D38 Tifinagh  d د j yad igurzkari
U+2D39 Tifinagh  ض ðˤ yaḍ
U+2D3A Tifinagh  ض ðˤ yaḍ igurzkari
U+2D3B Tifinagh  e ه ə yey
U+2D3C Tifinagh  f ف f yaf
U+2D3D Tifinagh  k ک k yak
U+2D3E Tifinagh  k ک k yak tuareg
U+2D3F Tifinagh  ⴿ k ک k yak igurzkari
U+2D40 Tifinagh  h
b
ھ
ب
h
b
yah
= yab tuareg
U+2D41 Tifinagh  h ھ h yah Bereber Akademiarena
U+2D42 Tifinagh  h ھ h yah tuareg
U+2D43 Tifinagh  ح ħ yaḥ
U+2D44 Tifinagh  ˤ (ε) ع ʕ yaε
U+2D45 Tifinagh  kh (x) خ χ yax
U+2D46 Tifinagh  kh (x) خ χ yax tuareg
U+2D47 Tifinagh  q ق q yaq
U+2D48 Tifinagh  q ق q yaq tuareg
U+2D49 Tifinagh  i ي i yi
U+2D4A Tifinagh  j ج ʒ yaj
U+2D4B Tifinagh  j ج ʒ yaj ahaggar
U+2D4C Tifinagh  j ج ʒ yaj tuareg
Kode Glifo Unicode Letraldaketa Izen
Latina Arabiera AFI
U+2D4D Tifinagh  l ل l yal
U+2D4E Tifinagh  m م m yam
U+2D4F Tifinagh  n ن n yan
U+2D50 Tifinagh  ny ني nj yagn tuareg
U+2D51 Tifinagh  ng ڭ ŋ yang tuareg
U+2D52 Tifinagh  p پ p yap
U+2D53 Tifinagh  u
w
و
ۉ
w yu
= yaw tuareg
U+2D54 Tifinagh  r ر r yar
U+2D55 Tifinagh  ڕ yaṛ
U+2D56 Tifinagh  gh (ɣ) غ ɣ yaɣ
U+2D57 Tifinagh  gh (ɣ) غ ɣ yaɣ tuareg
U+2D58 Tifinagh  gh (ɣ)
j
غ
ج
ɣ
ʒ
yaɣ del Aïr
= yaj Adrarrekoa
U+2D59 Tifinagh  s س s yas
U+2D5A Tifinagh  ص yaṣ
U+2D5B Tifinagh  sh (š) ش ʃ yaš
U+2D5C Tifinagh  t ت t yat
U+2D5D Tifinagh  t ت t yat igurzkari
U+2D5E Tifinagh  ch (tš) تش t͡ʃ yatš
U+2D5F Tifinagh  ط yaṭ
U+2D60 Tifinagh  v ۋ v yav
U+2D61 Tifinagh  w ۉ w yaw
U+2D62 Tifinagh  y ي j yay
U+2D63 Tifinagh  z ز z yaz
U+2D64 Tifinagh  z ز z Tawellemeteko yaz
= yaz arpon
U+2D65 Tifinagh  yaẓ
U+2D6F Tifinagh  +ʷ ۥ+ ʷ Ezpainbelarizatzearen marka
= Tamatart
= 2D61
Digrafak (loturak onartzen dira)
Kode Glifo Unicode Letraldaketa Izena
Latina Arabiera NAF
U+2D5C U+2D59 Tifinagh  ⵜⵙ ts تس t͡s yats
U+2D37 U+2D63 Tifinagh  ⴷⵣ dz دز d͡z yadz
Kode Glifo Unicode Letraldaketa Izen
Latina Arabiera AFI
U+2D5C U+2D5B Tifinagh  ⵜⵛ ch (tš) تش t͡ʃ yatš
U+2D37 U+2D4A Tifinagh  ⴷⵊ dj دج d͡ʒ yadj
Kolore Key
Oinarrizko Tifinagh (IRCAM)  Tifinagh zabaldua (IRCAM)  Beste tifinagh letrak; Egungo tuareg letrak 

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Tifinagh Alfabeto libikoaTifinagh tradizionala (tuarega)Tifinagh garaikidea (neotifinagha)Tifinagh LetrakTifinagh ErreferentziakTifinagh Ikus, gaineraTifinagh Kanpo estekakTifinaghAlfabetoAmazigeraBerbereK. a. III. mendeKanariakKartagoXX. mende

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Adimen artifizialLehoi2005Clara LemlichOrbaizetako olaFaxismoSimone de BeauvoirLehen Mundu GerraWikiTuberkulosiIbaiLaminaJuan Ajuriagerra OtxandianoFutbolItsaslabarYin eta yangDaniel DennettGonzalo BoyeAnariAletta BezuidenhoutHomo antecessorHostoen morfologiaAlba García MartínEuskal Herriko natura parkeakZirkulazio-aparatu2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal HerrianJaponiaLapurdiLabe garaiEsklabotzaGozategiEspainiaEnergia nuklearArgia (aldizkaria)Aralar (alderdi politikoa)Romagnako GiroaAlone (2020ko filma)ItsasoEkiloreEbroIrulegiko EskuaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaEuskalkiSua EnparantzaSan Kristobal gotorlekuko ihesaAsurnasirpal II.aTadej PogačarGari MujikaEnkomiendaTrianako Itxaropenaren KofradiaEguzki-energiaOsasunBurdinolaOihana EtxebarrietaDantza garaikideArrainMikel LandaBenito LertxundiBokaleAkrosportTaula periodikoaGoienaJoseina EtxeberriaEneko AristaKontxu OdriozolaMasturbazioArmistizioMiguel ServetGetxoIzkiko Parke NaturalaGalaxia🡆 More