Tiber (Tevere italieraz; Tiberis latinez) Italiar penintsulako ibaia da.
405 km luze da eta Italiako bigarren ibairik luzeena da, Poren ondotik. Sorburua Apeninoetan du, Fumaiolo mendian, Toskanan. Ondoren Umbria eta Lazioko eskualdeak zeharkatzen ditu Peruggia eta Erromatik pasatuz. Ibaia Ostia hiri zaharrean bi itsasadarretan banatzen da, Isola Sacra (hegoaldean) eta Fiumicino (iparraldean) eta bi horiek Tirreniar itsasoan itsasoratzen dira.
Tiber | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 405 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°47′13″N 12°04′40″E / 43.78692°N 12.07767°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 17.375 km² |
Ur-emaria | 239 m³/s |
Lakuak | Lago di Corbara (en) |
Bokalea () | Tirreniar itsasoa |
Tiber ibaiaren ur-emaria guztiz irregularra da eta Erromako auzo batzuetan uholdeak gertatzen ziren, ibilgua kanalizatu zuten arte.
Ontziz ibiltzeko egokia sekula izan ez bada ere, dokumentuek argi uzten dute, K.a. VIII. mendean Erroma haren ertzean sortu zenean, eskualdeko merkataritzako garraiobide garrantzitsua zela. Inperioaren garaian Tiberrez baliatzen ziren Ostia Anticako portutik (bokalean) hiriko laboreak, ardoak eta olioak garraiatzeko. Ibaiaren ohean metaturiko sedimentuak, ordea, nabigaziorako oztopo bihurtu ziren Erdi Aroan zehar. XXVIII. eta XIX. mendeetan ibaiaren hondoa garbitzeko saioak egin zituzten, ontziz ibil ahal izateko, baina XX. mendean utzi zituzten lanak.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Tiber, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.